Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2011/07/21
EAJk “kezka” agertu du osasun sistemaren beharrei ekiteko jaurlaritzaren gaitasunik eza dela eta
Urte politikoa amaitzear dela, Nerea Antia EAJko legebiltzarkideak kezka agertu du Rafael Bengoa Osasun sailburuak diskurtsoari berari eutsi diolako neurri zehatzak hartu gabe. “Kargua hartu zuenetik urte bi eta erdi pasa ostean, Osasun Sistema Publikoaren etorkizunari buruz teorizatzen ari da bere beharrei erantzun gabe, eta horren adibidea da erreferentziako eredu batek kalitatea nabarmen galdu duela”, esan du.
BERRIA
2011/07/21
World Design Capital (WDC) delakoaren Batzorde Antolatzailearen ordezkaritza bat bisitan etorri da egunotan Bilbora
World Design Capital (WDC) delakoaren Batzorde Antolatzailearen ordezkaritza bat bisitan etorri da egunotan Bilbora, bertako hirigintza-berroneratze prozesua bertatik bertara ezagutu eta diseinuak Bilboko, Bizkaiko eta Euskadi osoko lehiakortasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko hartu duen garrantzia egiaztatzeko asmoz.
BERRIA
2011/07/20
José Luis Bilbao Lópezekin etsituta
José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia “etsipen handiz” irten da gaur goizean Patxi López lehendakariarekin zerga modifikazioetaz, enpleguaz eta zerbitzu publikoen jasangarritasunaz jarduteko izan duen bileratik. Bilbao izan da Lópezekin bildu den hiru Ahaldun Nagusien artetik lehena eta elkarrizketa erronda Martin Garitanorekin (Gipuzkoa) eta Javier de Andrésekin (Araba) jarraituko du lehendakariak.
BERRIA
2011/07/20
Getxoko, solidaritatearen alde
Getxoko Udalak eta Euskal Fondoak, Euskal erakunde kooperanteen elkarteak, lankidetza hitzarmena berritzea sinatu dute eta horrek lau urterako iraupena izango du, hau da 2015eko abenduaren 31ra arte.
BERRIA
2011/07/20
Sestaok Babcock, ANBB, Naval eta Aldaiturriagako enpresa komiteak beren eskariak batzordean azaltzera gonbidatu ditu
Sestaoko Udalak Industria Batzorde berezia deitu du aldi baterako enplegu erregulazio espediente azpian dauden Ezkerraldeko enpresek bizi duten egoera aztertzeko xedez. Bilera bihar goizean ospatuko da Sestaoko Udalean eta bertara gonbidatu dira Babcock, ABB, Naval eta Aldaiturriaga enpresetako komiteak.
BERRIA
2011/07/19
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko EAJ-PNVren alkateek beren elkartasuna adierazi diete ABBko langileei
Abanto, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Sestao eta Trapagako alkateek gaur goizean adierazi dute ERE Enplegu erregulazioko espedienteak eragindako ABB enpresako langile guztiekiko elkartasuna eta babesa. ERE honetan Trapagako lantegian 160 lanpostu kentzea planteatzen da, hau da, kolpe gogorra izango da langabeziak jota dagoen eskualde honentzat.
BERRIA
2011/07/19
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko EAJ-PNVren alkateek beren elkartasuna adierazi diete ABBko langileei
Abanto, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Sestao eta Trapagako alkateek gaur goizean adierazi dute ERE Enplegu erregulazioko espedienteak eragindako ABB enpresako langile guztiekiko elkartasuna eta babesa. ERE honetan Trapagako lantegian 160 lanpostu kentzea planteatzen da, hau da, kolpe gogorra izango da langabeziak jota dagoen eskualde honentzat.
BERRIA
2011/07/19
Deriotarrak sarea hobetzen
Derioko Udalak martxan jarri berri du bere web gune berria, azken hilabeteotan BiscayTIC egitasmoaren markoan berrikuntza lana egin ondoren. Atari berriaren bidez hiritarrek tramitazio telematikoak egiteko aukera izango dute. Web gune berriak ohiko 17 tramite egitea ahalbidetuko die asteko egun guztietan eta edozein ordutegitan.
BERRIA
2011/07/19
Arratiako EAJ-PNVk osasun zentroetako telefono operadore automatikoek baino langileek egitea eskatu du
Arratiako EAJ-PNVren udal taldeak bailarako udaletan aurkeztu duten mozioaren bidez eskatu dute telefono deiak operadore automatikoek baino, osasun zentroko bertako langileek hartzea. Mozioko testuan bertan, talde jeltzaleak Exekutiboari eskatzen dio osasun zentroetan arreta pertsonalizatua ezartzea eta teleoperadore automatikoen sistema kentzea “hainbat erabiltzaileren kexak eragin dituztelako”.
BERRIA
2011/07/18
Bavariako ikasleak Sabin Etxean
Aitor Estebanek, Kongresuan EAJ-PNV alderdiaren diputatuak, Bavariako länder alemaneko berrogei ikasle ingururi egin die harrera Sabin Etxean. Ikasleek ikasketa-bidaia egin dute Euskadira euskal gizarte eta politikaren egoera zein den jakiteko interesa dutelako; asmo horrekin, Alemaniako ikasleek EAJ-PNV alderdiaren egoitza nagusia bisitatu nahi izan dute gehiengoaren eta gizartea hobeto ordezkatzen duen alderdia delako. Bisitan zehar, Aitor Estebanek euskal kulturari buruzko ikuspegi orokorra azaldu die eta gero ikasle gazteek egindako galdera guztiei erantzun die.
BERRIA
2011/07/18
Unai Zorriketa Gojenola, Durangoko EAJ-PNVren lehendakari berria
Durangoko EAJ-PNVk Unai Zorriketa Gojenola izendatu du Uri Buru Batzarraren lehendakari. Batzarraren babes handiarekin, durangar honek Durangoko EAJ-PNVren buruzagitza onartu du ardura eta ilusio osoz.
BERRIA
2011/07/18
Bizkaiak talentuak kudeatzen eta higitzen ditu
Irailaren 5etik 7ra, Bizkaiko Foru Aldundiak eta bizkaia:xede elkarteak mintegi bat egingo dute EHUren Udako Ikastaroen barruan, talentuaren modalitateko joera berriei eta mugikortasunaren ondoriozko aukera baliatzeko etorkizunerako ekintzarik egokienei buruz sakontzeko eta gogoeta egiteko xedez. Hain zuzen ere foru erakundeak, enpresa liderrek eta unibertsitateek gaitasun handiko pertsonak atxikitzeko eta erakartzeko bultzaturiko elkartea da bizkaia:xede. Haren lana areagotu egin da batez ere egungo krisialdi ekonomikoagatik.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












