Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2011/10/24

Urkullu: “Euzko Alderdi Jeltzaleak argi eta garbi hitz egingo du: Euskadi Nazio bat da”

Gaur Gernika-Lumon burutu den ekitaldian EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk jendez gainezka zegoen Gernikako Batzar-etxean azaldu duenez, “herri honen sustraiak sakonak dira. Sustrai hauen gainean Euskadik aurrera egin du. Orain aukera berri bat dugu. Bakearen eta elkarbizitzaren aukera. Orain ere, Herri honek aurrera egiten jakingo du”.

BERRIA

2011/10/21

Urkullu: “Orain benetako Euskadi bakarra erakusteko aukera dugu”

Gaur Sabin Etxean Ez ohiko Aberri Batzarraren ostean EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “gaur egun handia da, egun garrantzitsua. Euskadi pozik dago eta Euzko Alderdi Jeltzaleak poza horrekin bat egiten du. Atzo esan genuen eta gaur errepikatzen dugu: Zorionak Euskadi. Zorionak Euskadi. Denon artean BAKEA irabazi dugu.Gaur euskal gizartearen egun handia da”.

BERRIA

2011/10/20

Urkullu: “Amaitua da jada ETAren garaia. Orain hasiko da Askatasuna ta Euskadiren aldia”

EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk, ETAK jarduera armatua behin betiko uzteko egin duen adierazpenaren aurrean adierazi duenez, “aspalditik itxaroten genuen albistea” dela azaldu du. “ETAren aldetik interesatzen zitzaigun komunikatu bakarra zen; amaieraren iragarpena. Eta azkenean, iritsi egin da”. “Hain une hunkigarri eta garrantzitsuan, derrigorrezkoa da gogoan hartzea urteotan intolerantzia bortitzaren tributu ankerra ordaindu dutenak. Beren neke eta sakrifizioa ez da antzua izango. Gure oroimenak biktimen gogorapenarekin ondua, mendeku goserik gabeko Euskadi berria loratuko du, errespetuan eta askatasunean”.

BERRIA

2011/10/20

Erkoreka: “Gizarteak ez luke ulertuko ETAk bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera ez adieraztea”

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren hautagaiak dei “argia” egin dio ETAri “pilota guztiak baitaude orain bere teilatuaren gainean”, “barkaezina litzatekeelako eta euskal gizarteak ez lukeelako onartuko bandak jarduera armatuaren behin betiko amaiera zalantzarik gabe eta berehala ez adieraztea”.

BERRIA

2011/10/20

Elorriok lehenengo World Kafea ospatuko du bihar

Bihar,18:00etatik 20:00etara, Elorriok bere lehenengo World Kafea ospatuko du Herriko Plazan. Ekimen honek, Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatuta, parte hartu nahi duten Elorriotarrek modu lasai eta dibertigarrian herrian interesgarri den gai bati buruz solasean aritzeko aukera edukitzea dauka helburu. Kasu honetan, herriko denda eta tabernetan ematen den euskeraren erabilerari buruz daukaten iritzia elkar trukatuko dute. Euria egiten badu, udaletxeko aterpean ospatuko da.

BERRIA

2011/10/20

Urkullu: “Idatzitako eta ezarritako gidoian, ETAk borroka armatuari uko egiteko adierazpena falta da”

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak baieztatu duenez Aieteko Adierazpena “Ezker Abertzalearen beharrizana zen” eta “idatzitako eta ezarritako” gidoiaren zatia zen. Horretan, bete gabe dago “ETAk borroka armatuari uko egiten diola adierazteko komunikatua”. Gaineratu duenez Mariano Rajoi PPren presidentearen “isiltasunak” esan nahi dezake komunikatu hori ematen bada PPk “begirada goi helburutan mantenduta kudeatzen jakingo duela”.

BERRIA

2011/10/19

Urkullu: “Euskadi, duela lau urte baino nazio indartsuagoa da”

Gaur El Ensanche eraikinean Senatu eta Kongresurako EAJren taldearen 2011-2015rako egitasmoen aurkezpen ekitaldian EBBren presidente del Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “Madrilgo Eusko Abertzaleak taldeak azken lau urteotan egindako lanaren balantzea ageri-agerikoa dela uste dut: Lehenengo eta behin, inbertsioak eta autogobernu maila handiagoa. Euskadi, duela lau urte baino nazio indartsuagoa da; duela lau urte baino herri ahaltsuagoa. Euskadik inoiz izan dituenak baino tresna gehiago ditu gaur, munduan garapen eredua deusestatzeko arriskua eragin duen erronka historikoari aurre egin diezaiogun”.

BERRIA

2011/10/19

Erkoreka: “Gure konpromisoa da: egotea, egitea eta zenbat eta hobeto, orduan eta hobeago”

Gaur El Ensanche merkatuan burutu den 2011-2015 EAJ-PNV Kongresu eta Senatuko Euskal Taldeen egitasmoaren aurkezpenean, Josu Erkoreka taldearen bozeramaileak azaldu du “amaitzear dagoen legegintzaldiaren balantzea benetan onuragarria” izan dela Euskadirentzat. “Eta baieztapen hau ezin daitekeela zalantzan jarri”. “Hala eta guztiz ere, gaurko honetan, lorpen zehatzak baino, horiek ahalbidetu dituen izpiritua azpimarratu nahiko nuke. Lorpen horiek guztiak ez dira besterik gabe zerutik erori. Errealitatera ekarri dituzten inguruabar batzuen ondorioz etorri dira, ekimen eta lanaren fruitu dira”.

BERRIA

2011/10/19

Praktika eredugarriak: Mungialdek adineko pertsonei zuzendutako elikadura ikastaroak antolatu ditu

Mungialde Gizarte Zerbitzuen Partzuergoak adineko pertsonei zuzendutako elikadura ikastaroak antolatu ditu, alderdi teoriko zein sukalde arteko praktikoa bateratuko dituztena. Ikastaro hauek 60 urtetik gorakoentzat eta mendekotasun egoeran dauden adinekoen senideei zuzenduak dira.

BERRIA

2011/10/19

Urkullu: “ETAk behin betiko amaiera iragarri ostean, politikan jardun beharko da”

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak gaurkoan baieztatu duenez, ETAk behin betiko amaiera iragartzeko egin behar duen adierazpenaren ostean ezinbestekoa izango da “politikan jardutea” “baketze prozesua” burutzeko. Urkulluren esanetan, prozesu honek “bestelako esparruetako urratsez osatzen da, besteak beste, adiskidetzea, elkartasuna eta terrorismoaren biktimei zor zaien oroimena”.

BERRIA

2011/10/18

Josu Erkorekak Erriberako Merkatua bisitatu du

Josu Erkoreka, EAJ-PNVk aurkezten duen hautagaitzako Bizkaiko zerrenda-burua, gaur goizean izan da Erriberako Merkatuan Sabin Anuzita eta Ohiane Agirregoitia Bilboko Udaleko zinegotziekin eta Aitor Esteban, Pedro Azpiazu eta Jose Maria Cazalis hautagaiekin. Josu Erkorekak merkatariek adierazi dizkioten kezkak eta ardurak entzun ditu, eta merkatu berriaren lanen erritmo ona egiaztatzeko parada izan du.

BERRIA

2011/10/18

BFAk enpresa txikien nazioartekotzea sustatu du 2013ra arte martxan egongo den babes-programaren bitartez

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Merkataritza Ganberarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du, helburu hau izango duen zerbitzu-plana egiteko: Bizkaiko enpresei laguntzea euren produktuak merkaturatzen eta nazioarteko merkatuetan ezartzen. Programak 400.000 euroko laguntza izango du, 2013ko martxoaren 31ra arte garatuko da, eta bere jarduerak enpresek beren nazioartekotzea jorratu, mantendu eta hedatzeko dituzten beharrizan eta zailtasunei buruzko diagnostikoan oinarrituko dira.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!