Prentsa Aretoa
Berriak
2025/02/19
Donostiako Atano III .ak hartuko du EAJ-PNVren IX. Batzar Nagusia
Gipuzkoako hiriburuko pilotaleku mitikoan egingo dira, martxoaren 29an, larunbata, txosten politikoen inguruko eztabaida eta, hurrengo egunean, martxoak 30, igandearekin, Euzkadi Buru Batzarraren presidente berriaren aukeraketa, ondorengo aldarrikapen-ekitaldiarekin eta jeltzaleen buru gisa emango duen lehen hitzaldiarekin
Donostiako Atano III .a pilotalekuan egingo da, martxoaren 29an eta 30ean, EAJ-PNVren IX. Batzar Nagusia. Donostiako toki esanguratsu horretan, hilaren 29an, larunbatarekin,10:00etatik aurrera, txostenei aurkeztu zaizkien zuzenketak eztabaidatuko dira eta, egoki jotzen bada, hurrengo Euzkadi Buru Batzarraren ekintza politikoa egituratuko duten bost txostenen behin betiko testuaren onarpena egingo da. Era berean eztabaidatuko dira ebazpen proposamenak eta prozesuan jasoko diren jakinarazpenak irakurriko dira. Igandean, hilak 30, ordezkari jeltzaleek Batzar Nagusiaren zereginekin jarraituko dute 10:30etik aurrera, Aberri Batzarreko ordezkariek EBBren presidente berria eta 2025-2029 aldirako burukide berriak aukeratuz. 11:30ean Atano III.aren ateak irekiko dira, gonbidatuak eta komunikabideetako profesionalak Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari berriaren aldarrikapenaren eta bere lehen hitzaldiaren lekuko izan daitezen.
Donostiako Atano III .ak baldintza emozional, politiko eta logistiko guztiak betetzen ditu EAJ-PNVren Batzar Nagusiaren unerik gogoangarriena bertan egiteko. Donostiako gune pribilegiatu eta ondo komunikatutako batean dago kokatuta. Gune osoa dago eraberritze eta berritze prozesu sakon batean murgilduta, eta, hura amaitutakoan, Europako abangoardian jarriko du Donostiako hiria kirol-eskaintzaren arloan. Pilotaleku hori, izan ere, sinbolismoz betetako agertokia ere bada, euskal pilota selekzioaren ofizialtasunari modu erabakigarrian lagundu dion alderdi politiko batek lau urterik behin egin ohi duen topaketa nagusia hartzeko. Eta Atano III.ak ere leku nabarmena ere badu Euskadiko imajinario kolektibo eta politikoan. Oroimen kolektiboan bizirik daude oraindik 1967an Uztapide eta Xalbador bertsolarien artean egin zen sekulako final hura, bai eta Retegi I.aren eta Gorostizaren arteko eta Retegi II.aren eta Galarza III.aren arteko eskuz banakako finalak ere.Arlo politikoari dagokionez gogoratzeko modua da 1970eko irailaren 18an, Joseba Elosegi gudari eta buru jeltzaleak Francisco Franco Munduko Pilota Txapelketan zegoela aprobetxatu zuenekoa, bere buruari su eman eta diktadorearen gainean botatzen saiatzeko. Elosegik erredura larriak jasan zituen, 17 egunez koman egon zen, atxilotu egin zuten eta 1973ra arte kartzelan egon zen. Atano III .ak ere, garai hartan Anoetako pilotalekua zenak, 1976ko ekainaren 13an EAJ-PNVren historia modernoaren beste mugarri esanguratsu bat hartu zuen. Egun hartan, Xabier Arzalluz buruzagi jeltzale gogoratuak bere lehen hitzaldi masiboa eman zuen, frankismoaren ondoren baimendutako lehen ekitaldi politikoa izan zena: "Euskaldunak etorkizunari begira" goiburupean egindako mitin bateratua izan zen, eta bertan Arzalluzekin batera hitza hartu zuten Francisco Idiakezek (PCE), Enrique Mugicak (PSOE) eta Mariano Zufiak (EKA-Partido Carlista). 2.500 lagun baino gehiago hartu zituen pilotalekuak.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















