Prentsa Aretoa
Berriak
2005/11/18
Euzko Alderdi Jeltzaleak danontzat xedatuko diran politika sozial solidarioaren aldeko posturea egin dau etorkizunerako be. Bizkaiak bere aurrekontuaren % 51 xedatuko dau gastu sozialerako
Bizkaiak bere aurrekontuaren ehuneko berrogeta hamaika baino gehiago xedatuko dau gastu sozialerako. EAJren eta EAren arteko koalizinoak kudeatzen dauen Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontu-proiektuak Lurraldearen aurrekontuaren erdia baino gehiago, hau da, mila miloi euro baino gehiago, xedatuko dau beharrizan sozialak ordaintzeko. Herri erakundeek kudeatu eta garatuko daben politika sozial publiko, orokor eta solidarioaren aldeko posturea egin dau Euzko Alderdi Jeltzaleak etorkizunerako be.
Euzko Alderdi Jeltzaleak danontzat xedatuko diran politika sozial solidarioaren aldeko posturea egin dau etorkizunerako be. Bizkaiak bere aurrekontuaren % 51 xedatuko dau gastu sozialerako.
Bizkaiak bere aurrekontuaren ehuneko berrogeta hamaika baino gehiago xedatuko dau gastu sozialerako. EAJren eta EAren arteko koalizinoak kudeatzen dauen Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontu-proiektuak Lurraldearen aurrekontuaren erdia baino gehiago, hau da, mila miloi euro baino gehiago, xedatuko dau beharrizan sozialak ordaintzeko. Herri erakundeek kudeatu eta garatuko daben politika sozial publiko, orokor eta solidarioaren aldeko posturea egin dau Euzko Alderdi Jeltzaleak etorkizunerako be.
Zehatzago esanda, 370 milioi euro baino gehiago inbertiduko dira Gizarte Ongizate arloan, hau da, igaz baino ehuneko hamabost gehiago, eta 102 milioi garraio arloan, batez be metroaren eta Bizkaibusen mentsa estaltzeko xedatuko diranak.
Ildo horri jarraituz, konpromiso sozialari aurre egitea da Euzko Alderdi Jeltzalearen helburu handietariko bat, bai Bizkaian eta bai Euskal Herriko ganerako lurraldeetan be. Euzko Alderdi Jeltzalearen aburuz, zerbitzu sozial horreek publikoak eta orokorrak –danontzat xedatuak– izaten jarraitu behar dabe. “Ezin dogu ulertu –adierazo dau Bizkaiko Buru Batzarraren lehendakari Iñigo Urkulluk– arestion adierazo doguna ez dan beste modeloren bat abian jartea. Izan be, modelo horretan herri administrazinoari jagoko bardintasun eta justizia sozialaren tresna eraginkor bilakatzea”. Biztanleria apurka-apurka zahartzen doanez eta bizi-kalidadea gero eta hobea danez, nahitaezkoa da erakundeek arlo horretan erabili beharko dabezan baliabideak eta bitartekoak areagotzea. Horrenbestez, Euzko Alderdi Jeltzaleak itun sozial zabala ahalik eta arinen sinatu behar dala azpimarratu dau, bai Bizkaian, bai Euskadin, etorkizunean prestazino sozialak bermatzeko xedez. Beraz, alderdi politikoen eta eragile sozialen arteko itun handia sinatu behar da, hain justu be Bizkaiko Ahaldun Nagusi José Luis Bilbaok zuzentzen diharduana.
Zalantza barik, kezkarik larriena Adinekoen arloari jagoko. EUSTATek 2020rako aurreikusi dituan datuak erabiliz, urte horretan Bizkaiko biztanleriaren ehuneko hogeta bostak hirurogeta bost urte baino gehiago eukiko dau, eta Europako azterlan guztien arabera, hirurogeta bost urtetik gorako biztanleriaren ehuneko bostak zerbitzu sozialen bat jaso behar izango dau. Horrek guztiak esan gura dau biztanleria zahartzen doala eta hori etorkizunean argi eta garbi islatuko jakula. Euzko Alderdi Jeltzalea horri guztiari aurre egiteko prest dago, eta etorkizunean eskari sozial horri erantzuteko aukerea emongo deuskuen jardunbideak garatzen dabil. Horretarako, inoizkotan zerbitzuen katalogo barria izango dana egituratzen dihardugu, batez be laguntzino zerbitzuak eta zerbitzuon finantzaketa publikoa landuz.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












