Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2013/05/08
Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen bigarren edizioa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak
Joan den urtean antolatu zuen Amorebieta-Etxanoko Udalak “Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen lehenengo edizioa,ostalari zornotzarren lana azpimarratu nahian eta udalerriko ostalaritza sektorea sustatzeko eta dinamizatzeko xedearekin.
BERRIA
2013/05/06
Atutxa: “EAJ-PNVk egonkortasun itunerako mahaietatik ez du alderdirik baztertuko ”
Itxaso Atutxa BBBKo presidente andreak Onda Vasca irratiari eskainitako adierazpenetan azpimarratu duenez, Iñigo Urkullu Lehendakariak egonkortasun ituna lortzeko deituko dituen elkarrizketa mahaiek ez da alderdirik baztertuko. Dena dela, iragarri duenez "EH Bilduk egiten dituen adierazpenak entzunda, ez du ematen haiekin akordio aukera handirik dagoenik".
BERRIA
2013/05/04
Atutxa: “Luzaturik dogu eskua, alderdi politiko guztiei eskaintzen deutsegu”
Gaur Basaurin burutu den ekitaldian EAJren BBBren presidentea den Itxaso Atutxak adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritza honek oinarri akordioa eskaini deutse alderdi guztiei, Euskadi aurrera atarateko. Baina, ezinezkoa izan da. Alderdi batzuek, Euzko Alderdi Jeltzalea zigortzeko helburuagaz, euskal gizartea zigortu dabe aurrekontu barria eragotzita. Eta, aurrekontu hori zan, hain zuzen be, krisitik lehenago eta hobeto urtetako tresna”.
BERRIA
2013/04/30
Topaketa; Hezkuntza Komunitatearen jaia Leioan
Aste honetan Leioak hainbat ekintza hartuko ditu bere kaleetan Leioa Hezkuntza Komunitatea dela azpimarratzeko eta ospatzeko. Topaketa izeneko ospakizun hau maiatzaren 2tik 8ra luzatuko da, eta egun hauetan hainbat ekintza desberdin izango dira leioaztar guztiei zuzendutakoak; hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak.
BERRIA
2013/04/25
Atutxak Jaurlaritzak "porrot egin izana" ukatu du, eta oposizioak "lurra jotzea" bilatu duela uste du
Itxaso Atutxa EAJ-PNVren presidente andreak ukatu egin du "porrota " denik Eusko Jaurlaritzak 2013 urterako Aurrekontu Egitasmoa ez ateratzea. Era berean baieztatu du talde jeltzaleak "heldu nahi ez zuen" eszenatokia izan dela. Gaineratu duenez, bere ustetan oposizioak talde jeltzaleak "lurra jotzea" bilatzen zuen.
BERRIA
2013/04/24
EAJ-PNVk Euskal Y trenbideari buruz aurkeztu duen mozioa onartu du Kongresuak
Diputatuen Kongresuak EAJ-PNVren legebiltzar taldeak Euskal Y trenbideari buruz planteatu duen presazko galderaren ondorioz aurkeztutako mozioa onartu du. Isabel Sánchez Robles, Euzko Abertzaleak talde barruan Sustapen gaietarako bozeramailea "pozik" agertu da onartu den ekimenaren lehen puntuan Gobernuari eskatzen zaiolako "lankidetza jardunari berriz ekitea", "Lankidetza eta jarraipen Erakunde arteko Batzordeen bidez, Abiadura Handiko Trena Donostia eta Bilbora eramateko egitasmo eta lanak garatu daitezen".
BERRIA
2013/04/24
Zeanurik bere inguruko pasealekuak antolatuko ditu Pausuz Pausu egitasmoaren bidez
Aldundiko Ingurumen sailak Zeanuri Pausuz Pausu egitasmoa diruz laguntzeko erabakia hartu du. Zeanuriko udalak idatzi du egitasmo hau, udalerritik igarotzen diren ibilbide eta bideak berrantolatzeari ekiteko.
BERRIA
2013/04/17
Abanto-Zierbenak abian jarri du bere Euskal Astea
Egingo diren jardueren artean, Euskal Ezkontza eta Enarak Dantza Taldearen erakusketa dira esanguratsuenetakoak. Udalerriko ikastetxeek hasiera eman diete jada Abanto Zierbenako Euskal Astearen edizio berria osatuko duten ekitaldi eta ekimenei. Larunbatean egingo den Euskal Ezkontzaz gain, Enarak Dantza Taldeak Euskal Mitologia izenburupean egiten duen ikuskizunaren inguruko erakusketa egongo da ikusgai.
BERRIA
2013/04/16
Atutxa: “Aurrekontuen luzapena gertatzen bada ez da izango EAJk dena saiatu ez duelako"
Itxaso Atutxa EAJ-PNVren BBBko presidenteak baieztatu duenez aurrekontuen luzapenak Eusko Jaurlaritza baino, euskal gizartea kaltetuko luke, eta azkenean luzapen hori gertatzen bada " ez da izango EAJk hori saihesteko ahalegin guztiak egin ez dituelako" .
BERRIA
2013/03/11
El Ayuntamiento pone en marcha nuevas acciones en materia de empleo
Sabemos que el desempleo es la principal preocupación de los vecinos y vecinas de Sestao, por eso estamos trabajando para poner en marcha el mayor número de iniciativas posibles dirigidas a este colectivo.
BERRIA
2013/03/08
Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena 2013
Nazio Batuen Erakundeak 1975 urtean erabaki zuen martxoaren 8a izango zela harrezkero, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eguna, giza eskubideen aldeko borroka emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borroka ere badela ezartzeko. Data honen aurrean, EAJ-PNVk bat egiten du munduko emakume guztiak aitortzeko eta omentzeko egingo diren ekitaldiekin, eta zera ADIERAZTEN du:
BERRIA
2013/03/07
Itxaso Atutxa: “Urruti ikusten dugu oraindik, emakumeak zuzendaritza tokietan albiste izango ez direlako eguna"
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak azpimarratu du urratsak ematen hasiak direla politikagintzan parekotasuna lortzeko, eta egunen batean ez dela albiste izango emakumeak enpresa pribatuko zein esparru publikoko zuzendaritza organoetan egotea. Atutxa bere lehen agerraldi publikoan izan da BBBren presidente aukeratua izan denetik,eta horixe izan da hain zuzen Gogorregi Konpartsak Sabin Etxean Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko egin duen ekitaldia .


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












