Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2014/05/13
Verhofstadt, “Europar Batzordearen presidentziaren giltza duen liderra”, Bilbon elkartu da Urkullu Lehendakariarekin, Andoni Ortuzarrekin eta Izaskun Bilbaorekin
Guy Verhofstadt, Belgikako lehen ministro ohia eta Europar Batzordeko presidenterako ALDE Party-ren hautagaia denak gaur hasi du Euskadira egingo duen bisita,maiatzaren 25eko hauteskundeei begira Izaskun Bilbaoren kandidatura babestea xede. Verhofstadt iluntzean elkartu da Euskalduna Jauregian, Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko presidentearekin eta Izaskun Bilbao eurodiputatu eta hautagaiarekin. Komunikabide grafikoen aurrean agertu ondoren, laurok lan afaria egin dute Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin, Imanol Pradales Sustapen Ekonomiko diputatuarekin, Iñaki Goikoetxeta nazioarte gaietarako EBBko burukidearekin eta Renaldas Vaisbrodas, Verhofstadt-en kabineteko kidearekin.
BERRIA
2014/05/13
Garapen Jasangarria Urkulluk Troikaren aurrean defendatu duen eta pertsonak helburu dituen Europan hasten da
Izaskun Bilbao Barandicak gaurkoan azpimarratu du Europar Batasunak bultzatzen dituen jasangarritasun neurriak Urkullu Lehendakariak Troikaren aurrean defendatu eta pertsonak helburu dituen Europan hasi eta amaitu egiten direla . "Europar Batasunaren 2020 estrategiaren inguruan sortu den hazkunde jasangarria zuzena eta adimentsua izango da, pertsonen talentuan, ezagutzan eta ekimenean oinarritzen bada. Integratzailea ere izango da, berdintasuna eta aberastasuna modu orekatuan banatzeko gaitasuna, adimentsuak eta bidezkoak direlako. Beharrezko baldintza da hori, eskuragarri dagoen talentu guztia prestakuntza bidera sar dadin, eta behar dugun munduaren alde egin dezan; hau da, espekulaziorik gabe, ustelkeriarik gabe".
BERRIA
2014/05/12
EAJ-PNVk bertan behera utzi ditu egiteko zituen ekitaldiak
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarra, gaur arratsaldean bilduta, gaurko antolatu zituen hauteskunde ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du, Isabel Carrasco Leongo Alderdi Popularreko eta Diputazio Probintzialeko presidentearen erailketaren aurrean bere dolumina eta gaitzespena adierazteko. Gaur arratsalderako antolatuta zeuden ekitaldien artean zeuden Andoni Ortuzar EBBko presidenteak , Izaskun Bilbao Europar Parlamenturako hautagai jeltzaleak eta Manu Ayerdi Napar Buru Batzarreko presidenteak eskainiko zuten mitina eta Gernikan egiteko zegoen ekitaldi politikoa, zeinetan Itxaso Atutxa EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak parte hartuko zuen.
BERRIA
2014/05/12
Euzko Alderdi Jeltzaleak Eusko Legebiltzarrak Nigeriako neskatoen bahiketa salatzeko egin duen adierazpenarekin bate gin du
Boko Haram talde islamistak 200 neska nerabe baino gehiago bahitu zituen apirilaren 14an Nigeria Iparraldeko Chibok hiriko barnetegi batetik. Aurreko asteartean, bahiketa gertatu eta hiru astera, beste zortzi neskato bahitu zituzten Warabi herrian, ustez Boko Harameko kideek. Kasuak ezinegon handia eragin du, batez ere taldeak bideo bat zabaldu ondoren, zeinean esaten baitzuen bahitutako neskatoak saltzeko asmoa zuela.
BERRIA
2014/04/17
Euskadik bere etorkizuna erabakitzeko duen berezko eskubidea aldarrikatuko du EAJ-PNV-k Aberri Egunean
Pilar García de Salazarrek, Euzkadi Buru Batzar-eko idazkaria, eta Xabier Agirrek, Araba Buru Batzar-eko presidentea, Gasteizen aurkeztu dute gaur alderdi jeltzaleak datorren igandean, apirilaren 20a, Bilboko Plaza Berrian antolatko dituen ekitaldiak Aberri Eguna ospatzeko. Hauexek izan dira beraien hitzak.
BERRIA
2014/04/09
Itxaso Atutxak David Latxagari eskertu dizkio Amorebieta-Etxanoko Udalean eginiko "lan ona eta gestio hobea"
EAJ-PNVren BBBko presidente Itxaso Atutxak David Latxaga Amorebieta-Etxanoko alkateak Bizkaiko herriko gobernuan bukatuko dituen hiru legegintzaldietan egindako lana. “David Latxagaren ezaugarri nagusia izan da egunetik egunerako lan etengabea egitea, bere fruituak eman ditu eta bere herrikideek txalotu duten hurbiltasuna izan da nagusi. Agerian dago herrian egin den eraldaketa. Amorebieta-Etxano herri moderno bihurtu da, bere eskualdeko erreferentea eta hirigintza ordenatuaren eredu. Latxagak eginiko lana da guk EAJ-PNVren eredu izenarekin deskribatuko genukeena".
BERRIA
2014/04/09
EAJ-PNVk munduko euskal gizon eta emakume guztiak gonbidatu nahi ditu Ikurrinarekin argazkia ateratzera eta Aberri Eguna Ospatzera
EAJ-PNVk mundu osoko euskotarrak gonbidatu nahi ditu apirilaren 20an Bilboko Plaza Barrian egingo den Aberri Eguneko ospakizunean parte hartzera. Euskal Aberriaren jai nagusian denon parte hartzea bermatzeko eta distantziak garrantzirik izan ez dezan, EAJ-PNVk abian jarri du gaur mundu zabalean sakabanatuta dauden euskotar guztiei zuzendutako deia, dauden tokian argazkia egin dezaten Ikurriña eskuan. Irudi horiek guztiak eaj-pnv.eu web gunearen barruan jarriko den tresna bidez ikusi ahalko dira eta hilaren 20an egingo den ekitaldirako egingo den bideoan sartuko dira. Aurtengo Aberri Egunaren kariaz, talde jeltzaleak Euskadi Europan ikusgarri egiteko apustua egin nahi izan du, nazioarteko ekimenari zentzu bikoitza emateko xedez: alde batetik EAJ-PNVk eta Izaskun Bilbao eurodiputatu eta hautagaiak azken bost urteotan Bruselan eta Estrasburgon egin duten lana erakusteko; eta, beste alde batetik; EAJ-PNVk 1933 urtean Donostian " Euzkadi Europa" goiburuarekin egin zuen Aberri Eguna gogora ekartzeko. “Euskadi Europara Begira” 2014ko Aberri Eguneko goiburu honek bi gai horiei erantzuten die aurten.
BERRIA
2014/04/09
Abanto Zierbenak herri martxa egin du Ariketa Fisikoaren eguna ospatzeko
Iragan den apirilaren 6an ospatu da Ariketa Fisikoaren Munduko eguna, jendeari kirola egiteko ohiturak duen garrantziaz kontzientziatzeko egiten dena. Eguna jai giroan ospatzeko, Abanto Zierbenak bere lehen Herri Martxa egin du 8,5 kilometroko ibilbidearekin. Korrikalariak goizeko 10:30etan hasi ziren Alberto Ezkurdia parkean eta Sanfuentes eta Las Carrerasetik igaro ziren Gallartako Eusko Gudariak enparantzan amaitzeko
BERRIA
2014/04/08
Enjoy Bizkaia! Begietatik sartzen den aplikazioa
Smatphone-ek teknologia berrien mundua eta pertsonen bizitza goitik behera aldatu dute baina Google Glass delakoek urrats handiagoa suposatzen dute Errealitate Handituan sartzen direlarik. Aurrerapen teknologiko horren parean joateko, Arin Innovation taldeko apps4glass Bizkaiko enpresak Enjoy Bizkaia" aplikazioa garatu du "Google Glass horien erabiltzaileei Bizkaian izan dezaketen esperientzia turistikoa" indartzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik egin zen aurkezpenean Gabino Martínez de Arenaza Bizkaiko Aldundiko Turismo zuzendariak esan duenez "Produktu berritzaile eta bizkaitarra da, sektore turistikoaren zerbitzura jarri nahi duguna".
BERRIA
2014/04/05
Ehun bat pertsona elkartu dira Getxon Bizkaiago! ekimena martxan jartzeko. Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarrei zuzendutako abian jarri duen parte hartze egitasmoa
Getxon egin da gaur BizkaiaGO! Ekimenaren lehen ekitaldia, Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarren parte hartzerako sustatzen duen ekimena, eta enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko proposamenak pentsatzen jar daitezen, herrialde osoan mila bat pertsona mugiaraziko dituena. Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea pozik agertu da lan partekatua egin den lehen lan jardunaldi honen emaitzarekin . "Hiritarrek esan digute itxaropena badutela, egin daitekeela eta denon ahaleginak batu behar ditugula. Herri ezberdinetako gizon eta emakumeekin hitz egin dugu. Bakoitzak bere ideologia ekarri du. Ardura eta ikuspuntu ezberdinak elkartu dira. Baina, bakarra da helburua: Bizkaia herrialderako etorkizun hobea, enplegu gehiagorekin eta jarduera ekonomiko biziagoarekin, etorkizun oparoagoarekin" laburbildu du Atutxak. Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkide eta EAJ-PNVk maiatzaren 25eko europar hauteskundeetarako eramango duen hautagaiak bere hitza eman du aldarrikapen horiek Europara iritsiko direla eta Europako erakunderik gorenetan kontuan hartuko dituztela.
BERRIA
2014/03/31
Durangoko bonbardaketaren 77 urte bete dira
Aurten 77 urte betetzen dira, martxoaren 31n, Italiako Aviazione Legionaria-ren hegazkinak, Errepublikako Gobernuaren aurka altxatutako espainiar ejertzitoaren adiskide hurbilak, bonbak jaurti zituztela Durango Uriko bihotzaren erdian. 3 minutu eskasean 336 pertsona hil ziren, eta 300 eraikin inguru haustu edo kaltetu zituzten. Zenbait gorpu aste luzez egon ziren hondakin artean harik eta jaso zituzten arte.
BERRIA
2014/03/30
EAJk Iruñean aurkeztu du Europar Hauteskundeetarako bere hautagaitza eta lema, “Euskadi Gehiago, Europa Berrian”
EAJk, Iruñeako Baluarte Kongresu Jauregian, datorren maiatzaren 25ean burutuko diren Europar Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako hautagaitza zerrenda aurkeztu du. Zerrenda honen lehen hautagaia Izaskun Bilbao da eta zerrendako bigarrena Izaskun Goñi. Bilbao eta Goñi gaur Baluarten burutu den eta 500 barne eta kanpo kargu bildu dituen ekitaldian izan dira. Beraiekin batera eta ekitaldiari hasiera emanez izan dira baita Manu Ayerdi, Napar Buru Batzarreko presidentea eta ekitaldiari amaiera emanez, Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarraren presidentea. Bertan, besteak beste, hauteskunde kannpainiako leloaren aurkezpena egin da, ‘Más Euskadi, Otra Europa‘, ‘Euskadi Gehiago Europa Berrian‘.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












