Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2011/09/09
EAJ baztertzeagatik BBBk Bildu eta PSOEk Sopelanako Udalean erakutsi duten etika eskasa salatu du
EAJ-PNVren BBBk “Bildu eta PSOE taldeek Sopelanako Udalean erakutsi duten etika eskasa salatu du. Ahal bezain pronto, elkartu egin dira EAJ-PNV Udaleko erabaki guneetatik kanporatzeko”.
BERRIA
2011/09/09
Ortuzarren ustetan, instituzio sarea murrizteko proposamenarekin Lópezi “txartel horia” atera nahi dio PPk
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak azpimarratu duenez, PP alderdiak euskal instituzio sarea murrizteko akordiorako egin duen proposamenarekin López Lehendakariari “txartel horia” ateratzea du helburu; gai horren haritik gaineratu du talde jeltzaleari “ezer gutxi on” etor dakiokeela Alderdi Popularraren aldetik”. Halaber, berretsi egin du “gehiegizko sarerik” ez dagoela eta egin behar dena dela “baliabideak ez xahutzea”.
BERRIA
2011/09/09
Sabin Etxeko aurrealdea 2011ko Alderdi Egunerako goiburuaz jantzi da gaur:"Izan garelako, izango gara"
Sabin Etxeko aurrealdeak ostiral honetatik bertatik iragartzen du irailaren 25ean ospatuko duela 2011 urteko Alderdi Eguna. “Izan garelako, izango gara” da aurtengo edizioa gidatuko duen goiburua.
BERRIA
2011/09/09
Urdulizko Udalak herrian politika inguruko pintadak agertu izana salatu du
Urdulizko Udalak azken egunotan eraikin publikoetan etxebizitzetako hormetan eta herriko metro geltokiko inguruetan agertu diren pintadak gaitzetsi ditu. Argitara atera duen adierazpenean, Udalak ezarri du gertakaria “guztiz salatu beharrekoa dela herriko hainbat toki zikintzeari ekin dioten anonimo batzuek eginak baitira”.
BERRIA
2011/09/09
Sestaoko Udalak 48.000 euro jarri ditu kirol klubak diruz laguntzeko, 2010 urtean baino %9 gehiago
Sestaoko Udalak 48.000 euro jarriko ditu herriko kirol klubak diruz laguntzeko; honek suposatuko du iazko kopurua baino %9 gehiago ematea.
BERRIA
2011/09/09
Ehun bat ume Basauriko Eguzkitan egitasmoan
Ehun bat ume izan dira Basauriko Udalaren babespean Sustraiak Fundazioak Eguzkitan izenburupean iragan asteburuan euskararen erabilera suspertzeko eta kultur eta aisialdirako eskaintza sendotzeko xedearekin antolatu zuen egitasmoaren lehen ekimenetan.
BERRIA
2011/09/08
Abanto-Zierbenako Udalak 22 auzokiderentzako lana eman du
Abanto-Zierbenako Udalak Toki Garapenerako Agentziaren bidez lan egitasmo berria jarriko du abian herriko 22 langaberi lan egiteko aukera emateko. Baldintza da langabezi prestaziorik ez jasotzea, bestelako subsidioak bateragarriak diren arren.
BERRIA
2011/09/08
Ehun bat musikari Leioa, Erandio, Sestao eta Basauriko “Musikale” Kale Musikarien Nazioarteko XI. Topaketan
Ehun bat musikari bilduko dira irailaren 16tik 18ra bitartean, Leioa, Erandio, Sestao eta Basauriko kaleetan “Musikale” izenburupean ospatuko den Kale Musikarien Nazioarteko XI. Topaketan.
BERRIA
2011/09/07
Barakaldoko EAJ-PNVk uda aldiko jarduerarik eza salatu du
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Udaleko PSOE taldeko arduradunei zuzendutako erregua aurkeztu du “Udalak planteatutako kultur eta kirol eskaintza zabaltzeko” ekimenak proposatu eta eskatzeko; talde jeltzalearen ustetan“ ez da egokia” udal zerbitzu eta ekipamenduak “uda aldian funtzionatzeari uztea”.
BERRIA
2011/09/07
Sondikak III. Euskal Ezkontza ospatuko du
Asteburu honetan Sondikak, Gorantzaile taldeak antolatua, bere Euskal Jaia 2011 ospatuko du. Ostiralean, irailak 9, Gorantzaile Dantza taldeak saio berezia eskainiko du, bertan elkarte hauek ere hartuko dute parte: Txuma Olague talde korala, Txuma Olague abesbatza, Pentagrama kultura taldea, eta Ipar Elaiak txistu taldea. Ekimena arratsaldeko 19:30ean izango da Goiri Plazan. Gaueko 00:30etan berbena egongo da Luhartz taldearekin.
BERRIA
2011/09/07
Basauriko Udalak oinezko bide bilakatu du Menéndez eta Pelayo kalea
Basauriko Udalak Menéndez eta Pelayo kalea oinezkoentzako bide bilakatzeko lanak hasi berri ditu, hiru hilabeteko epea jarri da eta 99.310 euroko aurrekontua dago lan hauek burutzeko. Lan hauen artean, ur hornikuntza sarea berriztatuko da, argiztapen berria jarriko da eta hiri altzari berriak ezarriko dira, besteak beste, lorategi elementuak, eserlekuak eta zakarrontziak.
BERRIA
2011/09/07
Zierbenako gazteria itsasora hurbildu da
Zierbenako Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu gazteek Kantauriko urekiko harremana hurbilekoa dela erakusteko. Udal Kultura sailak antolatu ditu ikastaroak, besteak beste, urpekaritza eta arraunketa.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












