Iñigo Urkullu EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak gaur goizean aditzera eman duen moduan “datorren legegintzaldia erabakitzeko eta aurrera egiteko legegintzaldia izango da; gure aldetik Estatutu Politikoan eta gizarte hau eraikitzen jarraitzeko konpromisoan  oinarritutako proposamen demokratikoa eskaintzen dugu”. 

" />

Prentsa Aretoa

Berriak

2005/03/16


Urkullu: "Gizarte hau eraikitzen jarraitzeko konpromisoa eskaintzen dugu".

Iñigo Urkullu EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak gaur goizean aditzera eman duen moduan “datorren legegintzaldia erabakitzeko eta aurrera egiteko legegintzaldia izango da; gure aldetik Estatutu Politikoan eta gizarte hau eraikitzen jarraitzeko konpromisoan  oinarritutako proposamen demokratikoa eskaintzen dugu”. 

Ezagutzera eman

"PP eta PSOE alderdiek, beren aldetik, ez dute etorkizunerako egitasmorik aurkezten. Argi eta garbi ikusten dugu PP eta PSOE alderdiek Espainiako Gobernuaren babesa behar dutela. Biek behar dute Madrilen abala azken finean betikoa esateko, hau da, Espainia Euskadi dela eta Euskadi Espainia".  

 

Iñigo Urkulluren esanetan “azken egunetan  Euskadi osora eta batez ere Bizkaira. Ministroak eta Estatuko Autonomi Erkidegoetako presidenteak igorri dira eta horiekin batera PP eta PSOE alderdietako kargu politikoak. Egia esateko, arrazoi bakarra dute horiek guztiek hemen egoteko: euskal gizartearengan beldurra, nahasmena  eta amorrua eragitea”. 

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!