Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2011/08/25

58 getxotarrek parte hartu dute zaintzaileentzat urteko lehen seihilekoan antolatutako hiru heziketa-ikastaroetan

58 lagunek parte hartu dute Getxoko Udalak, Hobetuzekin elkarlanean, urteko lehen seihilekoan zaintzaileentzat antolatutako hiru doako heziketa-ikastaroetan. Udalak urteko azken hiruhilekoan ikastaro gehiago antolatzeko asmoa du.

BERRIA

2011/08/23

BFAk %5,4 handituko du egoitzen foru sarean plaza bakoitzagatik ematen duen prezioa

Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du egoitzen foru sarea osatzen duten zentroetan plaza bakoitzagatik ordaintzen duen prezioa %5,4 handitzea, lurralde historikoaren instalazioetako langileen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmeneko negoziaketan nagusien eta sindikatuen artean akordioa lortu ostean.

BERRIA

2011/08/23

Josu Bergara “piromanoen eta pertsona bandalikoen atzean” egongo da

Sestaoko alkatea den Josu Bergara jeltzaleak “eskura dituen baliabide guztiak” jarriko ditu hiritarren eguneroko bizitza nahasten duten jokabide bandaliko guztiak errotik erauzte aldera. Izan ere, Aizpuru kalean joan den larunbatean bi ibilgailu eta lau edukiontzi erre ostean adierazi du Bergarak bere konpromisoa. Alkateak adierazi duenez, “piromanoen eta pertsona bandalikoen atzean” egongo da.

BERRIA

2011/08/23

Ortuzarrek dio Garitanoren hitzak “zeharo zoritxarrekoak” direla, biktimen arteko “aldeak” ezarri baititu

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek esan duenez, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren adierazpenak “zeharo zoritxarrekoak” dira, “biktimen arteko aldeak ezarri baititu, zein lurraldetakoak diren”. Onda Cerok egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, “larriena” da Garitanoren hitzek “ETAk eragindako heriotzak modu zeharo taktistan aztertzea“ suposatzen dutela.

BERRIA

2011/08/22

Barakaldoko EAJ geltoki aurreko palmondoez kezkaturik dago

Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko Udalean duen zinegotzi-taldeak udal arduradunei jakinarazi dienez, Ibarra eta Murrieta kaleetan bizi diren auzotarrak kezkatuta daude, zeren eta, salatu dutenez, oinezkoak igarotzeko trenbidearen gainean eta Desertu-Barakaldo RENFEren geltokiaren gainean egingo den pasabidea eraikitzeko obrekin arriskutan jar baitaiteke auzoan historikoak diren hiru palmondoren bizia.

BERRIA

2011/08/19

Bilbo, hiriburu digitala, Hiri Digitalen Topaketa Iberoamerikarra dela-eta

BiscayTIK Fundazioak antolatuta, 2.000 bat lagun batuko dira Bizkaiko hiriburuan administrazio publikoaren eremuan teknologia berrien ezarpena aztertzeko nazioarte mailan egiten den gaztelerazko biltzarrik garrantzitsuenean.

BERRIA

2011/08/18

Udalak, merkatariek eta konpartsek bat egin dute Aste Nagusian eraso sexistak desagerrarazteko

Alde Zaharreko Merkatari Elkarteak bat egin du Bilboko Udalarekin eta Bilboko Konpartsekin hiritarrak indarkeria matxista mota ororen aurka egon daitezen sentsibilizatzeko eta Bilboko Aste Nagusian “eraso sexistak zeharo desagerrarazteko”. Udaltzaingoak eman dituen datuek erakusten dutenez, 2010eko Aste Nagusian sei esku-hartze izan ziren genero-indarkeriaren arloan; lau esku-hartze familiaren barruko indarkeriagatik, eta esku-hartze bat sexu-erasoa salatzeagatik.

BERRIA

2011/08/18

Ortuzarrek dio “pentsaezina eta astakeria galanta” izango litzatekeela Euskadik aldundiak bazter uztea

Bizkaiko EAJren lehendakaria den Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, “pentsaezina eta astakeria galanta” izango litzateke Euskadik aldundiak bazter uztea, eta esan du “Espainiako Estatuaren gobernu-ereduan eta eredu ekonomikoan hainbat eta hainbat aldaketa” egin daitezkeela “erakundeak kendu” baino lehen. Horrezaz gainera adierazi du bai PSOEk eta bai PPk “egunero” egingo dituztela “hauteskunde-hatsa” duten eta krisitik irteteko ezertarako balio ez duten proposamen “deigarriak”.

BERRIA

2011/08/17

“Lópezen Gobernuak euskara bigarren kategoriako hizkuntza izatea nahi du”

Euzko Alderdi Jeltzalearen iritziz, Eusko Jaurlaritzak hizkuntzaren alorrean hartu duen azken erabakia hizkuntza-normalizaziorako atzerapauso ikaragarri handia da; izan ere, erabaki horren arabera, euskara merezimendu huts-hutsa izango da Eusko Jaurlaritzarako hurrengo oposizioetan.

BERRIA

2011/08/17

“Izurri eta gaitz guztietatik libra gaitzala” eskatu dio Iñaki Azkunak San Rokeri

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea San Roke baselizan santuaren egunean urtero eman ohi den mezatan izan da astearte honetan; meza horretan, “izurri guztietatik eta gaitz guztietatik libra gaitzala” eskatu dio santuari, “izurri eta gaitz gehiegi dago-eta”. Sondikako udal mugartean dagoen Artxandako San Roke baselizan abuztuaren 16an urtero ematen den mezatara joan aurre-aurretik egin zituen alkateak adierazpen horiek. Azkunarekin batera, Udalaren Herri Lan arloko zinegotzi José Luis Sabas eta Sondikako alkatea den Gorka Carro jeltzalea ere izan dira meza horretan.

BERRIA

2011/08/17

Andoni Ortuzar: “Alderdi ezberdinak gara”

Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek salatu duenez, abertzaleok hauteskunde orokorretara elkarrekin joateko Bilduk egin duen proposamenaren asmoa “hutsetik hastea da, politika eurek asmatu izan balute bezala”; burukide jeltzaleak gaineratu duenez, ezker abertzalea ez dabil “zintzo” eskaintza horrekin, horrela bere “kontraesanak eta hutsegiteak” ostendu nahi baititu.

BERRIA

2011/08/16

Mungialdeko Partzuergoak 40.339 euro xedatu ditu ‘Jagoten‘ izeneko famili mendetasun-egitaraua garatzeko

Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetarako Partzuergoak 40.339 euro xedatu ditu erakunde horretan bildurik dauden Bizkaiko zazpi udalerrietan famili arloko mendetasunari jaramon egiteko egitaraua garatze aldera. Egitarau horri ‘Jagoten‘ deritzo, eta Partzuergoak egitaraua bi urteko epealdirako adjudikatzeko prozesua abiarazi du Arrietan, Bakion, Fruizen, Gamiz-Fikan, Laukizen, Meñakan eta Mungian; bi urteko epealdi hori beste bi urterako luza daiteke.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!