Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2011/11/27
Urkullu: “Euskadiko lehen alderdia gara. Eta izaten jarraituko dugu”
Gaur Sukarrietan burutu den Sabino Aranaren heriotzaren 116. urteurrenean, EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “garai berri baten atarian gaude. Bake garaia. Elkarbizitzarako garaia. Hau da gure lehen erronka. Gure gizartearen aldarria. Oinarri honekin, mundu berri bat zabaltzen zaigu. Gure helburua argi eta garbi erakutsi dugu: Euskadi, Nazioa Europan. Hau da lantzen ari garen proiektua. Hau da garatuko duguna. Hau da lortu behar duguna euzkotarren aberria, Euzkadi dala egiaztatzeko!.
BERRIA
2011/11/25
Galdamesek doako autobusa jarri du nagusiak osagilearenera eramateko
Galdameseko Udalak doako garraio zerbitzua jarri berri du Enkarterrietako udalerriko auzolagunak osagilearen kontsultara hurbiltzeko.
BERRIA
2011/11/23
Euskaldunek, catalunyarrek, eskoziarrek eta flandiarrek Kontzertua defendatu dute Bruselan, defizitari aurre egiteko arma gisa
Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak, Ramon Tremosa Convergencia-koak, Oriol Junqueras Catalunyako Ezquerra Republicana-ko presidente eta eurolegebiltzarkideak, Iniciativa Per Catalunya-ko Raul Romevak; Flandriako Bloke nazionalistako Frieda Brepoels-ek eta Alyn Smith Eskoziako Alderdi Nazionaleko kideak elkarrekin zuzenketa bloke bat aurkeztu dituzte Euskal Kontzertu Ekonomikoaren filosofia eta zerga arloko federalismoaren printzipioa defendatzeko xedez, europar erregioetan defizita eta zergen iruzurraren kontrako tresna direlakoan.
BERRIA
2011/11/20
Urkullu: “Orain dela bost hilabete 8.000 boto atera genien. Gaur, beraiek baino 40.000 boto gehiago atera ditugu”.
EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk gaur hauteskunde Orokorren emaitzak jakin ondoren Sabin Etxean azaldu duenez, “Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du ezkutatu nahi izan, hauteskunde hauen hasieratik bertatik izan dugun helburua. Gure helburua zen Euskadiko lehen indarra izatea eta legebiltzar taldea osatu ahal izatea. Gure helburu nagusia zen, eta lortu egin dugu. Beraz, nire poza erakutsi nahi dut eta euskal gizarteari nire esker onik zintzoena adierazi nahi diot, Euzko Alderdi Jeltzalearengan eta hautagai guztiengan jarritako konfiantzagatik. Nire poza eta esker ona hautagai guztiei eta alderdi hau osatzen duten alderdikideei. Lorpen handia erdietsi dugu bipartidismoaren eta sirena kantuen aurrean. Emaitza hau da EAJren ereduari egiten zaion gorazarrea”. Buruzagi abertzaleak gaineratu duenez, “orian dela bost hilabete beraiek baino 8.000 boto gehiago atera genituen. Gaur, beraiek baino 40.000 boto gehiago atera ditugu”.
BERRIA
2011/11/19
Erkorekak “hausnaketa eguna” igaro du Kolitzan semeekin eta Balmasedako Mendi Taldearekin
Josu Erkoreka Diputatuen Kongresurako Bizkaiko zerrenda buruak bere zaletasunik handienetakoa aukeratu du, hausnarketa egun hau igarotzeko, hau da, mendira igotzea.
BERRIA
2011/11/18
Iñigo Urkullu: “Gu, geurera! Eta gurea, Euskadi da! Gu, Euskadiren interesak defendatzera!”
Gaur Bilboko La Casilla pabiloian burutu den hauteskunde-amaiera ekitaldian EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “ez batzuk ezta besteak ere. Ez Euskadi ahaztu eta burua Madril-en besterik ez duten horiek. Ezta 34 urte hauek zaramara bota dituztenak ere. Euskadi eta gure Erakundeak gutxietsi dituzte. Gure kaleak sufrimendu eta minez bete dituzte. Ez galdu, ez nahasi. Gu, geurera! Eta gurea, Euskadi da! Gu, Euskadiren interesak defendatzera!”.
BERRIA
2011/11/17
Urkullu: “Orain arte ezagutu dugun Europar Batasuna ez dugu berriz ikusiko”
Gaur arratsaldean, Sabino Arana Fundazioaren GOAZ Museum-ean izan den mintegian, Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak azpimarratu nahi izan du Europa “etorkizuna duen egitasmoa” dela, eta europar integraziorako prozesuak “zerikusi handia izan du gaur Euskadik bake itxaropena izateko aukerarekin. Europar Batasunak ere ekarri digu bakea Euskadira”.
BERRIA
2011/11/17
Iñaki Azkuna: “Estura eta baloreak dira EAJ-PNVren eredua”
Bilboko Hesperia Hotelean izan den ekitaldian, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak zera adierazi du “gaur, inoiz baino gehiago, EAJ-PNV eredua aldarrikatu nahi dugu. Kudeatze lan onean eta konpromisoan errotutako eredua. EAJ-PNV eredua da Euzko Alderdi Jeltzaleko emakume eta gizonek Euskadi eraikitzeko erabiltzen duguna”.
BERRIA
2011/11/16
Urkullu: “Gu abertzale osoak gara. Han eta hemen. Atzo, gaur eta bihar”
Jendez gainezka egon den eta Barakaldon burutu den gaur arratsaldeko ekitaldi politikoan EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk azpimarratu duenez, “igandean ditugu hauteskundeak. Batzuen begirada Madrilera zuzenduta dago. Moncloara. Guk begirada hementxe bertan dugu. Guk Barakaldoko langabezi tasari begiratzen diogu. Babcock Wilcox-en desagertzeari, Naval-ari. Guk Ezkerraldeari begiratzen diogu”.
BERRIA
2011/11/16
Zamudioko hiritarrek cd batean bildu dituzte eskualdeko abestiak
Zamudioko auzo-lagunek Natxo de Felipe, Mikel Markez, Antxon Lasa, Amaia Zubiria eta Mikel Urdangarin musikari ezagunen parte hartzearekin editatu dute udalerriko abestiekin osatutako cd-a. 17 abesti bildu dira Zamudio, lehen orain eta beti izenburuko lanean. Musika cd hau Zamudioko udalak sustatu eta editatu du.
BERRIA
2011/11/15
Erkoreka: “EAJ da aurrekontuetan oreka mantentzea eta zorretan ez sartzea”
Gaur Bilboko Domine hotelean burutu den enpresarien arteko topaketan, EAJren Bizkaiko Diputatuen Kongresurako hautagai buru den Josu Erkorekak azaldu duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalea zorroztasunez kudeatzea da, gauzak seriotasunez egitea, eta gauzak aldez aurretik pentsatzea. Aurrekontuetan oreka mantentzea eta zorretan ez sartzea, ez bada, kontu handiz eta emaitzak ekarriko dizkigun inbertsioak egiteko”.
BERRIA
2011/11/14
Erkorekak paradisu fiskalen kontra egitea proposatzen du
Josu Erkoreka EAJ-PNVk Kongresura aurkezten duen zerrenda buruak adierazi duenez, talde jeltzalea prest dago zerga politikaren inguruko eztabaida “ireki eta mugagabea” egiteko, eta iruzur fiskalaren kontrako borrokarekin erlazionatutako lau proposamenen berri eman du. Erkorekak zergak saihesteko diseinatu diren figuren tratamendua zorroztea, paradisu fiskalen kontrako jardun irmoa egitea, Zigor Kdea gogortzea eta Lege Konkurtsala modifikatzea defendatu du.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












