Prentsa Aretoa

Berriak

2025/05/27

Bilborekin hegoaldeko auzoetatik lotzeko trenbide konexioa lehenestearen alde agertu da Enkarterriko EAJ-PNV

Talde jeltzaleak balioetsi du 4. Linearen aldeko ekimenek aurrera egin izana, Balmaseda eta Bilbo arteko tren zerbitzua hobetzea ekarriko duena. Ekimen honek bidaiaren denborak murriztea, tren maiztasuna handitzea eta kostuak optimizatzea ahalbidetuko luke.

rss Ezagutzera eman
Bilborekin hegoaldeko auzoetatik lotzeko trenbide konexioa lehenestearen alde agertu da Enkarterriko EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk Enkarterriko Mankomunitatean dituen ordezkarien aldeko botoak funtsezkoak izan dira erakunde eskudunei Metro Bilbaoren 4. Linea eraikitzeko eskatzen dien ekimenak aurrera egin dezan. Aurrera atera den proposamenaren arabera, eskualdea eta hiriburua Balmasedatik abiatuta, Alonsotegi lotune gisa erabiliz, eta Zorrotza, Basurtu, Errekalde eta Irala auzoetatik igarotzean lotuko ditu. Gaur arratsaldean Mankomunitatearen bileran aztertu den proposamenaren helburua zen Enkarterriko udalerriek jarrera bat adostea hedabideetan agertu diren informazioen aurrean, non 4 Lineari jarraipena emateko lanetan eskualdearekin lotzeko lanak kanpoan ixtea edo atzeratzea planteatzen baitzen.

Enkarterriko EAJ-PNVtik nabarmendu dutenez “eskualde osoan tren bidezko garraioa oso eskasa da, eta horrek atzerapena dakarkio bere garapen ekonomiko eta sozialari”. Zentzu honetan “funtsezko” jotzen dute “Enkarterrik kalitatezko tren zerbitzu bat izatea, Balmasedatik eta Bilboraino maiztasunak bermatuz, Alonsotegirekin lotuz eta Metroko sarearekin konektatuz”. Era berean gogoratu dute beharrizan hau jasota dagoela dagoeneko Enkarterriko Plan Estrategikoan.

Gaur onartu den ekimenak agerian uzten du tartean dauden erakunde guztiek konpromiso irmoa hartu beharko dutela Enkarterrin gaur egun dagoen tren zerbitzuaren gabeziari erantzun bat emateko. Ildo beretik eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hitzeman dituzten konpromisoen arabera, ekimenaren bidez eskatu da Metroko 4. Linea eraikitzeko proiektua babestea, Enkarterrirekin eta Bilboko hegoaldeko auzoekin lotzeko konexioa bermatuz eta lehenetsiz. Zerbitzu honek metroak ematen dituen maiztasunak eman beharko ditu eta egungo tren azpiegitura aprobetxatu beharko du, kosteak aurrezteko. Halaber, proposamenak era berean erreklamatzen du EAJ-PNV eta Estatuko gobernuaren artean Aldiriko tren zerbitzuaren transferentzia gauzatzeko akordioan, trenbide sarea osorik indartzeko eta eguneratzeko aurreikusten ziren inbertsioak  berehala egitea.

Trenbide sarea planifikatzea eta garatzea Eusko Jaurlaritzaren ardurakoak direla argi izan arren, nabarmendu egin behar da Bizkaiko Foru Aldundiak Enkarterrirekin hitzemanda daukan konpromiso irmoa. Konpromiso honen erakusle da foru erakundea lanen zati bat finantzatzeko prest agertu dela baldin eta bere politiken ardatz nagusi bati erantzuna ematen bazaio: lurralde kohesioa. Zentzu honetan, trazadurak Alonsotegi, Zorrotza, Basurtu, Errekalde eta Irala auzoak Bilboko hirigunearekin konektatzea aurreikus dezala, bide zati horretan metroak ematen dituen maiztasun berberak izan daitezela eta ahal den neurrian, egungo tren azpiegiturak balia daitezela.

Hala, gogoratu behar da Euskal Trenbide Sareak, Eusko Jaurlaritzaren ente publikoak, konektibitatea areagotzeko aukerei buruzko azterlana agindu zuela. Txosten hartan jasotzen zen aukerarik egokiena zela metro moduko konexioa, esandako auzoei zerbitzua emango lieken linea berriarekin, Balmaseda-Bilbo ADIF-RAM linearen trazadura oinarritzat hartuz.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!