Prentsa Aretoa

Berriak

2023/03/18

Elixabete Etxanobek eskualde guztiekiko konpromisoa adierazi du “Bizkaian herri guztiak lehen mailakoak direlako”

EAJ-PNVk Arratian aurkeztuko dituen udal eta foru hautagaiak Diman elkartu dira gaur goizean eta aldarrikatu dute Arratia “eskualde bikaina” dela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko ahaldun nagusigaia eta Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua Diman izan da gaur goizean, EAJ-PNVk Arratiako udal eta foru hauteskundeetan aurkeztuko dituen hautagaiekin biltzeko. Ekitaldian zehar, Etxanobek bermatu du “Aldundiak pertsona guztiengandik hurbil egoten” jarraituko duela. “Eskualde guztietan, baita Arratian ere, Bizkaian herri guztiak lehen mailakoak direlako”.

Konpromiso horren ildotik, “jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzen jarraituko dugu”, adierazi du Etxanobek. Sektore estrategikoetan proiektuak elikatuz, Bizkaiko eskualde guztietan aberastasuna eta enplegua sortzeko. “Mendekotasuna duten pertsonen zaintza hobetzen jarraituko dugu; zerbitzu publikoen kalitatea bermatzen jarraituko dugu; garraio publikoa hobetzen, errepideak seguruagoak eginez. 240an egin dugun bezala, kamioiak atera ditugu bailarako herri guztiei bizi-kalitate handiagoa emateko, azaldu du”. Ildo horretan, gogorarazi duenez “ostegunean ‘Gertu’ bulegoa irekiko genuen Igorren eta Arratiaren etorkizuna bermatuko duten proiektuak bultzatu ditugu, hala nola Zulaibar lanbide-heziketako zentroa; Errota Fundazioarekin lankidetzan arituko gara jarduera ekonomikoa bultzatzeko; Arteako Ekomuseoa berrituko dugu, Arratia izan denari eta berezkoa duenari balioa emanez, Arratiari ospea ematen dioten ekitaldiei ematen zaien babesa ahaztu gabe: Gorbeia Suzien, Igorreko Ziklokrosa, Dimetal, Antzasti eta abar”. Hala, agerian utzi duenez “proiektuak ditugu, eta argi dugu proiektu horiek gauzatzeko modurik onena: elkarlanean arituz”, ziurtatu die gaur goizean Dimako frontoira hurbildu diren 150 lagun ingururi.

Hautagai jeltzaleak gogorarazi duenez “Aldundia izango da zuen aliatua”. “Elkarrekin lan egingo duen Aldundia nahi dut, jendearen arazoak konpontzeko ardura eta erantzukizuna izango duena; akordioak lortzeko gaitasuna izango duen Aldundia”, aurreratu du. Batez ere, ziurtasun gutxiko mundu-testuinguru honetan. “Baina, segurtasun gabezia horien gainetik, nik baikortasunez ikusten dut Bizkaiaren etorkizuna; baita Arratiarena ere”, adierazi du. ‘Arratiko zekorra txikerra baina gogorra’ dio esaera zaharrak. Bada, gauza bat esango dizuet: ‘gogorra’, bai; eta indartsu jarraituko dugu aurrera. Baina ‘txikia’, noski ezetz. Arratie handia da eta niretzat Bizkaiko herri guztiak handiak dira. Hemen ez dago txikirik edo handirik, denok gara primerakoak. Lurralde orekatua eta kohesionatua nahi dugulako”.

ARRATIA,ESKUALDE BIKAINA

Elixabete Etxanoberekin izan dira Arratiako herri guztietan alkatetzarako aurkeztuko diren EAJ-PNVren hautagaiak eta Durango-Arratia barrutitik Batzar Nagusietarako zerrendakideak (eskualde honetako udaleerriak barruti honetan sartzen dira).

Topaketan parte hartu dute eskualdeko alkategaiak, Dimako egungo alkate eta berriro aukeratua izateko aurkezten den Josu Gorospek azpimarratu ditu EAJ-PNVk herrian aurkeztuko duen hauteskunde egitasmoa ardaztuko duten zutabe biak: “Pertsonak eta lana”. Pertsonak, “dimoztarrak direlako gure politika eta jardueren abiapuntu. Gure gazteek, helduek, nagusiek… Hobeto bizi nahi dugu”. Horretarako “azpiegiturak hobetzen jarraituko dugu, kultura eta kirol arloko eskaintza hobetuko dugu; Gaztegune bat sortuko dugu gazteentzat eta, beste batzuen artean, gure baliabide naturalak aprobetxatuko ditugu ekonomia aktibatzeko eta negozio aukera berriak sortzeko”. Eta, nola egingo dugu? Lanarekin eta gogotsu jarraituz”, esan du. “Lau urte daramatzagu Dimaren alde lan egiten eta ekinean jarraitu nahi dugu. Gogoa eta proiektuak ez zaizkigu falta, hurrengo urteetan gauza ederrak lortzen jarraitzeko”, amaitu du.

Eskualdeko gainerako izen propioak dira: Alberto Intxaurraga Goti (Artea), Aitor Sorriketa Larrea (Bedia), Olatz Urkiza Atutxa (Igorre), Esther Iturrioz Rementeria (Lemoa) eta Eider Ajuriagerra Arana (Zeanuri). Arantzazu, Areatza eta Ubideko Uri Erakundeek oraindik ez dituzte beren barne prozesuak amaitu.

Horiek guztiak izan dira jardunaldian Itxaso Atutxarekin, Bizkai Buru Batzarraren presidentearekin, eta “Alderdiarekin, herrialdearekin eta zuen herriekin duten konpromisoa” orain arteko zerrendak osatu dituzten eta maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan EAJren zerrendak osatuko dituzten emakume eta gizon guztiei eskertu ondoren, erakundeen arteko lankidetzaren onurak nabarmendu dituzte, “gure herrikideen bizi-kalitatea hobetzeko beharrezko tresna gisa”.

“Gure herrialdean bizi kalitate ona daukagu, bizkaitarrek hala ikusten dute. Bizi kalitateari eustea ahalegin bat da; eta ahalegin hori hasi behar da udal jardueratik, eta herrialde mailatik ere babestu behar da”, azaldu du. Baina “elkarlana oinarri, erakundeen arteko elkarlana, gero eta indartsuago egiten gaituena. Elkarlan horri eustea lortuko dugu eta, gainera, hobetu egingo dugu. Zerbitzu publikoak, gure lanaren oinarri direna eta Euzko Alderdi Jeltzalearen jardunaren helburu direna”, azaldu du. Baina “Bizkaian daukagun bizi kalitatea ona izan arren, Euzko Alderdi Jeltzaleko emakume eta gizonok hobetzeko lan egingo dugu” eta “lortuko dugu giza ongizatea garapen ekonomikoa bateratzen lagunduko duten proiektuekin, enplegu, lan eta oparotasun gehiago sortzeko”, amaitu du.