Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2011/08/30
EAJ-PNVren jarrera Udal Legearen proiektuaren aurrean
EAJ-PNVk espero du Udal Lege berriaren proiektua –alderdi honek soilik ezagutzen du zenbait bozeramaile sozialistek adierazitakoa-, euskal erakundeen egitura errespetatuz, udal autonomia indartuko duen araua izatea, bai eta, eraginkortasun handiagoa bilatzeko asmoz, eskumenen definizioa ahalbidetu eta udalei finantzazio nahikoa bermatuko diena ere.
BERRIA
2011/08/30
Getxophotok haren bosgarren edizioan hogei bat erakusketa eskainiko ditu
Getxophoto Argazkigintza Jaialdiaren bosgarren edizioa ostegun honetan, Ereagako hondartza getxotarraren lorategietan, hasiko da ekitaldiko zuzendariaren, Jokin Aspurua; Getxoko Udaleko kultura zinegotziaren, Koldo Iturbe; eta Metro Bilbaoko presidentearen, Loly de Juan, agerpenarekin, besteak beste.
BERRIA
2011/08/30
José Luis Bilbaok Konstituzioaren aldaketari dagokionez “euskal erakundeen baterako erantzuna” eskatu dio Lópezi
Bizkaiko Ahaldun Nagusia den José Luis Bilbaok Patxi López lehendakariari eskatu dio euskal erakundeen baterako erantzuna emateko “PSOEk eta PPk Konstituzioan egin nahi duten aldaketari, euskal autogobernuari eraso egingo dio eta". Halaber, Bilbaok eskatu dio "euskal herritarren interesak eta Euskadiren autogobernua sendo defenda ditzala".
BERRIA
2011/08/29
Euskara..., familian
Bilboko Udalak euskararen erabilera familian sustatzeko programari buruzko informazioa azaltzen duten 5.600 triptiko banatuko ditu aste honetan herritarren postontzietan. Iaz 431 gurasok parte hartu zuten programan; eta honen helburua da seme-alabekin hitz egiteko moduko maila lor dezaten.
BERRIA
2011/08/29
Iñaki Azkuna: “Jendeari egia esan behar zaio"
“Herritarrei ahalegina eskatzeko garaia da", eta tasak igo egin beharko dira. Hitz horiekin zuzendu zaie herritarrei Bilboko alkatea, Iñaki Azkuna, Deia egunkariak egin dion elkarrizketan. Elkarrizketa horretan, Bilboko alkateak aurre egiten dio egoerari.
BERRIA
2011/08/29
“Zergak igotzea PPrentzako tranpa-proposamena da, eta ez gaituzte joko horretan harrapatuko”
EAJ-PNVko BBBren presidentea den Andoni Ortuzar-ek salatu du “ardura gutxirekin jokatzen ari dela” zerga-arloan. Bere ustez, errenta handienei zergak igotzea "tranpa-proposamena" da, “PPk ezetz esan dezan, eta, horrela, PSOEk PP dirutza handiekin elkartzen dela esan ahal izateko". “EAJ ez dute joko horretan harrapatuko", ziurtatu du. Aldi berean, adierazi du bere alderdia zerga-arloari buruz "berba egiteko" prest dagoela, “seriotasunez” eta euskal eskumenak errespetatuta.
BERRIA
2011/08/26
Urkullu: “Euskadi, Europako nazioa. Burujabetasunaren bidean. Hauxe da gure konpromiso politikoa”
EAJ-PNVko EBBren lehendakariak, Iñigo Urkulluk, arratsalde honetan Zarautzen egindako ekitaldi politikoan esan du “akordioaren, itunaren eta adostasunaren garaiaren aldeko apustua egin dugu. Garai berria Euskadirentzat. Hori da +Euskadi, Nación Europea. Burujabetasunaren bidean+ agiriaren edukia. Hain zuzen ere, hori Batzar Nagusian aurkeztuko dugu. Hori da gure konpromiso politikoa. Eta, orain, erreforma konstituzionalaren gaia esku artean dugunez, alda dezagun. Gu prest gaude. Ekonomiari buruz hitz egingo dugu, baina EAJ-PNV alderdia garen aldetik, herri eta nazio gisa gure eskubideak onartuko dituen erreforma planteatuko dugu”.
BERRIA
2011/08/25
Zamudio-Tinduf
Tindufen (Aljeria) dagozan saharauiar errefuxiatuentzako elikagaiak batzen gagoz. Izan zaitez zu be solidario eta irailaren 23a baino lehenago, ekarri elikagairen bat honako tokietara: Udala, Eroski edo DÍA. Laguntzailea, Euskal Fondoa.
BERRIA
2011/08/25
58 getxotarrek parte hartu dute zaintzaileentzat urteko lehen seihilekoan antolatutako hiru heziketa-ikastaroetan
58 lagunek parte hartu dute Getxoko Udalak, Hobetuzekin elkarlanean, urteko lehen seihilekoan zaintzaileentzat antolatutako hiru doako heziketa-ikastaroetan. Udalak urteko azken hiruhilekoan ikastaro gehiago antolatzeko asmoa du.
BERRIA
2011/08/23
BFAk %5,4 handituko du egoitzen foru sarean plaza bakoitzagatik ematen duen prezioa
Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du egoitzen foru sarea osatzen duten zentroetan plaza bakoitzagatik ordaintzen duen prezioa %5,4 handitzea, lurralde historikoaren instalazioetako langileen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmeneko negoziaketan nagusien eta sindikatuen artean akordioa lortu ostean.
BERRIA
2011/08/23
Josu Bergara “piromanoen eta pertsona bandalikoen atzean” egongo da
Sestaoko alkatea den Josu Bergara jeltzaleak “eskura dituen baliabide guztiak” jarriko ditu hiritarren eguneroko bizitza nahasten duten jokabide bandaliko guztiak errotik erauzte aldera. Izan ere, Aizpuru kalean joan den larunbatean bi ibilgailu eta lau edukiontzi erre ostean adierazi du Bergarak bere konpromisoa. Alkateak adierazi duenez, “piromanoen eta pertsona bandalikoen atzean” egongo da.
BERRIA
2011/08/23
Ortuzarrek dio Garitanoren hitzak “zeharo zoritxarrekoak” direla, biktimen arteko “aldeak” ezarri baititu
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek esan duenez, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren adierazpenak “zeharo zoritxarrekoak” dira, “biktimen arteko aldeak ezarri baititu, zein lurraldetakoak diren”. Onda Cerok egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, “larriena” da Garitanoren hitzek “ETAk eragindako heriotzak modu zeharo taktistan aztertzea“ suposatzen dutela.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












