Prentsa Aretoa

Berriak

2023/06/21

Itxaso Atutxak EH Bilduri erreklamatu dio koherente izan dadila “beraiek EUDELen bozkatu zituzten irizpideekin”

Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gogora ekarri du talde horrek baiezkoa eman ziela orain “bete nahi ez dituzten” barne funtzionamenduko arauei, eta entitatearen zuzendaritzarako zerrenda bateratu bakarra aurkeztea planteatu du, 2019an egin zen bezala

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak koherentzia eskatu dio EH Bilduri, 28Mko hauteskunde-emaitzak oinarri harturik hurrengo legealdian EUDELen, Euskadiko Udalen Elkartearen, presidentetza bereganatzeko planteatu duen exijentziaren aurrean. Ildo horretan, Arnaldo Otegi buru duen alderdiari eskatu dio erakundearen estatutuetan ezarritakoa betetzeko. Izan ere, “EH Bilduk bere botoarekin abalatu zituen estatutuak” dira eta horien arabera, elkartearen zuzendaritza-organoetako eta batzarreko ordezkaritza elkartutako herrien botoen haztapenean oinarritzen da, biztanleriaren arabera. Ildo beretik ziurtatu duenez “eskatzen dugun gauza bakarra da, eta hau ez da berria, EH Bilduk beraiek onartu zituzten estatutuak betetzea, eta, 2019an egin zen bezala, baterako zerrenda bakarra aurkeztea, guztiok ordezkatuta egon gaitezen. EAJ-PNVk ez du bere erabakia aldatu”, azaldu du.

Gogoan izan behar da EAJ-PNVk 322.347 boto lortu zituela EAEko maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetan, eta EH Bilduk, berriz, 297.068. Alde horretatik, eta “EUDELen estatutuek ematen duten ordezkagarritasunarekin” eta joan den larunbatean egindako toki-gobernuen eraketarekin, EAJ-PNVk 93 udaletako alkatetza du (436 boto); EH Bilduk 107 udaletako alkatetza (398 boto); Alderdi Sozialista 12 udalerritako buru da (126 boto); PPk 3 alkatetza ditu (3 boto); eta hautagaitza independenteek 32 alkatetza (78 boto). Beraz, jarraibide horiek adierazten dutenez, “eta berriz diot, EH Bilduren babesa jaso zutenek”, erakunde horren estatutuen arabera, Eusko Alderdi Jeltzalearena dela aukera nagusia.

Alderdi bakoitzak EUDELen duten ordezkaritza erakundearen Estatutuek markatzen dute, ez EAJ-PNVk, ezta alderdien arteko akordio berri batek ere, eta estatutu horiek dira EH Bilduk, PSErekin, independenteekin EAJrekin onartu zituenak. Litekeena da Urruzunok eta Otegik hori ez jakitea, baina erreferentzia egiten diogu EH Bilduk baiezko botoarekin onetsi zuen araudiari”, gogoratu du. Ildo horretan, aipatu behar da EUDELen funtzionamendu-arauak 2015ean onartu zirela, EAJ-PNVren eta EH Bilduren artean sinatutako itun baten bidez. Akordio horrek lagundu zuen Ezker Abertzaleko ordezkariek zuzendutako udalerriak Euskadiko Udalen Elkartean berriro sartzea, eta erakunde horretako zuzendaritza-organoetako kide izatera igaro ziren, hainbat urtetan urrunduta igaro ondoren.

U23

Atutxak, uztailaren 23a ere aipatu nahi izan du, egun horretan egingo baitira Hauteskunde Orokorrak. EAJ-PNVk hauteskunde horietan herritarrak berriz ilusionatzeko gogoz aurkeztu du bere burua, eta, “jakina, gogo hori ez da faltako”, esan du. “Herritargoari zer eskaini badugu eta uste dut garrantzitsua dela euskal gizarteak argi izatea hurrengo lau urteotan EAJ-PNVk Euskadi ordezkatuko duela, eta Euskadi baino ez, irmotasun osoz”, bermatu du.

Ildo horretan, adierazi duenez PP-Vox bikoteak “atzerakada handia ekarriko luke gizarte-kutsu handia izango lukeen guztian”. “Gerta liteke hori bera gertatzea PP bakarrik izanda, eta hori lehenago ikusi dugu, baina biek bat egiten badute urte gogorrak etorriko dira”; “eta ikuspuntu politikotik ez ezik hiritar gisa ere esaten dut hori, eskubide asko murriztu ahal daitezkeelako”, ohartarazi du.