Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2011/09/27
Erkoreka: “18 transferentzi lortu ditugu eta horietariko batzuk historikoak dira”
Gaur Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuko EAJ-PNV Euskal Taldearen bozeramaileak azaldu duenez, “legegintzaldi hau konpromiso bikoitzaren legegintzaldia izan da. Batetik, egonkortasunaren aldeko konpromisoa eta bestetik, Euskadiren aldeko konpromiso sendoa izan dugu”. “Egonkortasuna guretzat oso garrantzitsua izan da ekonomia mailan eta politika mailan baita. Neurri garrantzitsuak hartu behar izan ditugu eta guretzat hau guztia ezinbestekoa izan da”.
BERRIA
2011/09/27
Izaskun Bilbaok Basque Culinary Center aldarrikatu du Europan, turismorako europar markarako eredu gisa
Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurolegebiltzarkideak Estrasburgon aldarrikatu du Donostiako Basque Culinary Center “berrikuntza, prestakuntza eta kalitaterako eredu” eta “europar turismo markaren ezaugarri izan behar diren baloreen gauzatze praktiko” gisa .
BERRIA
2011/09/27
EAJ-PNV lanbide erakunde administratibo autonomoa bilakatzearen alde
Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak Lanbide erakunde administratibo autonomoa bilakatzeko aurkeztu den lege proposamenarekiko babesa adierazi du; hala eta guztiz ere, iragarri du osoko bilkuran zuzenketak aurkeztuko dituela Eusko Jaurlaritzak Administrazio Kontseiluan gehiengoa izan dezan eta euskal kooperatiben mugimendua ere Kontseilu horretan izan dadin.
BERRIA
2011/09/25
Urkullu: “Izan garelako izango gara”
Gaur Forondan ospatu den eta milaka jelkidel eta jeltzale bildu dituen Alderdi Egunean, EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “aurrean ditugu Azaroaren 20ko hauteskundeak. Ezagun ditugu oraingo zailtasun eta kezkak. Ezagun ditugu enpresa eta familia askoren arazoak. Krisialdi ekonomikoaz ari garenean, guk pertsonak ditugu gogoan. Pertsonei konponbideak zor dizkiegu. Honakoa da gure jarduna. Horregatik inbertsioak eta eskumenak. Horregatik aurrekontu eta egonkortasun akordioak. Horregatik ere autogobernua, ongizatea delako. Guk errealismo ekonomikoa aplikatzen dugu”.
BERRIA
2011/09/23
Alderdi Egunean tapoi bilketa
Datorren igandean, urriak 25, EAJ-PNVk Forondako zelaietan 20 bat edukinontzi jarriko ditu plastikozko tapoiak biltzeko. Horrela ba, 2011ko Alderdi Egunera hurbilduko diren alderdikide eta lagunek tapoiak bertan uzteko aukera izango dute. Bilketa hau Garmintxa elkartearen alde egingo da. Irabaz asmorik gabeko elkarte hau elikadura intolerantzia duten umeen familiek osatua izan zen, hau da, oinarrizko formula batekin elikatzen dira, bestelako elikagairik hartu ezin dutelako
BERRIA
2011/09/21
Greaves: “Izan garelako, izango gara”
Belen Greaves EAJ-PNVren EBBren Idazkariak gaur goizean aurkeztu du Sabin Etxean, igandean, irailak 25, Foronda Zelaietan, Gasteizko aireportu ondoan ospatuko den Alderdi Egunaren 35. edizioa. Aurtengo goiburua, “Izan garelako, izango gara”.
BERRIA
2011/09/21
Ibone Bengoetxea, Eudeleko lehen emakume lehendakaria
Eudel erakundearen Ezohiko Batzar Orokorrak bere Batzorde Betearazle berria aukeratu du, Ibone Bengoetxea Bilboko Kultura eta Hezkuntza zinegotzi jeltzalea lehendakari izango delarik. Bengoetxeak emandako 525 botoetatik eskuratu ditu 486 . Exekutiba berriak EAJ-PNVren bederatzi ordezkari, PSEren lau eta PPren bi izango ditu. Bilduk ez du ordezkaritzarik izango hautagairik aurkeztu ez duelako.
BERRIA
2011/09/20
Andoni: “Gure jardunak egunean milioi bat euro ekarri ditu Euskadira”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez “egoera politikoa konplikatzen den arren, guk legebiltzar taldea izango dugu Diputatuen Kongresuan. EAJ-PNVk legegintzaldiko egun bakoitzeko milioi bat euro lortu ditu, osotara 1.264 milioi euro. Oso garrantzitsua da Madrilen EAJ alderdia izatea”.
BERRIA
2011/09/19
Ortuzar: “EAJ-PNVren izen aldaketak euskal nazioaren askatasuna aldarrikatzeko nahiari erantzuten dio”
Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak baieztatu duenez, 'Partido Nacionalista Vasco' izena 'Partido Nacional Vasco' tituluarekin berriztatzeko nahiak “euskal nazioaren askatasuna” aldarrikatzeko nahiari erantzuten dio, ehun baino urte gehiagoko aldian “euskal nazioaren kontzientzia” iratzartzea lortu ondoren. Ezker abertzaleari eskatu dio Bateragune auziko zigorraren ondoren, “aldebatekotasunetik” abiatutako bideari ekiten jarraitzeko adorea erakuts dezala.
BERRIA
2011/09/13
Bilbaok europar sozialista eta popularrak borroka antiterroristaren emaitzak aztertzera animatu ditu
Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak europar sozialista eta popularrek euroganberaren osoko bilkurak gai juridikoetarako batzordeari itzuli dion txostenak defendatzen duen politika antiterroristaren ebaluaketa babestea espero du. Eurodiputatu jeltzalearen ustetan “hiritargoari gardentasuna zor diogu, konfiantza eta adostasuna eragin nahi baldin badugu”.
BERRIA
2011/09/12
Ortuzarrek ETAri iragarri dionez “gelditu beharra du” baina ez Estatua “mugiarazteko”, baizik eta “euskal hiritarren % 100ak eskatzen diolako”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak ETAri iragarri dio “ez duela gelditu behar Estatua mugiarazteko”, euskal hiritarren ehuneko ehunak eskatzen diolako baizik. Bere hitzetan, Bilduko alderdiek lehengo egunean talde jeltzalearekin izandako bilera “koalizioaren lehen hauteskunde ekitaldia” izan da.
BERRIA
2011/09/12
EAJ-PNVk hamabost ordezkari izango ditu Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatean
EAJ-PNVk 24 ordezkarietatik hamabost izango ditu Txorierriko Mankomunitatean; zortzi izango dira Bildurentzat eta bat PSE-EErentzat, osoko bilkuran ospatu den aukeraketa prozesuan gertatu denaren arabera. Era berean, Lander Aiarza Derioko alkatea hurrengo lau urteotarako lehendakari izendatu dute Gorka Carro Sondikako alkatearen ordez.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












