Iñigo Urkullu BBB lehendakariak adierazi du gaur, ETB2n, ez dela nahiko Sozialista Abertzaleak taldeak Estatutu Politiko Berriaren  hitzaurrea onartzea. Haren ustez, talde ezker abertzale hau nolabaiteko “bidegurutzean” dago, badaki-eta bere botoekin, PSE-EE eta PPrenekin batera, behar bada “eragotzi ahal izango duela etorkizunean proposamenak berak aldarrikatzen duena, gizarteari galdeketa egitea” alegia.

" />

Prentsa Aretoa

Berriak

2004/11/26

URKULLU: “IBARRETXE PLANAK KINKA LARRIAN JARTZEN DU SOZIALISTA ABERTZALEAK TALDEA”

Iñigo Urkullu BBB lehendakariak adierazi du gaur, ETB2n, ez dela nahiko Sozialista Abertzaleak taldeak Estatutu Politiko Berriaren  hitzaurrea onartzea. Haren ustez, talde ezker abertzale hau nolabaiteko “bidegurutzean” dago, badaki-eta bere botoekin, PSE-EE eta PPrenekin batera, behar bada “eragotzi ahal izango duela etorkizunean proposamenak berak aldarrikatzen duena, gizarteari galdeketa egitea” alegia.

Ezagutzera eman

Urkulluk adierazi legez: “Sumatzen dugu SAk ez dakiela zelan atera kinka larri horretatik. Hitzaurrea baino ez badu onartzen eta gainerakoa txarresten badu, eragotzi egingo du-eta gizartea kontsultatu ahal izatea”. Urkulluk salatu gura izan du  Batasunak ez duela Estatutuaren gainerako edukian “sartu nahi”,  proposamenak “askatasun, erabakitzeko gaitasun eta autogobernu gehiago” eskaini arren. Urkulluren esanetan “Batasunak iruzur egiten dihardu xede-adierazpenak baino planteatzen ez dituenean”.

BBBren lehendakariak jakinerazi du ez duela ulertzen nola “banatu” ote daitekeen proposamenaren osotasuna, “erabakitze-gaitasuna eta autogobernu-gaitasuna, biek osatzen dute-eta hirukoaren proposamena”. 

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!