Prentsa Aretoa

Berriak

2023/07/11

Josune Escota eta Ainhoa Santisteban, EAJ-PNVren ordezkari berriak Eusko Legebiltzarrean

Bizkaitarrek Itxaso Berrojalbiz eta Leixuri Arrizabalaga ordezkatuko dituzte, Eusko Legebiltzarra utzi eta foru diputatu kargua hartu dituztenak

rss Ezagutzera eman
Josune Escota eta Ainhoa Santisteban, EAJ-PNVren ordezkari berriak Eusko Legebiltzarrean

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko talde parlamentarioak lau kide berri ditu. Horien artean, Josune Escota eta Ainhoa Santisteban bizkaitarrak.

Escota eta Santisteban EAJ-PNVk 2020an Bizkaian aurkeztu zuen zerrendan zeuden, eta Itxaso Berrojalbiz (Ogasun eta Finantzetako foru diputatua) eta Leixuri Arrizabalaga (Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua) ordezkatu dituzte. Biak euskal parlamentari gisa akreditatu dira dagoeneko, eta Hauteskunde Orokorren ostean karguaz jabetuko dira, Legebiltzarrean lehen ohiko osoko bilkuran.

Josune Escota Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta masterra du Gatazken Kudeaketa Integralean eta Bizikidetzaren Kudeaketan. 2019tik Durangoko Udaleko zinegotzia da, eta azken udal hauteskundeen ondoren, alkateordea eta talde jeltzalearen bozeramailea da.

Ainhoa Santisteban Zuzenbidean lizentziatua da EHUn eta Musikan diplomatua, pianoan. Trapagarango udalerrian zinegotzia izan da, eta udal-bozeramaile eta alkateorde gisa jardun zuen. Kultura, Gazteria eta Kirol arloaz arduratu zen, eta, ondoren, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen arloaz.