Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2023/05/13

Elixabete Etxanobe merkataritza txikiko elkarteekin elkarlanean arituko da, Bizkaia sektoreko berrikuntza-gune bihurtzeko

Tokiko merkataritza bultzatzeko hautagai jeltzalearen proposamenak belaunaldien arteko erreleboa, ekintzailetza erraztea negozio-eredu berrien bidez eta, gazteentzat erakargarri bihurtuz, merkataritza-sarearen berriztatzea sustatzea lortu nahi du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gaur, Bizkaiko ahaldun nagusi izateko EAJ-PNVren hautagaia den Elixabete Etxanobek iragarri du merkataritza txikiko elkarteekin elkarlanean arituko dela, Bizkaia berrikuntza-gune bihurtzeko, eta, horrela, lurraldean 47.000 pertsonari (% 70 emakumeak) lana ematen dien sektoreak dituen erronkei erantzuteko. Hori da jeltzaleak iragarri duen neurrietako bat, merkataritza-eredu iraunkor eta sozialki arduratsu bat sortzeko helburuarekin, jarduera horri eustea bermatuko duena, “tokiko ekonomiaren motor nagusietako bat, gure auzo eta udalerrietan enplegua eta aberastasuna sortzen dituelako”.

Durangon, EAJren alkategaia den Mireia Elkoroiriberekin batera egindako ekitaldian, Etxanobek honela laburbildu ditu sektore horrentzat dituen proposamenak: “Tokiko merkataritzak erronka handiei aurre egin behar die. Erronka horien mende dago gure merkataritzaren biziraupena, ezagutzen dugun moduan. EAJk merkataritza-eredu iraunkor eta sozialki arduratsu baten alde egiten du Bizkaian. Eta sektorearen etorkizuna bermatuko duten neurri eta ekimenekin lan egiten jarraituko dugu. Belaunaldien arteko erreleboa eta Bizkaiko merkataritza-sarearen berriztatzea erraztuko dugu, negozio-eredu berrien alde egiten duten ekintzaileak barne har ditzan. Aukeraz betetako tokiko merkataritza sustatzen dugu, belaunaldi berrientzat ere erakargarria izan eta kontsumitzaileen behar eta itxaropenetara egokituko dena. Merkatarien elkarteekin lankidetzan arituko gara, negozio-ereduetan berrikuntza sustatzeko, eta, horrela, Bizkaia merkataritza txikiaren berrikuntza-gune bihurtuz. Eta sektorearen prestakuntza eta gaikuntza digitala sustatzen jarraituko dugu, ‘on lline’ presentzia hobetu dezan”.

Halaber, EAJk tokiko merkataritzaren eta establezimendu horiek zuzentzen dituzten pertsona guztien etorkizunarekiko konpromisoa mantentzen duela eta indartzen jarraituko duela adierazi du, «orain arte egin dugun bezala, onerako eta txarrerako prest egongo gara. Sektorea modernizatzeko ekimenekin, berritzaileagoa eta lehiakorragoa izan dadin, eta ezohiko egoerei, hala nola pandemiaren edo Ukrainako inbasioaren ondorioei, erantzuteko neurriekin». Izan ere, baieztatu duenez, “tokiko merkataritza elkartu eta indartsu bat behar dugu; gure kaleei argia eman eta gure herriak bizitzaz beteko dituzten dendak”. “EAJ ondoan daukazue. Guk sektore osoa aintzakotzat hartzen dugu, aberastasuna eta enplegua sortzen jarraitzeko. Denak behar zaituztegu, goizero zuen negozioetako pertsiana altxatzen duzuen guztiak”, adierazi du.

DURANGORAKO PROPOSAMEN ZEHATZAK

Gaur goizeko ekitaldi sektorialean Mireia Elkoroiribe Durangoko alkategai jeltzaleak ere parte hartu du. Ekitaldi horretan udalerri “bizia, dinamikoa eta erreferentea” aldarrikatu du, eta “argi daukagu merkataritza eta ostalaritza dauden lekuetan bizitza handia dagoela”. Horretarako, “merkatu-plazaren birmoldaketa integrala bultzatuko dugu, Durangoko merkataritzaren ardatz dinamizatzaile eta eskualdeko erakargune bihurtzeko. Plazan hainbat ekintza eta erabilera uztartuko ditugu, inguruko elkarte eta eragile garrantzitsuenekin, batez ere Dendak Bai Elkartearekin eta Urkiola Landa Garapenekin, etengabeko jarduera bermatzeko. Horrez gain, merkatarien eta ostalarien zerga-karga murriztuko dugu eta aparkalekua erraztuko diegu, merkataritza sustatzeko eta enpresen jarraipenerako programak bultzatuko doguz eta digitalizazio-prozesuetan ere lagunduko diegu, etengabeko aholkularitza eta laguntza eskainiz”, zerrendatu du.

Next Euskadi