Prentsa Aretoa
Berriak
2026/01/15
Bizkaiak 1.341 enpresa-proiektu lagundu ditu 2025ean 28 milioi eurorekin, zuzeneko laguntzen bidez
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren 2025eko zuzeneko laguntza ekonomikoen deialdien bidez 1.341 enpresa-proiekturi eman zaie laguntza, guztira 27,9 milioi euro esleituta. Programa-multzo horrek sendotu egin du eredu ekonomiko berritzaile, jasangarri, digital eta lehiakor baten aldeko lurraldearen apustua.
Ainara Basurkok, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak, adierazi du 2025eko laguntzen balantzeak erakusten duela emakumeen lidergoak presentzia nabarmena duela ekintzailetza berritzailean, sormen-industrietan eta trantsizio berdean eta, ordea, partaidetza hori txikiagoa dela industria-berrikuntza aurreratuan, digitalizazio konplexuan eta eskala handiagoko inbertsioan. Hamar urtean % 111 handitu da lurraldeko enpresei lehiakortasuna bultzatzeko ematen zaien itzuli beharrik gabeko zuzeneko diru-laguntza.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren 2025eko zuzeneko laguntza ekonomikoen deialdien bidez 1.341 enpresa-proiekturi eman zaie laguntza, guztira 27,9 milioi euro esleituta. Programa-multzo horrek sendotu egin du eredu ekonomiko berritzaile, jasangarri, digital eta lehiakor baten aldeko lurraldearen apustua. Era berean berretsi egiten da emakumeen lidergoak gero eta pisu handiagoa duela ekintzailetza berritzailean, sormen-industrietan eta trantsizio berdean, nahiz eta oraindik parte-hartzea txikiagoa den industria-berrikuntza aurreratuan, digitalizazio konplexuan eta eskala handiagoko inbertsioan.
Laguntzen barruan sartzen dira lau bloke estrategiko handiak —ekintzailetza, talentua, berrikuntza eta nazioartekotzea—, eta neurri eta sektore guztietako enpresei ematen diete babesa Bizkaiko eskualde guztietan. Horren bidez, erakundeak indartu egin du enpresei ibilbide osoan laguntzen dien eredua: hasierako ideiatik eta proiektu berrien baliozkotzetik hasi eta nazioarteko hedapenera, eraldaketa teknologikora edo produktu, zerbitzu edo prozesu bihurtzeko berrikuntzara arte.
Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak azpimarratu duenez, «balantze horrek erakusten du nazioarteko ezegonkortasunak markatutako 2025eko ekitaldian gure enpresek zer-nolako indarra eta dinamismoa izan duten, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiak lehiakortasuna bultzatzeko duen konpromisoa ere. Gure ETEei funtsezko prozesuetan laguntzen diegu, hala nola berrikuntzan, digitalizazioan, trantsizio berdean edo talentua erakartzen, enpresa bideragarri bat ere atzean geratuko ez dela bermatzeko».
2016tik hona, programa horien zuzkidura 13,24 milioi eurotik 27,9 milioi eurora igo da, eta horrek esan nahi du hamar urtean Bizkaiko Foru Aldundiak % 111 handitu duela enpresentzako zuzeneko laguntzetara bideratutako diru-kopurua.
Nabarmenak...
Bizkaia
2025/12/29
BBB
2025/12/18
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















