Prentsa Aretoa
Berriak
2005/12/30
Urte berri on
Bizkai Buru Batzarrean espero dugu 2006. urtea izatea behingoz Euskadiko hiritarrik gehienen bakerako eta normalkuntza politikorako nahiak betetzen diren urtea. Aukerak badaude.
Urte berri on
Bizkai Buru Batzarrean espero dugu 2006. urtea izatea behingoz Euskadiko hiritarrik gehienen bakerako eta normalkuntza politikorako nahiak betetzen diren urtea. Aukerak badaude. Eta lortu egin daiteke. EAJ/PNVk ahalegina egingo du. Eta saiatuko da talde politiko gehienek defendatzen eta nahi omen dituzten bakeak, elkarrizketak eta normalkuntza politikoak atzera bueltarik ez izatea. Bakea, ETAren behin betiko bukaera da, eta normalkuntza politikoa, euskal herritarrei hitza eman beharra. Geuk izan behar dugu gura dugun etorkizuna erabakitzen dugunak.
Bien bitartean, herri hau ez da geldituko. Bakearen, normalkuntzaren eta bizikidetzaren alde egingo dugu lan. Baina zoritxarrez, hori guztia ez dago EAJ/PNVren esku soilik.
Funtsean gure kudeaketaren esku badago, ekimen eta egitasmo askok argia ikusiko dute datozen hilabete eta urteetan, eta gero eta garatuagoak izaten eta geure herria eraikitzen jarraitzen lagunduko digute. EAJ/PNVk erakundeen bitartez gidatuko dituen egitasmoak. Azpiegitura handiak, Abiadura Handiko Trena adibidez, Euskadiko inoizko inbertsio publikorik handiena dena eta, esate baterako, Bilbotik Donostiara ordu erdian bidaiatzeko balioko duena. Neutroien expalazioko teknologia handiko zentroa, Bizkaian jarriko dena, Super Sur edo gure lurraldetik bultzatzen ari garen gizarte konpromisoa. Konpromiso honen helburu nagusia da EAEko biztanleei gizarte laguntzako maila bermatzea hurrengo hamarkadetan.
Ongizatean, bizi kalitatean, osasunean eta garapenean gehien garatuta dauden herrien mailan gaude dagoeneko. Hobetzen jarraitu nahi dugu.
Bakerako konpromisoa. Normalkuntza politikorako konpromisoa. Bizikidetzarako konpromisoa eta geure garapenerako konpromisoa. Gehien behar dutenekiko elkartasunetik abiatuta. Eta bakea behar dugula jakinik. Bakea nahi dugula. Hori dira 2006rako ditugun nahiak eta konpromisoak.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/07
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












