Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2011/11/13
Urkullu: “EAJk ez du Euskadirentzako aldi berrirako dugun aukera galtzen utziko”
Gaur Bermeoko Artza frontoian burutu den ekitaldi politikoan, EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “EAJ-k ez du Euskadirentzako aldi berrirako dugun aukera galtzen utziko. Gure esku dagoen eta gure eskuetan dugun guztia jarriko dugu, era guztietako akordioak ahalbidetuko ditugu, Euskadiren bigarren trantsizioa izango den honetan”.
BERRIA
2011/11/11
Amaia del Campo: “Solidarioena zatekeen tasak izoztea”
Barakaldoko EAJ-PNVk esan duenez, “ez da bidezkoa” asteazkenean osoko bilkuran onartu zuen zerga igoera nozitu behar izatea, “benetan solidarioa litzatekeena izoztea izango baitzen”, barakaldoarrek “nahikoa sufritzen dute jada, oraingo krisi ekonomikoarekin”.
BERRIA
2011/11/11
Santurtzik Gurrutxaga eta Begoñako Andre Maria kaleen asfaltatua amaitu du
Santurtziko Udalak azaroaren 16an bertan amaituko du Gurrutxaga eta Begoñako Andre Maria kaleetako asfaltatzea, hilabetetan hodieriak, harlauzak eta espaloiak konpontzeko lanak egin ostean. Halaber, argiztapen publikoko instalazioak, umeentzako parke txikia eta badenean dagoen zebrabidea ere konpondu dira.
BERRIA
2011/11/11
Sestaoko San Diego kalearen berrurbanizatzea hil honetan amaituko da
Sestaoko Udalak hil honetan amaituko du San Diego kalearen berrurbanizatzea, Azeta eta Triano kaleak lortzen diren puntuan, azken zortzi hilabeteotan lanetan egon ondoren.
BERRIA
2011/11/09
Urkullu: “Euskadiren alde egitea gure esku dago.”
Basauri Solabarria Plazan gaur EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “ez gaituzte isilduko. Indarra eta kemena gure barnean dago. Euskadiren alde egitea gure esku dago. Hamaika egun dauzkagu. Hamaika egun lana egiteko. Hamaika lagun gureganatzeko.Hamaika egun Euskadiren alde egiteko. Hamaika egun irabazteko. Euskadirentzako etorkizun berri bat irabazteko”.
BERRIA
2011/11/09
Abantoko 565 bizilagun toki informazioa sms eta e-mezu bidez jasotzen dute
2011ko apirilean inauguratu da eta mezu bidezko Informazio Zerbitzu honen bidez Udalak 54 SMS eta 42 e-mezu bidali dizkie orain arte izena eman duten 565 pertsonei
BERRIA
2011/11/09
Erkorekak estatuko gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari Neutroi iturrirako 180 euroak efektibo egiteko ahalegina eskatu die
Josu Erkoreka EAJ-PNVk Kongresurako aurkezten duen Bizkaiko zerrenda buruak estatuko gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die Bilbon “lehen mailako zientzia gunea” sortzeko hitzartu ziren 180 milioiak efektibo egiteko ahalegina egin dezaten, Bizkaiko hiriburua “ikerkuntza munduko mapan” ikusgai egon dadin partikulen euskal azeleragailua EBko espalazio bidezko neutroi iturriaren egitasmoa elkar lotuta.
BERRIA
2011/11/08
Josu Erkoreka: “Argi utzi nahi dugu politika publikoekin dugun osoko konpromisoa, eta bereziki hezkuntzarekin, osasunarekin eta gizarte zerbitzuekin”
Diputatuen Kongresurako EAJren Bizkaiko hautagai buruak gaur Zorrozan dagoen Lantegi Batuak-en egoitzan adierazi duenez, “argi utzi nahi dugu politika publikoekin dugun osoko konpromisoa, eta bereziki hezkuntzarekin, osasunarekin eta gizarte zerbitzuekin, gizarte garapen eta kohesiorako ezinbesteko tresnak diren aldetik”.
BERRIA
2011/11/08
Foru Aldundiak 3.780.000 euro bideratuko ditu Administrazio elektronikoa ezartzeko eta berrikuntza sustatzeko
Juan María Aburto Lehendakaritzako foru diputatuak adierazi du programa berri bat sortu dutela bere sailaren aurrekontuan, foru eta toki administrazioan berrikuntza proiektuak egiteko eta gutxika-gutxika administrazio elektronikoa ezartzeko.
BERRIA
2011/11/08
Abanto-Zierbenak bere HAPN onartu du 740.000 metro koadrotan biltzen den espazio librearekin
Bizkaiko Abanto-Zierbenako udalak behin betiko onartu du Hiri Antolamendurako Plan Nagusia ( HAPN). Honen arabera 740.000 metro koadroko espazio librea ezartzen da, hauetatik 246.000 dira eraiki-ezinak eta Las Carreras eta Triano auzoetan, Petronorren inguruko babes gunean eta Murrieta, San Pedro eta Abanto guneetan daude.
BERRIA
2011/11/08
Santurtziko Udalak 38 langabe hartuko ditu 2011-2012 epealdirako Toki Enplegu Planerako
Santurtzik abendutik aurrera udalerriko 38 langabe hartuko ditu bost hilabete eta erdirako, eta lan jardun osoan 2011-2012 epealdirako Toki Enplegu Plan barruan lan egin dezaten, Ricardo Ituarte alkateak aditzera eman duenez.
BERRIA
2011/11/05
“Euzko Alderdi Jeltzalea Nazio eraikuntza da. Eta izango da”
Gaur arratsaldean, jendez gainezka zegoen Getxoko ekitaldian, EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “euskal gizarteak ETA atzean uztea lortzen ari da. Inoiz existitu behar ez zana, atzean utzi eta gainditu. Euskadik bakea nahi du, bakea behar du, bakea merezi du. Herri honek itxaropen berri bat dauka, aurrera begiratzeko, aurrera egiteko. ETA atzean utzi eta elkarbizitza berri bat eraiki. Hori da Herri honen ametsa, nahia eta aldarria. Hori da, Euzko Alderdi Jeltzalearen lehendabiziko helburua”.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












