Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2012/11/21
Maruri-Jatabe UDALSAREA 21en Jasangarritasun Integralaren finalean
Jasangarritasun sari honen 4. edizio honetan 15 herri geratu dira finalean, kategoria bakoitzeko 4. Osotara 41 kandidatura aurkeztu dira, besteak beste Maruri-Jatabe herria, " Jostailuak bai, planeta hobea ere bai- Juega reciclando y ayuda reutilizando" izenburuko egitasmoarekin aurkeztu dena.
BERRIA
2012/11/20
Bakartxo Tejería, Eusko Legebiltzarreko lehendakari, erakundearen hamargarren legegintzaldian
Bakartxo Tejeria aukeratu dute gaur Eusko Legebiltzarreko lehendakari, euskal erakundearen hamargarren legegintzaldian, bigarren bozketan, Euskal Ganbera osatzen duten 75 legebiltzarkideetatik, 27ren botoak jasotzean.
BERRIA
2012/11/16
Bilbaok defendatu du Ondarearen gaineko Bizkaiko Zerga Gipuzkoakoa baino "progresibo eta aurrerakoiagoa" dela
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak Herrialdeko Ondare Zerga berria "Gipuzkoakoa baino progresibo, aurrerakoi eta teknikoki zuzenagoa" dela defendatu du.
BERRIA
2012/11/15
Bizkaiak bere departamentuetarako aurrekontuetan izango ditu 1.040 milioiko erabilgarria
Bizkaiak 2013 urterako aurrekontuetarako izango ditu 1.040,7 milioiko kopuru erabilgarria, 2012 urtean baino % 10,3 gutxiago. Gizarte Ekintza,Sustapen Ekonomiko eta Herri Lan eta Garraio sailek bateratuko dute erabilgarri honen % 78,3.
BERRIA
2012/11/14
Tokiko garapenaren inguruko bloga sortu dute Karrantzan
Karrantza Haraneko Udaleko Toki Garapenerako Sailak blog bat sortu du, udalerriko herritarrei enpleguarekin eta ekonomia zein gizarte arloko garapenarekin zerikusia duten jarduera, eskaintza eta informazioaren berri emateko.
BERRIA
2012/11/13
Ortuzar: “Urkullu gogor ari da lanean, administrazioaren murrizketa islatuko duen Gobernua osatzeko”
Andoni Ortuzar EAJren BBBren presidenteak azpimarratu duenez, Iñigo Urkullu "gogor" eta "diskrezioz" ari da lanean, hurrengo legegintzaldirako osatu ahal duen Gobernurik "onena" egiteko. Zehaztu duenez, administrazioan egin nahi den murrizketa, Exekutiboan ere "islatuko" da. Gaineratu duenez, "ekonomia dinamizatzeko diru funtsak" martxan jarriko ditu, eta enpresa txiki eta ertainen eta langile autonomoen finantzaketarako "ahalegin handia" egingo du.
BERRIA
2012/11/07
Trapagaranek toki merkataritzarako plataforma informatikoa sustatuko du
Trapagarango udalak egunotan jarriko du martxan toki merkataritza eta ostalaritza sustatzeko duen Plan barruko egitasmoetako bat. Ekimen berritzailea da, udalerriko zerbitzuen sektorea internet sarean integratzeko eta beren presentzia areagotzeko.
BERRIA
2012/11/05
“EAJk ez du Gobernu formularik baztertzen"
Andoni Ortuzar BBBren presidenteak berretsi duenez "EAJk ez du Gobernu formularik baztertzen" eta "guztiak aztertzeko" prest dago. Baina argitu nahi izan du "beldurrik" ere ez dutela eta ez dutela "bahituta" edo "beste indarren zain" egon nahi .
BERRIA
2012/10/29
Andoni Ortuzar Gernikako Urriko Azken Astelehenean
Andoni Ortuzar EAJren BBBren presidentea, gaur eguerdian izan da Gernikako Urriko Azken Astelehenean, urtero bezala, milaka bisitari bildu dituen nekazal azokan. Azokako saltokiak ezagutzeko egin duen ibilaldian, Ortuzar, hiribilduko eta eskualdeko ordezkari jeltzaleekin, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin eta Irene Pardo Nekazaritza Diputatuarekin egon da .
BERRIA
2012/10/19
Iñigo Urkullu: “Euskadik aurrera egingo du, hau nire konpromisoa da”
EAJren EBBren presidente eta lehendakaritarako hautagaia, Iñigo Urkulluk ziurtatu du gaur arratsaldean “Euskadik aurrera egingo duela. Hori da nire konpromisoa. Gobernatuko duen gobernua behar du Euskadik, zorroztasunez jokatuko duena. Gardena, apala, arduratsua. Herritar guztientzat gobernua”.
BERRIA
2012/10/19
EAJ-PNV SE COMPROMETE CON LA JUVENTUD VASCA CON UN PLAN DE ACCESO AL MERCADO LABORAL Y A UNA VIVIENDA DIGNA
Andoni Ortuzar asegura en Bilbao que “en el nuevo Gobierno Vasco habrá una dirección estratégica para poner en marcha las políticas de juventud”.
BERRIA
2012/10/17
EAJ-PNV SE COMPROMETE CON LAS POLÍTICAS SOCIALES, LAS PENSIONES Y EL SISTEMA VASCO DE SALUD
Andoni Ortuzar asegura en Mungia que “las políticas sociales, la sanidad pública vasca y las pensiones no son un regalo, son un derecho ganado a pulso por la sociedad vasca”.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












