Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2012/02/07

Atxondoko EAJ-PNVk Udalaren egoera ekonomikoa konpontzeko irtenbideak bilatzeko bilera proposatu dio Bilduko alkate andreari

Atxondoko EAJ-PNVren udal taldeak udalak pairatzen duen egoera ekonomikoak eragiten dion kezka erakutsi du eta udal kontuen egoeraren inguruko informazioa eskatu du. Ondorioz, Bilduko alkate andrearekin biltzea eskatu du herriaren egoera ekonomiko gogorrari irtenbideak bilatzeko. “Adoretsu jokatu behar dugu, aukeran ditugun jardunak baloratu, kideak identifikatu eta erabakiak hartu, ez bakarrik alferreko gastua murrizteko, baizik eta baita Atxondoko kontu publikoen errendimendu hobea bermatzeko”.

BERRIA

2012/02/01

Amorebieta-Etxanoko Udalak Bideetako Segurtasunerako praktika onengatik jaso du saria

Amorebieta-Etxanoko Udaltzaingoa saridun irten da berriz, semaforoak errotondekin ordezkatzeko, oinezkoentzako zebrabide altuak eta abiadura adierazteko panelak jartzeko ekimenengatik eta herriko agenteek trafikoan egin duten kontrol lanengatik.

BERRIA

2012/01/31

Busturialdeko EAJ-PNV : “Bilduk eskualdeak garapen ekonomikorako dituen aukera guztiak hertsatzen ditu”

Busturialdeko EAJ-PNVk Bilduk eskualdean “garapen ekonomikorako aukera guztiak hertsatzearekin” praktikatzen duen blokeoa salatu du. Bilduk Muxikako Udalean hartu duen azken erabakiaren ostean, jeltzaleek baieztatu dute Busturialdeako eskualdeko poligono industriala guztiz geldituta geratu dela eta eragotzi egin dutela eskualdeko enpresek lekuz aldatzeko eta handitzeko lurzoru egokia izatea, eta eskualdeko hiritarrei lana aberastasuna ekarriko lieketen enpresak etortzea.

BERRIA

2012/01/31

Galdakaok "Eman Giltza" euskararen famili transmisiorako kanpainan parte hartuko du

Galdakaoko Udalak beste behin ere, “Eman Giltza” Alkarbide foro teknikoak antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak duen garrantzia azpimarratzeko egiten den egitasmoan parte hartuko du. Aurtengo edizioko izenburua "Eman giltza-¡Háblale, escúchale!" eta Bizkaiko 37 udalerritako eta hiru mankomunitateko16.000 familik hartuko dute parte.

BERRIA

2012/01/27

Zaratamoko EAJ-PNVk Udal Aurrekontuen onarpena ahalbidetu du, baina Udal Gobernuarekiko ezbai eta ñabardurak daudela onartu du

Zaratamoko EAJ-PNVren Udal Taldeak abstentzioa bozkatu du 2012 urterako aurrekontuetan, eta horrekin aurrekontu hauen onarpena ahalbidetu nahi du; eta zehaztu nahi du partida “ez realistak” eta errealitatera baino, balizko egoera hipotetikoetara hurbiltzen diren udal ondasunetatik datozen sarrerak daudela.

BERRIA

2012/01/25

Getxok 17.000 euro eman ditu ingurumen alorreko hainbat egitasmo garatzeko

Udal Gobernu taldeak, Ingurumen Arloak hala eskatuta, 17.000 euroko kopurua hartzen duten laguntasunak eman dizkie Getxoko hamar bat ikastetxeri, 2011-2012 ikasturtean Ingurumen alorreko Heziketa Egitasmoak gara ditzaten.

BERRIA

2012/01/23

Ortuzar: “Gobernatzeko bi modu daude: PSOEren propaganda eredua edo EAJ-PNVren kudeatze eredua”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak Durangon trenbideak lurperatzeko lanen inguruan eskaini den prentsa aurrekoan aditzera eman duenez “2010eko urtarrilean, oraintxe dela urte bi, Iñaki Arriola Garraio Sailburuak iragarri zuen” lehen atzerapena, hau da, pentsatutakoa baino urte bete beranduago egingo zela. Lanak 2011ko udaberrian amaituko ziren. Hamar hilabete geroago, 2010eko urrian, Ernesto Gasco Sailburuordea izan zen Durangora etorri zena “ bigarren atzerapena” egongo zela esateko, ia urte bete 2011 urte amaierara arte. Amaitu da 2011 urtea, 2012 a hasi da, eta orain Gobernuak iragarri egin du “hirugarren atzerapena” ere egongo dela, oraingo honetan urte eta erdi atzeratuko da, hau da, lanek 2013ko erdialdera arte iraungo dute”.

BERRIA

2012/01/18

José Luis Bilbaoren esanetan Eusko Jaurlaritza “desastre handia” da

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak baieztatu duenez Eusko Jaurlaritza “desastre handia” da eta “osoko nahasmena”, mezu ezberdinak bidaltzen baititu “eztabaida desbideratzeko” eta indarra ekonomia, osasuna, hezkuntza eta enplegurako politika eraginkorrak moduko gaietan ez jartzeko”.

BERRIA

2012/01/18

Txorierriko Mankomunitateak nerabeak bizikidetzan hezi nahi ditu humorea eta rap-a erabilita

Derio, Larrabetzu,Lezama,Loiu,Sondika eta Zamudioko udalek Txorierriko Mankomunitatearen bidez “ Gatazkak nola konpondu? Izenburuko ekimena jarri dute abian, 12tik 16ra bitarteko gazteak bitartekaritzaren paradigma eta gaitasunetan sentsibilizatzeko “ humorea, rap edo grafittiak bezalako lengoai hurbila erabilita”

BERRIA

2012/01/11

Basaurik denbora bankua jarriko du martxan eta langabeak hartuko ditu horretarako

Basauriko Udalak 71 langabe kontratatzeko prozesua amaitu du eta hauek lanean daude jada udalerria hobetzeko hainbat egitasmotan, besteak beste berritzeko hirigintza jardunak, ikuskaritza lanak, ingurumenarekin erlazionatutako lanak eta hiritarrei zerbitzua emateko lanak; azken hauen artean dago lana eta familia uztartzen laguntzeko lana, auzo bitartekaritza eta liburutegietan irakurzaletasuna sustatzeko lana.

BERRIA

2012/01/10

Bilbaok legez kanpoko jotzen du aurrekontuak onartu baino lehenago kontrolatzea

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak baieztatu duenez “legez bideraezina da” euskal aurrekontuak aurretiaz kontrolatzea eta PPren gobernuaren nahi hau “birzentralizatzeko” nahiaren barruan sartu du, bere esanetan nahi hau “Madrilgo leize-zulotik” baitator. Baieztatu duenez, PFEZaren igoera ez da momentuz Bizkaian aplikatuko.

BERRIA

2012/01/04

Greaves: “Batzar Nagusi honi ekiteko orduan, berrikuntza eta aldaketarako izpiritua mantentzen dugu”

Urtarrilaren 14 eta 15ean BEC-en ospatuko den EAJren VI Batzar Nagusiaren aurkezpen ekitaldian, Euzkadi Buru Batzarraren idazkari den Belén Greavesek gaur Sabin Etxean adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalearen Batzar Nagusia ez da gertakari estatiko bat. Batzar honen amaiera urtarrilaren 14 eta 15ean egingo den arren, Batzarraren eztabaida-markoak sei hilabeteko iraupena izan du, eta eztabaida honetan parte hartu dute gure Alderdia osatzen duten alderdikideek”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!