Prentsa Aretoa
Berriak
2026/04/16
Lemoizko EAJ-PNVk salatu du Udalak uko egiten diola udalerriarentzako hobekuntza gehiagori Red Eléctricaren proiektuaren baitan
Alderdi jeltzaleak gogorarazi du Estatuko azpiegitura dela eta gobernu-taldeak proposamenak murriztu izana kritikatu du, hainbat auzotarako aukerak baztertuz.
Lemoizko EAJ-PNVk salatu du Udalak aukera bat galtzen ari dela udalerriarentzat hobekuntza gehiago lortzeko, Red Eléctrica proiektuaren testuinguruan. Azpiegitura hori Estatuaren eskumenekoa da, eta Lemoizek ez du erabakitzeko ahalmenik, baina udalerriaren mesederako konpentsazio-jarduerak bultzatzeko aukera egon badago.
Alderdi jeltzaleak azpimarratu duenez, Estatuak definitutako proiektu baten aurrean, Udalaren ardura ez da eztabaida antzuak irekitzea, baizik eta Lemoizen interesak ahalik eta gehien defendatzea eta haren garapenari lotutako inbertsio-aukera guztiak aprobetxatzea.
Ildo horretan, Lemoizko EAJ-PNVk kritikatu du gobernu-taldeak urte hauetan gai hori baztertuta utzi duela, eta, azkenean, aurretiazko iragazki gisa jardun duela, Red Eléctricari zein proposamen helarazi zitzaizkion eta balorazioa egin aurretik zein proposamen geratu ziren kanpoan erabakiz. Horrek zuzenean murriztu ditu udalerrirako inbertsio-aukerak.
EAJ-PNVk Lemoizen bost proposamen zehatz eta beharrezko aurkeztu zituen auzo ezberdinetarako; besteak beste, Armintzan aparkaleku bat sortzea, Urizarren frontoia eta Torreburu ingurua birgaitzea, asfaltatzea eta espaloiak hobetzea, eta Andrakan, Berreaga inguruan, errepidea birmoldatzea. Hala ere, jarduera horietako batzuk aldez aurretik baztertu dira, eta ezin dira finantzatu.
Alderdi jeltzalearen ustez, "Red Eléctrica bada bere gain hartuko dituen jarduerak baloratuko dituena, ez du zentzurik Udalak berak aldez aurretik proposamen sorta murriztea". Beraien ustez, erabaki horrek "azken emaitza baldintzatzeaz gain, auzoen benetako beharrei erantzuten dieten hobekuntzei uko egitea dakar".
Gainera, Lemoizko EAJ-PNVk zalantzan jarri du izaera energetikoko proposamenak soilik lehenetsi izana, “horrelako jardueretarako beste finantzabide batzuk daudenean, eta horrek are beharrezkoagoa egiten du aukera hori aprobetxatzea udalerriarentzat inpaktu ekonomiko eta sozial handiagoko proiektuak bultzatzeko”.
Taldeak ondorioztatu duenez, "proiektu bat Udalaren esku ez dagoenean, are garrantzitsuagoa da udalerria defendatzeko duen borondatea eta gaitasuna. Eta kasu honetan, justu kontrakoa egin da: aukerak mugatu, zabaldu beharrean".
Nabarmenak...
LEKEITIO
2026/04/16
PLENTZIA
2026/04/15
BERRIA
2026/04/15
URDULIZ
2026/04/14
SUKARRIETA
2026/04/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












