Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2011/09/07

Santurtziko hogei bat gaztek berreraiki dute Serantes mendiko gotorlekua

Santurtziko 18 bat gazte ari dira iragan azarotik igeltserotza, lorezaintza eta ingurumenaren inguruko prestakuntza jasotzen, eta aste honetan hasi dute Serantes mendiko gotorlekua konpontzeko bigarren fasea, Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzentzen duen ekimena. Bigarren fase honetan oraingo harresiak altxatuko dira.

BERRIA

2011/09/07

Portugaleteko EAJ-PNV taldeak ireki berri den Burdinaren Nasako zikinkeria salatu du

Portugaleteko EAJ-PNVren udal taldeak Burdinaren Nasako zikinkeria salatu berri du eta horren aurrean duela hilabete batzuk zabaldutako nasako garbiketa zerbitzua berrantolatzea proposatu du, Javier Aranburuzabala bozeramale jeltzaleak gogoratu duenez.

BERRIA

2011/09/06

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren asteburuan zabalduko du ibilgailuentzat metropoliaren hegoaldeko saihesbidea

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren asteburuan zabalduko du ibilgailuentzat metropoliaren hegoaldeko saihesbidea (AP-8), 4 urteko lanen eta 900 milioi euroko inbertsioaren ondoren. Irailaren 10, 11, 12 eta 13an irekita egongo da, doan, probak egiteko. Hilaren 14tik aurrera, berriz, ezarritako bidesariak kobratuko dira.

BERRIA

2011/09/06

Berrizek frankismoaren biktimak omenduko ditu igandean

Berriz herri bizkaitarreko Udalak, beste behin ere, frankismoak eragindako biktimak omenduko ditu igandean. Ekitaldietan 1936ko altxamendu faxistak eraginda fusilatutako eta kartzelatan hildako berriztarrak gogoratuko dira.

BERRIA

2011/09/05

Getxoko alkateak bere doluminak agertu ditu J. M. Etxebarria Gangoiti, Udaleko EAJ/PNVren zinegotzi ohi eta Getxo Rugbyren presidentearen heriotzagatik

Getxoko alkateak, Imanol Landak, Udalaren izenean, bere doluminak agertu ditu Jose Manuel Etxebarria Gangoiti, 1995etik 2007ra arte Udaletxean EAJ/PNVren zinegotzi izandako eta egungo Getxo Rugby Taldearen presidentearen heriotzagatik. Bart zendu da.

BERRIA

2011/09/05

UPV/EHUren Donostiako udako ikastaroek Bilbon abiatu dute beren jarduna

Gaur goizean egin da, Bizkaia Aretoan, talentuaren kudeaketa eta mugikortasunari buruz UPV/EHUk antolatu duen udako ikastaroaren inaugurazio-ekitaldia; Bizkaiko Foru Aldundiarekin, bizkaia:xederekin –Foru Erakundeak sustatutako elkartea-, enpresa liderrekin eta unibertsitateekin eratuta, asmoa da kualifikazio handiko profesionalak erakartzea eta berton finkatzea. Udako ikastaro hau irailaren 5, 6 eta 7an emango da, eta garrantzi berezia hartzen du UPV/EHUk aurreneko aldiz ekarri duelako Donostiatik Bilbora bere udako ikastaroetako bat.

BERRIA

2011/09/05

Bilbaok Lópezi egotzi dio “zergekin su artifizialak” egiten dituela eta EAri gogoratu dio herri honetan dena egin dela “haiek gabe”

José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Patxi Lópezen Gobernuari egotzi dio “zergen gaiarekin su artifizialak egiten dituela”; gaineratu du hori datorrela “existitzen ez den lidergoa“ bilatzen delako, eta Exekutibo “ahul eta gaizki baloratua eta inolako egitasmorik gauzatzeko oinarri gabea“ delako. Era berean, Ezker Abertzaleari gogoratu dio orain arte egindakoa “haiek gabe” egin dela.

BERRIA

2011/09/05

Ortuzar: “PSOE eta PPk gehiengoen erabilpenerako eredu txarra eman dute”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBren lehendakariaren esanetan PSOE eta PP alderdiek “gehiengoen erabilpenerako eredu txarra eman dute” defizita mugatzeko xedez onartu den Konstituzioaren erreformarako; talde biei egotzi die ekonomian eta langabezian baino gehiago “hauteskunde interesean” pentsatzen dutela.

BERRIA

2011/09/02

Aralarren kontra, Plentziako jaietan... Argazkian ageri

Iragan asteazkenean bertan, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzaren herrizaingo sailburuak adierazi zuen uda aldian ez dela kale borrokaren zantzurik izan. Baina, antza denez, bere horretan diraute aurkari politikoa beldurraraztea moduko praktikek. Egunotan Plentzia herrian ospatzen diren Andolin Deunaren jaietan, txosnetako gunean irakur zitekeen Aralarren kontrako pankarta, agerian dago Ezker Abertzaleko guztiak ez daudela aldaketaren alde.

BERRIA

2011/09/02

Muskizek egitasmo hidrologikoaren bidez ekidingo ditu uholdeak

Muskizeko Udalak Cotorrio ibaiaren ubidea garbituko du hil honetako bukaeran bertan. egitasmo hidrologikoa sustatzearekin batera, uholdeak ekiditeko xedearekin. Egitasmo honen ahalbidetuko du herriko ibilgu guztiak kontrolatzeko eta mantentzeko lana.

BERRIA

2011/08/31

BFAk Udalen Legearen aurkako errekurtsoa aurkeztuko du arbitraje batzordean

Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaleak, Juan María Aburtok, foru erakundeak foraltasuna defendatzearren Udalen Legearen aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri du.

BERRIA

2011/08/31

EAJ-PNVk eskatu du Autodeterminazio Eskubidea Konstituzioaren aldaketan jasotzeko

EAJ-PNV euskal taldearen bozeramailea den Josu Erkorekak gaur goizean esan du Sabin Etxean bi zuzenketa aurkeztuko dituztela sozialisten eta popularren alderdiek Espainiako Konstituzioa aldatzeko egin duten lege proposamenaren artikuluei buruz.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!