Prentsa Aretoa
Berriak
2005/05/29
Urkullu: "EAJk hirukoaren aldeko apustua errepikatu nahi du"
Iñigo Urkullu EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez EAJk egiten duen apustua, berriz ere, "hirukoaren aldekoa da, beti ere, beste erakunde batzuekin akordio zehatzak lortu aldera". Urkulluren ustez Ezker Batuaren talde parlamentariarekiko EAren jarrerak "ez luke gobernuaren eraketan eraginik izan behar".
Buruzagi jeltzaleak gaineratu duenez "gobernagarritasun-formulak diseinatzeko eta babesak bilatzeko prozesu eta lan guztia Lehendakariari dagokio. EAJ-EA koalizioarentzat argi eta garbi dago zein den gizartearen gehiengoa ordezkatu nahi duen erdibidea. Erdibide hori hirukoaren formula da".
Era berean, esan duenez "irekiak gaude bai batzuekin, zein besteekin, akordio zehatzetara heltzeko. Izan ere, hauteskundeen emaitzek horretara behartzen gaituzte eta gure lehen apustua Aralarren aldekoa da".
"Ezker Batuak Ganberan berezko taldea eduki ahal izateko EAk nahi duena erabakitzeko eskubidea dauka baina horrek ez du eraginik izan behar egonkortasun formulak bilatzerako orduan. Egonkortasun formula horiek hiruko gobernuan eta beste talde batzuekin akordio zehatzetan oinarritu behar direlarik".
Gobernua eratzeko elkarrizketez galdetu diotenean BBBren lehendakariak "hasieran behintzat, iazko legegintzaldian hirukoaren barruan izan ginen erakundeen artean izango direla" adierazi du.
Hala ere, gaineratu duenez "Lehendakariaren inbestidura saioa nola garatuko den jakiteko erakunde politiko guztiekin elkarrizketatuko gara, nahiz eta, gobernagarritasun formulak hirukoan oinarrituko dira".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












