Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2012/04/25
Berrizko udalak lankidetza jardunaldiak berrabiatu ditu
Udalerriko auzolagunen artean solidariotasuna, laguntasuna eta parte hartzea sustatu nahi da.
BERRIA
2012/04/24
Ortuzar: “Bidegabea litzateke produktibotasunaren igoera lanaldiaren igoeran oinarritzea”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren presidenteak baieztatu duenez “bidegabea” litzateke produktibotasuna hobetzea bilatzea, bakarrik lanaldia handituta.
BERRIA
2012/04/24
Gazteriari buruzko jardunaldiak EAn
Datorren larunbatean, apirilak 28, EAko Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldeak Busturialdea-Urdaibai eskualdeko alderdikide eta lagunei eskainiko dizkie “Gazteria eta EAJ-PNV” izenburupean, gazteriaren inguruan egingo dituen jardunaldiak.
BERRIA
2012/04/24
José Luis Bilbaok iragarri du Bizkaiak ez duela Gipuzkoarekin zaborren ituna ekainaren 12tik aurrera luzatuko
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak iragarri duenez Bizkaiko Foru erakundeak ez du ekainaren 12 aurrera luzatuko, Gipuzkoarekin zaborren inguruan hitzartu zuen ituna. Data horretan amaituko da, orain arte Igorrera urtean 25.000 tona hondakin eramatea ahalbidetu duen oraingo akordioaren indarraldia.
BERRIA
2012/04/20
Metro Bilbaon dagoen gatazka berehala konpontzea, edo bestela, dimititzea eskatu dio EAJ-PNVk Arriolari
EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak Txema Oleaga Metro Bilbaoko presidenteak eta Iñaki Prego batzarkideak Bizkaiko Batzar Nagusietan azalpenak eman ostean azpimarratu duenez “ez dago egoera hau azaltzerik”. “Gizartea nazkatuta dago ulertzen ez duen gatazkaren ondorioak sufritzeaz, eta ordua da Herrilan eta Garraio Sailak eta Iñaki Arriola Sailburuak Metro Bilbaoren arduradun gorena den aldetik, bere ardurakoa egitea eta konponbidea ematea”.
BERRIA
2012/04/18
Sabin Etxeak ateak zabalduko ditu larunbatean, 20. urteurrena ospatzeko, eta Alderdiaren irudi korporatibo berria aurkezteko
Euzko Alderdi Jeltzaleak apirilaren 21ean ospatuko du, Sabin Etxea bere egoitza nagusia biztanleriari ezagutzera emateko eguna, Jeltzaleen Bilboko egoitzak 20 urteak bete dituela ospatzeko. EAJ-PNVren eraikin berria 1992 urtean ireki zen, Sabino Arana eusko abertzaletasunaren fundatzailearen jaiotetxea zegoen toki berean. EAJk efemeride hau aprobetxatuz bere irudi korporatibo berria aurkeztuko du.
BERRIA
2012/04/18
Bizkaitarrak Metroko gatazkaz nazkatuta daude eta soluzioak exijitzen dituzte
EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak Txema Oleaga Metro Bilbaoko presidenteari eta Iñaki Prego kontseilukideari Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean exijituko die “hiritargoari hainbeste eragozpen eragin dizkion lan gatazka konpontzeko soluzio errealak aurkez ditzatela”.
BERRIA
2012/04/18
Mungiak eta Bitxikiak taldeak asteburuan ireki dute Bildumazaletasun Azoka
Hitzorduak hogei bat erakusketa eta salerosketarako berrogei bat toki bildu ditu
BERRIA
2012/04/18
Izaskun Bilbaok Estrasburgon eskatu du “biktimentzako ordaina, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenean”
Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurolegebiltzarkideak Estrasburgon Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko egin den ekitaldian eskatu du, “frankismo eta guda zibileko biktima guztientzako justizia,ordaina eta oroimena”. Bilbaok bere hitz egitean azpimarratu duenez, foru hiribildua “bake sinboloa da mundu osoan, Picassoren koadro ezagunaren eraginez”. Bilbaoren hitzetan, arte lan hau “Euskadin erakutsi beharko litzateke”.
BERRIA
2012/04/16
Urkulluk Cabacasen heriotzaren “alderdi guztiak” ikertzea eskatu du
Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren presidenteak Iñigo Cabacas Athletic zalearen heriotzaren inguruabar denen “alderdi guztiak” ikertzea eta “puntu guztietara iristea” eskatu du. Era berean deitoratu ditu Ertzaintzak kasu batzuetan “interes partidistak“ gidatuta jaso dituen zentzurik gabeko kritikak.
BERRIA
2012/04/13
EAJk babestu egingo ditu zaborrei buruzko Gipuzkoako BBNNen erabakiak
Euzko Alderdi Jeltzaleak, Bizkaian, babestu egingo ditu zaborrak tratatu eta batzeari buruz Gipuzkoako Batzar Nagusiek hartuko dituzten erabakiak.
BERRIA
2012/04/12
Bukarestera iristeko emaitza ona lortu beharra dago Lisboan
Athleticeko milaka zaletuen ametsak errealitate bilaka daitezke aurten. Lisboan Portugalgo Sporting taldearen aurrean emaitza ona lortuta, lehen urratsa izan daiteke europar futbolaren gailurrera begira eta Marcelo Bielsa “ Bielsa zoroaren” taldea ikus dezakegu Bukaresten maiatzaren 9an ospatuko den Europa Leagueren finalean.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












