Prentsa Aretoa
Berriak
2026/05/05
Getxoko EAJ-PNVk Irkus Ansotegi izendatu du 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai, militantziaren babesa jaso ostean
Hautagai jeltzalea alderdikideek izendatu dute gaur arratsaldean egin duten bigarren batzarrean, hiru Uri Erakundeen aho bateko babesa jaso ostean, eta Getxorako proiektu ‘ilusionagarria, hurbila eta etorkizuneko anbizioa duena‘ gidatzeko konpromisoa hartu du.
Getxoko EAJ-PNVk Irkus Ansotegi berretsi du gaur arratsaldean 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai gisa, Algorta, Getxo Zaharra eta Ondarretako Udal Batzarretan hasitako barne prozesuari amaiera emanez. Gogoratu beharra dago, Ansotegi adostasunezko hautagaia izan dela hiru Uri Erakundeetan.
Bigarren Batzarrak Ansotegiren inguruan dagoen adostasun zabala berretsi du, eta, horrela, behin betiko pausoa eman du, alderdikideek jeltzaleen proiektuaren buru izendatu ostean. Bere izendapenak Getxoko EAJ-PNVk etorkizunarekiko lidergo sendo, hurbil eta konprometitu baten alde egindako apustua indartzen du.
Irkus Ansotegik, lanbidez abokatua eta 1995etik EAJ-PNVko alderdikidea denak, bere ibilbide profesionala familia-gestorian garatu du, aholkulari eta abokatu gisa lan eginez, eta inplikazio handia du udalerriko gizarte, kultura eta elkarte-sarean. Getxon hazi da, eta bertan bizi da familiarekin. Udalerriko eguneroko errealitatearekin duen lotura azpimarratu nahi izan du.
"Ardura hau ilusioz, umiltasunez eta Getxorekiko konpromiso sakonarekin hartzen dut. Getxoko auzokide bat gehiago naiz, eta bat nator gure familien eguneroko kezkekin ".
Hautagai jeltzaleak entzute aktiboaren eta herritarrekin partekatutako lanaren garrantzia azpimarratu du, bere proiektu politikoaren oinarri gisa.
"Getxotarren laguntza beharko dut. Gure herriaren erronkak ez dira politikatik bakarrik konpontzen: entzun egin behar da, ondo ulertu eta elkarrekin asmatu konponbideetan ".
Ansotegik, gainera, udalerri-eredu dinamiko eta kohesionatua defendatu du, Getxoko bizitza sozial eta komunitarioari balioa emanez.
"Getxo bizi bat nahi dut, kaleak beteta ikustea eta gizarte aktiboa duena. Ziur nago guztion artean gure udalerria hobetzen jarrai dezakegula eta etorkizuneko erronkei anbizioz aurre egin diezaiekegula ".
Berrespen honekin, Getxoko EAJ-PNVk aro berri bati ekingo dio, politika erabilgarrian, hurbiltasunean eta getxotarren bizi-kalitatearen etengabeko hobekuntzan oinarritutako proiektu bat bultzatzen jarraitzeko helburuarekin.
Nabarmenak...
MUXIKA
2026/05/06
BERANGO
2026/05/06
BASAURI
2026/05/05
MALLABIA
2026/05/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












