Prentsa Aretoa

Berriak

2025/06/02

Bilbon egin da Bizkaiko EAJ-PNVk barneko entzute eta parte hartze aktiboarekin hitzemanda daukan konpromisoa berresteko bilera-errondaren hasiera

Alderdikideen ordezkaritza zabala batu da Sabin Etxean, etorkizunerako erronkak jorratzeko eta elkarren artean proposamenak lantzeko eta hiriburuko egoera politikoa aztertzeko

rss Ezagutzera eman
Bilbon egin da Bizkaiko EAJ-PNVk barneko entzute eta parte hartze aktiboarekin hitzemanda daukan konpromisoa berresteko bilera-errondaren hasiera

ARGAZKIA JAITSI

Bilbok hartu du gaur hiriburuko alderdikideen ordezkaritza zabal batekin Bizkai Buru Batzarrak egin duen elkarrizketa errondaren lehen bilera. Bizkaitarren burutza jeltzaleak topaketa hauekin jarraituko du hurrengo asteotan lurralde osoko eskualde guztietan. Bilkura hauen helburua da udalen eta Foru Aldundiaren legegintzaldiaren lehen erdiaren balantzea egitea, bai eta alderdikideen proposamenak eta irizpideak jasotzea ere.

Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarraren presidentea buru izan duen topaketa honetan gainerako mahaikideak izan dira Ane Támara, Mikel Hidalgo eta Leire Urtasun burukideak. Bilkuran, Ansolak azaldu ditu erakundeetako jarduna zein Alderdiak Bizkaian eramango dituen lan ildoak gidatzeko estrategia nagusiak. Alderdikideekin entzute aktiboko prozesua egin ondoren egin den ibilbide orria erabiliko dute horretarako.

Bileran izan dira, besteak beste, Bilboko Alkate Juan Mari Aburto, EAJ-PNVko zinegotziak eta hiribilduko 13 Uri Erakundeetako presidenteak eta burukideak. Sabin Etxeko areto nagusia betetzean agerian geratu da EAJ-PNVk alderdi barruko entzute eta parte hartze aktiboarekin eta lan politikoa etengabe hobetzearekin hitzemanda daukan konpromiso irmoa.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!