Prentsa Aretoa
Berriak
2026/04/10
Portugaleteko EAJ-PNVk Repelegako Sagrada Familiako lokalak eskuratzea adostu du gobernuarekin, auzoko elkarte-sareak bultzatu eta eskatutako ekimena
Jeltzaleek aurrekontu akordioaren funtsezko proiektuetako bat bezala baloratu dute, herritarren ekimenetik sortua, elkarte-sareak bultzatuta eta Repelegako benetako beharretara egokitua baita.
Portugaleteko EAJ-PNVk 2026ko udalaren jardunean Repelega auzorako konpromiso estrategiko bat sartzea lortu du: Sagrada Familia parrokiako lokal zaharrak erostea, etorkizunean herritarren zerbitzura egongo den espazio bihurtzeko.
Proiektu honek jatorri argia du: auzoko elkarteekin egindako entzute aktiboa eta lankidetza. "Hau ez da bulego batean sortzen den ekimen bat, Repelegako elkarteek helarazi diguten eta gure gain hartzea erabaki dugun proposamen bat baizik. Guk gure egin eta erakundeetatik bultzatzea erabaki dugu”, adierazi dute Portugaleteko EAJ-PNVtik.
Jeltzaleek azaldu dute beren hauteskunde programan auzoko beste gune batean belaunaldien arteko gizarte zentro bat aurreikusten zutela. Hala ere, auzoko elkarte sarearen behin eta berriroko eskaerek eta urte askotan egindako lanak bultzatu dute udal taldea proposamen hori egokitzera.
“Herritarrenganako politikan sinesten dugu: entzuten duen politika, kontrastatzen duena eta egokitzen dakiena. Repelegako elkarte mugimenduak eskatu digu ekimen hau bultzatzea, eta guk aurrekontu akordioan sartuta erantzun diogu”, gaineratu dute.
Hobekuntzak dituen akordio bat, baina aurrekontuaren ikuspegi kritiko batekin
Proiektu hau gobernu taldearekin lortutako akordioaren barruan dago. Akordio horri esker, EAJ-PNVk hainbat hobekuntza sartu ditu, besteak beste, segurtasunean, enpleguan, sustapen ekonomikoan eta hirigintzan. Horren ondorioz, abstentzioa eman du bozketan.
Hala ere, jeltzaleek aurrekontuen balorazio kritikoa egiten dute, “berandu aurkeztutakoak, hobetu beharrekoak eta gabezia garrantzitsuak dituztenak” direla uste baitute, batez ere herrirako garrantzitsuak diren proiektuetan.
Hurbiletik egindako politika erabilgarria
EAJ-PNVk negoziazio honetan hartutako jarrera nabarmendu nahi izan du. “Erakutsi dugu oposiziotik ere posible dela herritarren bizi kalitatea hobetzea.
Errepelegako proiektu hau da adibiderik onena: herritarrengandik sortu da, gure egin dugu eta errealitate politiko bihurtu dugu”, gogoratu dute.
Nabarmenak...
PLENTZIA
2026/04/15
BERRIA
2026/04/15
URDULIZ
2026/04/14
SUKARRIETA
2026/04/14
SESTAO
2026/04/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












