Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2012/03/08

EAJ-PNVren adierazpena Emakumeen Nazioarteko Egunean

Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz, EAJ-PNV-ek zera adierazi nahi du: Gizarte berdintzailea nahi dugu, non emakume eta gizonak baldintza beretan ikusiak eta baloratuak izango garen, famili esparruan zein arlo sozialean, politikan, lanean eta erlijioan. Emakume eta gizonen arteko parte hartze orekatua exijitzen dugu, jardun profesionalaren garapenean eta famili bizitzan. Hau benetan lortu ahal izateko, zerbitzuak eta baliabideak eskatzen ditugu, bizitza pertsonala, familia eta lana ondo uztartzerik izan dezagun.

BERRIA

2012/03/07

Santurtzik bisitarientzat ireki du 'Agurtza'

Santurtziko udalak Agurtza atun-ontzi ezagunaren egitura Arrantzaren interpretazio Zentro bilakatu du. 2011 urtean jadanik hartu ditu 2,218 bisitari. Victoria Erregina Pasealekuan , Santurtziko portuan bertan dagoen kiroldegiaren ondoan, Agurtza da Santurtziko portutik baxurako arrantzara joan ohi ziren berrogeita hamar itsasontzi haien memoria bizia.

BERRIA

2012/03/07

Bilbaoren esanetan “etxez etxeko” bilketa “sistema zikin eta osasungaitza” da, eta “goitik beherako txapuza”

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak Gipuzkoako Foru Gobernuari iragarri dio Herrialderako hondakinak kudeatzeko aurreikusten zen zentroaren inguruan “ezer egiten ez badu” Bizkaiarekin duen hitzarmena ekainaren 10ean amaituko dela: Bere esanetan, Bilduk alternatiba gisa planteatzen duen “etxez etxeko” bilketa “sistema zikina eta osasungaitza” da eta “goitik beherako txapuza”.

BERRIA

2012/03/02

EAJ-PNVk Metro Bilbaoren zerbitzu bereziak mantentzea exijitu du

Batzar Nagusietako EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak hainbat ekimen aurkeztuko ditu, Metro Bilbaoko arduradunei gertakari berezietan Bilboko metropolitanoak eman izan dituen zerbitzu bereziak berriz martxan jartzea exijitzeko.

BERRIA

2012/02/29

Maruri-Jatabeko Udala eta ostalariak turismoa sustatzearen alde

Eragile bien arteko lehen bilera ospatuko dute, hurrengo lankidetza jardunetarako hazia ereiteko.

BERRIA

2012/02/28

Gernikako EAJ-PNVk udal ikasketa gelen eskasia berehala konpontzeko proposamena aurkeztu du

Gernika-Lumoko EAJ-PNVren Udal Taldeak Osoko Bilkuran aurkeztu duen mozioan, udalerriko ikasketa gelan dagoen toki eskasia konpontzeko berehalako konponbideak bilatzea proposatzen du. EAJ-PNVk Gernika-Lumoko toki pribatu zein publiko ezberdinetan ikasketa gelak egokitzea proposatu du.

BERRIA

2012/02/22

Lezamak berdintasunaren inguruko heziketa sustatu nahi du irakurketaren bitartez

Lezamako Udalak, Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasun Planaren harira, ekimen ugari bultzatzen ditu herrian, esparru desberdinetan. Oraingoan, ume eta gazteei zuzendutako egitasmo bat abiarazi du, liburuen eta irakurgaien bitartez berdintasunaren ideia landu eta garatzeko, eta bide batez, horri buruz hausnartzeko eta irakurleek berdintasuna balore gisa bere egin dezaten, barneratu dezaten alegia. Hemendik hasita eta udara bitartean, hainbat une dedikatuko dizkiote berdintasunari.

BERRIA

2012/02/18

“Euskadi Eskozian sartzea eskatzera gatoz, autodeterminazio erreferendumean parte hartzerik izan dezagun”

Sabin Etxea inaute larunbat honetan bilakatu da Sabino´s House, eskoziar lurraldea, non Highlandetako gaitak, kiltak, scotch pie-ak eta whiskyak txalaparta soinuekin eta Inauterietako torraden zaporearekin nahastu diren.

BERRIA

2012/02/15

Udalak 37.000 euro jarri ditu drogamenpekotasunen kontrako egitasmoan

Muskizeko udalak 37.000 euro inguru inbertituko ditu 2012 urte honetan, Drogamenpekotasunak Prebenitzeko udal zerbitzuko jarduerak mantentzeko: Egitasmo honen bidez, informazio eta prestakuntza berezitua eskatzen duten biztanleri sektoreetan eragin nahi du, osasunarekin oro har, eta drogamenpekotasunekin jarrera kritikoa hartzen laguntzeko.

BERRIA

2012/02/08

Liburutegi digitala

Leioak lau hizkuntzatan irakur daitezkeen 300 lan klasiko dituen bost liburu elektroniko eskaintzen ditu azken bi hilabeteetatik hona.

BERRIA

2012/02/07

Ortuzarren esanetan “Eusko Jaurlaritzaren diruzaintzan zerbait larria gertatzen delako zantzuak daude” eta “egia”esatea eskatu du

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariaren ustetan “Eusko Jaurlaritzaren diruzaintzan zerbait okerra gertatzen delako zantzuak” daude eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio “gardentasun eta ardurazko jarduna” egin dezala eta “egia esan dezala” Euskadiren egoera ekonomikoaren inguruan.

BERRIA

2012/02/07

Busturialdeko EAJ-PNVk salatu duenez Bilduk apurtu egin du eskualdeko udalen artean zegoen lankidetza

Busturialdeko EAJ-PNVk adierazi duenez “Bilduk dauzkan udaletan gazteentzako eskualde ekimenak ez finantzatzeko hartu den erabakiak argi erakusten du koalizioak udal gestioa politizatu nahi duela”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!