Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2014/02/11
Elorrioko udalak herritarren parte-hartzea bultzatzen du APP aplikazioaren eta web atari baten bidez
Bi tresnen bidez elorriarrek udaletxera proposamenak, balorazioak eta iradokizunak bialtzeko aukera izango dute, bai testu, bai irudi bidez. Bestalde, aisi agendara eta zerbitzu publikoen mapara sartzeko aukera egongo da.
BERRIA
2014/02/09
EAJ-PNVk martxan jarri du ‘BizkaiaGo!‘, enpleguaren sorrerara eta suspertze ekonomikora bideratutako prozesu parte hartzaile handia
Talde jeltzaleko 200etik gora herri kargudun elkartu dira gaur Bilbon, Andoni Ortuzar, Itxaso Atutxa, eta Jose Luis Bilbaorekin batera Eusko Jaurlaritzako lau Sailburu izan diren lehen lan bileran.
BERRIA
2014/02/03
Plentziako EAJ-PNVk informazio gehiago eta arinkeria gutxiago eskatu du Aurrekontuak negoziatzeko orduan
Plentziako EAJ-PNVren Udal Taldeak 2014 urteko Aurrekontuei buruz esan du premiazkoa dela udalerriak dituen egiazko beharrizanei erantzutea, herrian egingo diren inbertsioak jakin orduko.
BERRIA
2014/01/31
Euzko Abertzaleak taldeak eta Ugao-Miraballeseko alkateak AP-68 autobideak herrian eragiten dituen zarata-arazoak arintzeko jarri diren panelak aurkeztu dituzte
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko kideak Ekaitz Mentxaka Ugao-Miraballeseko alkatearekin izan dira San Bartolomeko kaleko biaduktuan, AP-68 autobideko trafikoagatik Ugao-Miraballeseko herritarrek sufritzen dituzten zarata arazoak arintzeko jarri dituzten panelak jartzeko lanetan.
BERRIA
2014/01/28
Andoni Ortuzar: “1978ko Estatu Eredua krisian dago, agian "denontzako kafe" hark ez du zentzurik orain"
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek 1978ko Konstituzioaren inguruan egituratu zen Estatu Eredua berrikusteko eskaria egin du, aditzera eman duenez , eredu hau "krisian dagoelako". "Eta, ez da krisian sartu euskal edo catalunyarrek ezer egin dutelako. Krisi ekonomikoa izan da Espainiar Estatua hormaren kontra jarri duena. Eta, lotsagarri geratu da. Hortaz, Estatu ereduari buruz hitz egingo dugu orain. Agian, duela 35 urte baten batek erabaki zuen euskal, catalunyar eta galizar izate nazionalak indargabetzeko edo desagerrarazteko "denontzako kafea" egin behar zela. Baina agian, "denontzako kafe hark" ez du zentzurik orain. Zergatik ez dugu berriz hitz egiten? 35 urte igaro dira jada".
BERRIA
2014/01/10
EAJk deialdia luzatzen die bere alderdikide eta alderdizaleei Bilboko biharko manifestazioan parte har dezaten
EAJ-PNVk deialdia luzatzen die bere alderdikide eta alderdizaleei bihar Bilbon, La Casilla plazaren aurretik irtengo den eta 18:00etatik aurrera burutuko den manifestaldi isilean parte har dezaten. Manifestadia “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” lelopean burutuko da.
BERRIA
2013/11/20
Foruko Udalak beharrizanak dituzten herriko familientzako laguntzen ordenantzako aspektu solidarioa handitu du
Foruko Udalak, egungo egoera ekonomikoaz jabetua, beharrizanak dituzten herriko familientzako laguntzen ordenantzako aspektu solidarioa handitu du, bertako baserritarrei, herriko nekazal sektoreari ere laguntzeko helburuarekin. Aldaketa azaroaren 7ko, aurreko osteguneko plenoan onartu zen.
BERRIA
2013/11/17
Xabier Agirre: “EAJ indar politikoekin batzartzen hasiko da euskal nazioaren estatus politiko berrirako abiapuntua adosten hasteko”
Gaur bukatu da Murgian Euzko Gaztedi-EGIren VI. Bilera Nagusia, zeinen bidez Euzko Alderdi Jeltzalearen Gazte Erakundeak hurrengo lau urteotarako ildo estrategikoak ezarri dituen. Amaiera ekitaldi honetan izan da, besteak beste, Xabier Agirren Araba Buru Batzarreko presidentea, eta EAJren gazteen bilkuran iragarri duenez “Euzko Alderdi Jeltzalea, epe laburrean, gainerako indar politikoekin batzartzen hasiko da, euskal nazioaren estatus politiko eta juridiko berrirako abiapuntua adosten hasteko”.
BERRIA
2013/10/31
Ermuko saihesbidea egiteko lanak datorren urtean hasiko dira
Ermuko EAJ-PNVk ermuar gizon eta emakumeei eskertu nahi die gure herriarentzat hain garrantzitsua den egitasmoa gelditu denean erakutsi izan duten pazientzia eta eroapena. Zorionez, proiektua berriro jarriko da martxan, Bizkaiko Foru Aldundiak diru-bilketa hobetzean berriro ekingo ziola esanez eman zuen hitza betez.
BERRIA
2013/10/30
Bizkaiko Foru Aldundiaren gestio-aurrekontua 1.502 milioikoa izango da, aurrekoa baino %4,6 gehiago
Bizkaiko Foru Aldundiak Gobernu Batzordean onartu berri du 2014rako Aurrekontu Egitasmoa, 6.919 milioikoa izango dena,hau da, 2013ko kontuak baino % 5,2 altuagoa; zehatzago esanda, foru erakundeak bere kudeaketarako izango duen aurrekontua 1.502 milioikoa izango da, hau da, % 4,6 altuagoa aurreko ekitaldikoarekin alderatu ezkero.
BERRIA
2013/10/28
Azkunaren esanetan "kritika doilorrak" dira gaixorik egotean egin zaizkionak
Bilboko alkate Iñaki Azkunak "doilor" jo ditu oposizioaren aldetik egin zaizkion kritikak osasun arazoak direla eta bere lanean egon ez delako, eta baieztatu duenez PP eta PSE alderdiek elkar borrokan erori dira Gobernuari "lidergorik eza" eta "zurbildu izana" leporatu diotenean.
BERRIA
2013/10/27
Itxaso Atutxa Dimako Batzokiaren 35. urteurrena ospatzeko ekitaldian
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxa Dimara joan da BIzkaiko herriko Uri Buru Batzarrak Dimako Batzokiaren 35. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietan parte hartzera.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












