Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2012/01/03

Alonsotegiko Udalak web orri berria dauka

Alonsotegiko Udalak bere web orria berritu du Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuaren eskutik. www.alonsotegi.net helbidea mantentzen badu ere, atalen aurkezpena eta banaketa dira berrikuntza nagusiak.

BERRIA

2012/01/03

Areatza erretratutan

Areatza udalerrian, aurten jarri da martxan herriko argazkiak biltzeko lehen ekimena, eta honen bidez bildu dira hirurogeita hamar inguru irudi. Hauetako askok Areatzako herriaren inguru zabalak islatzen dituzte, eta beste batzuek udalerriko herrigune zaharra erakusten dute, harrizko kaleekin eta koloretako etxe txikiekin. Gudarien plaza eta Goikokalea dira argazkilariek gehien atera dituztenak.

BERRIA

2012/01/01

Urkullu: “Atzoko Lopezen mezua, promoziozko bideo bat ematen zuen”

Atzoko Lopez lehendakariak egindako adierazpenei buruz, gaur EAJren Euzkadi Buru Batzarraren burukide den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “harriduraz ikusi nuen atzoko Patxi Lopez lehendakariaren diskurtsoa, izan ere, promoziozko bideo edo spot bat ematen zuen. Gai nagusia bakea izan zen baina bakeaz hitz egiteko apaltasuna eta konpromisoa behar dira”.

BERRIA

2011/12/21

Andoni Ortuzar: “Rajoik bere jarrera berri hori erakutsi behar du”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Mariano Rajoy aipatu du gaur goizean eta “anbiguotasuna” aipatu du. Info7ri eskainitako elkarrizketan, Bizkaiko jeltzaleen buruak aztertu egin ditu espainiar Gobernuko Presidente berriaren hitzak “anbiguoa izan da. Baina uste dut zerbait positibotzat hartu behar dela, batez ere orain arte euskal hiritarrak profil politiko gogorra eta hauteskunde helburuak lortzearren erabili izan dituelako. Orain Rajoyk jarrera berri hori erakutsi beharra dauka”.

BERRIA

2011/12/20

Atxondoko EAJ-PNV: “Bilduk udal batzordeen inguruan dituen kontraesanak ezkutatzen ditu”

Atxondoko Udaleko EAJ-PNVren udal taldeak Bilduren gobernuak udal batzordeen inguruan mantentzen duen jarrera salatu nahi du “hauen helburu bakarra baita zinegotzien finantzaketa, eta uste dugu muga guztiak gainditu egin direla gobernuko zinegotzi bat lanaldi osoan liberatzearekin-udalerriaren historian lehen aldiz. Horixe da gure udalerrian inposatzen ari den moldea. Horiek dira Bilduren kontraesanak: gauza bat esan eta kontrakoa egin”.

BERRIA

2011/12/19

Urkullu: “Hezkuntzaren alde egiten den apustua, etorkizunaren alde egitea ere bada”

Gaur EAJren EBBen presidente den Iñigo Urkulluk eta Hezkuntza arloko EBBren burukide den Amaia Espinosak, Euzko Alderdi jeltzalearen Hezkuntza webgune berria aurkeztu dute Sabin Etxean. Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak azaldu duenez, web orrialde honen helburu nagusia “Euzko Alderdi Jeltzalearen eta gizartearen arteko topaketa, hausnarketa eta etengabeko ezbai tokia bilakatzea” da.

BERRIA

2011/12/14

Arratiak trukerako merkatua zabaldu du

Mankomunitateak bigarren eskuko produktuak trukatzeko,alokatzeko eta saltzeko web gunea diseinatu du.

BERRIA

2011/11/29

EAJ-PNVk legebiltzarrerako hauteskundeetan orain arteko emaitzak hobetu nahi ditu, PSE-EE eta Amaiurren kontrako “borroka hirukoitza” izan arren

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJ-PNVren lehendakariak baieztatu duenez, talde jeltzaleak hurrengo hauteskunde autonomikoetan orain arteko emaitzak hobetzea planteatzen du, bakoitza bere esparruan baina PSE-EE, PP eta Amaiurren kontrako borroka hirukoitza izango den arren.

BERRIA

2011/11/29

Bilbaok 472 milioiko aurrekontua onartu du 2012 urterako

Bilboko Udalak gaur bertan , Ezohiko Osoko Bilkuran onartu ditu 2012 urterako Aurrekontuak. Osotara 472 milioi izango dira eta PSE-EEk negoziatutako 10 zuzenketa hartzen ditu 180.000 eurotan eta PPren beste 13 zuzenketa, EAJren Gobernuak modifikatuta 300.000 kopurua egiten dutenak.

BERRIA

2011/11/29

Galdakaoko Udalak Bengoetxeko ingurua asfaltatuko du

Galdakaoko Udalaren Bulego Teknikoak aste honetan hasiko du Bengoetxe auzoko zati bat asfaltatzeko lana, 800 metroko tartea hartuko duena. Lan hauek 32. ataritik 42.eraino egingo dira, Trokarako sarbidea aurreko gunean.

BERRIA

2011/11/29

Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmen bana sinatu du bost udalekin beren errepideetan hobekuntzak egiteko

Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmen bana sinatu du bost udalekin, beren errepideetan hobekuntzak egiteko. Horren arabera, segurtasuna, ikuspena eta zirkulazio-baldintzak hobetzeko lanak egingo dira honako udalerri hauetan: Güeñes, Markina-Xemein, Morga, Ugao-Miraballes eta Zeanuri. Lanen kostu osoa 2,9 milioi euro izango da.

BERRIA

2011/11/29

Ortuzar: “Lehendakaria PPrengandik ere urrundu da eta bakarrik dago, berak ondotxo irabazi duelako”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak baieztatu duenez Lopez Lehendakaria bere kide nagusiarengandik urrundu da eta “bakarrik dago berak hala nahi izan duelako”. Radio Euskadi irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez “herria da” PSE-EE alderdiak Eusko Jaurlaritza noiz utziko zain dagoena. “Euskadi da Gobernua behar duena, gaur egun ez baitago halakorik”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!