Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2011/08/16
“Bilduren atzean ostentzea” leporatzen dio Ortuzarrek Ezker Abertzaleari eta “ETAren aurrean ausart eta argi jokatzeko” eskatu dio
Andoni Ortuzarrek, Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak, “ausarta ez izatearren Bilduren atzean ostentzea” leporatu dio Ezker Abertzaleari, eta “ETAren aurrean ausart eta argi jokatzeko” eskatu dio. Halaber, buruzagi jeltzalearen iritziz, Bildu ilegaltzat jotzea “hutsegite handia" izango litzateke, eta esan du koalizio burujabezaleak hauteskundeetara EAJrekin batera joateko egin duen proposamena “tranpa" bat dela.
BERRIA
2011/08/12
Muskizko eta Zierbenako alkateek Espainiako Armadak beren udal mugarteetan egin dituen maniobrak kritikatu dituzte
Borja Liaño Muskizko alkateak eta Marce Elorza Zierbenako alkateak gogor ere goro kritikatu dituzte Espainiako Armadak La Arena hondartzan egin dituen maniobrak, zeren, gainera, ez baitzuten inolako informaziorik jaso maniobra horien gainean. “Zeharo onartezina da hori” eta “maniobrok burutzeko ziur badirena jende gutxiago ibiltzen den tokirik”, adierazi dute.
BERRIA
2011/08/12
Orozkoko EAJk gezurtatu egin ditu egungo gobernu taldeak aurreko kudeaketari buruz egin dituen kritikak
Euzko Alderdi Jeltzaleak Orozkon duen udal taldeak ihardetsi egin die gaur egun Udala gobernatzen duen ADIE taldeak jeltzaleen aurreko udal gobernuaren kudeaketaren gainean egin dituen kritikei, eta zeharo gezurtatu ditu kritika horiek guztiak. Euzko Alderdi Jeltzalearen Orozko Buru Batzarraren bozeramaileak adierazi duenez, “gezurra da lehengo alkateak lansaio erdia izateak diru-laguntzak galtzea eragin duenik”.
BERRIA
2011/08/11
Trapagarango Udala eta Baturik alkartea batu egin dira tokiko merkataritzea eta ostalaritzea sustatzeko
Trapagarango Udalak eta Baturik alkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe tokiko merkataritzea eta ostalaritzea sustatzeko; hitzarmen horri esker, erakunde biek barrikuntza asko egiteko konpromisoa hartu dabe: Udalak Merkataritzea Indartzeko Plana idaztea aztertuko dau, eta alkarteak neurri multzoa prestatzea.
BERRIA
2011/08/11
HAPOn partaidetza handiagoa ematearen aldeko apustua egin du EAJk
Lezamako Udalak irailaren 16ra arte luzatu du Lezamako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO) dagokion aurrerapen-agiria jendaurrean azaltzeko fasea.
BERRIA
2011/08/10
Arrosario Parkeko argiteria lehengo moduan jarri eta konpontzeko eskatu dio Udalari Barakaldoko EAJren udal taldeak
Arrosario Parkean argiak lehengo moduan jartzeko eta konpontzeko eskatu dio Udalari Barakaldoko EAJk; izan ere, horri buruzko hainbat kexa helarazi dizkiote San Bizente auzoko biztanleek talde jeltzaleari.
BERRIA
2011/08/09
Ortuzar: “Bereizi egin behar ditugu hauteskunde arloko ekintza eta krisiaren aurkako ekintza”
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak, Andoni Ortuzarrek Cope irrati-kateak egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, “Espainiako Gobernua oso berandu hasi zen krisiaren kontrako ekintzak abiarazten. Zapaterok dena oso ondo zihoala esaten zuen behin eta berriro, baina ez zen krisia onartzeko gauza izan eta arazoari irtenbidea emateko denbora asko galtzea eragin zuen jarrera horrek”.
BERRIA
2011/08/09
BFAk N-634 errepidea hobetzeko proiektu bat gauzatzen ari da Bolueta parean
Bizkaiko Foru Aldundiak N-634 errepidea hobetzeko proiektu bat gauzatzen ari da, Bolueta parean. Proiektu horrekin trafikoa baretzeko neurriak ezarriko dira eta Bizkaiko hiriburuko oinarrizko komunikazio-bidea den hiribidea eraldatuko da.
BERRIA
2011/08/09
Bilbok eta São Paulok hitzarmena sinatu dute 2011ko Xake Slam Handiko Maisuen Finala antolatzeko
Bilbok eta São Paulok akordioa izenpetu dute, 2011ko Xake Slam Handiko Maisuen Finala elkarrekin antolatze aldera. Hitzarmena atzo bertan sinatu zuten Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eta São Pauloko alkatea den Gilberto Kassab-ek; ekitaldi horretan, bideokonferentziaren bidez elkarrekin hitz egiteko aukera izan zuten.
BERRIA
2011/08/08
Ainara Zelaia: “Gure lehentasuna Fruiz herri bizia bihurtzea da”
Fruizko Udalean zinegotzi gisa zortzi urte eman ondoren, Ainara Zelaia jeltzaleak alkate lekukoa hartu du. “Gure lehentasuna Fruiz herri bizia bihurtzea da”, esan du Deia egunkariaren elkarrizketa batean.
BERRIA
2011/08/08
Sestaoko Udalak igogailuak eta arrapalak instalatzen lagunduko du
Sestaoko Udalak etxebizitza-eraikinetan komunitateko obrak egiteko udal laguntzen deialdia ireki du, esate baterako igogailuak instalatzeko edo arrapalak egiteko, helburua eraikinen irisgarritasuna bermatzea dela.
BERRIA
2011/08/05
Durangaldea, bizikletaz
Durangoko Turismo Bulegoak, Fray Juan de Zumarraga Institutuko ikasle talde baten laguntzaz, BTT-ren zaleentzat 10 ibilbide on line argitaratu ditu. Ibilbide hauek Durangotik irteten dira eta Durangaldeko txokorik politenetik zehar abiatzen dira.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












