Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2011/08/04

Krisiari erantzuna emateko, alderdien goi-bilera deitzeko eskatu dio EAJk Zapaterori

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren burua den Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, alderdien goi-bilera edo bestela Kongresuaren Diputazio Orokorra deitzeko eskatu dio bere Alderdiak José Luis Rodríguez Zapaterori, egungo krisi ekonomiko “latzari” “ahalik eta modurik bateratuenean” erantzute aldera.

BERRIA

2011/08/04

Abanto-Zierbenak birika berriak izango ditu

2012. urteko uda amaitu ondoren, Abanto-Zierbenan hiriko bi berdegune handi izango dira ‘Abra Industrial’en lurretan. Berdegune horietan oinezkoentzako ibilbideak eta egoitza-guneak jarriko dira. Herriko alkateak, Manu Tejada jeltzaleak, “tamaina handiko” jarduketa dela azpimarratu du, hots, “berdeguneak eta parke publikoak sortzearen arloan Abanto-Zierbenaren historian egin den handienetakoa”; alkateak adierazi duenez, “jarduketa horren truk herriak ez du euro bat bera ere ordainduko”, ‘Abra Industrial’ek finantzatuko baitu.

BERRIA

2011/08/04

Getxotarrek nota ona eman diote udal egoitzari

Jesusen Bihotzaren udal egoitzak bertan bizi diren ia egoiliar guztien asetasun-adierazkari zeharo onak islatzen ditu. Izan ere, 2009ko emaitzak baino hobeak dira aurtengoak. Horrela jasotzen da “Getxoko udal egoitzarekiko asetasunari buruzko azterlana” deritzon txostenean; txosten hori maiatzaren 20tik ekainaren 4ra 53 egoiliarri (54 elkarrizketatu potentzialen zerrenda oinarri hartuz) eta egoiliarron 81 senide eta ahaideri (114 elkarrizketatu potentzialen zerrenda oinarri hartuz) egindako galdera-sorten bidez egin da. Ondoko hauek dira baloraziorik onena jasotzen duten alderdiak: oro har, zentroak eskaintzen duen egotaldi atsegina, osasun-zerbitzuak eta zerbitzu psikosozialak; hobetu beharreko arloei dagokienez, berriz, arropa-garbitze eta otordu zerbitzuak aipatzen dira, besteak beste.

BERRIA

2011/08/03

Salvador Artaza Laukizko alkateak adingabekoentzako zentro berriari buruzko hitzaldi “lasaigarria” sustatu du

Laukizko alkatea den Salvador Artaza jeltzaleak eskatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Saileko teknikariek hitzaldi bat emango dute babesik gabe dauden adingabekoentzako abegi-egoitzari buruz. Laguntza-zentro hori duela denbora gutxi ireki dute Olabarrietabarri baserrian. Berbaldia bihar emango dute, arratsaldeko zortzietan, Atxispe lokalean.

BERRIA

2011/08/03

Bizkaiko txakolineroek arte eta cata lotzen dute

Bizkaiko Foru Aldundiak Ktartaren bigarren edizioa antolatu du: txakolin-upeltegiak modaren show room bihurtzen dituen ikuskizun ibiltaria. Proiektu honen bitartez, sorkuntzaren eta txakolin produkzioaren arteko fusioa egin nahi da eta mota askotako ikusleentzako kontzeptu erakargarria sortu.

BERRIA

2011/08/02

Izaskun Bilbao: “Opor fiskalen epaiarekin eredu gisa erabili nahi gaituzte”

EAJko europarlamentari Izaskun Bilbaok adierazi du Luxenburgoko Auzitegiak euskal opor fiskalen gainean emandako epaiarekin “Europar Batasunak zerga bateratzeari dagokionez zer izan behar zukeen eta zer ez den erakusteko eredu gisa erabili nahi gaituztela”. Horrez gain, ordezkari jeltzaleak gertaera “bidegabea” dela defendatu du, foru aldundiek “dagozkien eskumenak erabiltzen ari zirelako, besterik ez”.

BERRIA

2011/08/02

Barakaldoko EAJk Andikollanoko auzotarrek salatu dituzten zarata-mailak neurtzeko eskatu dio Udalbatzari

Andikollano auzoan gertatzen diren zarata-mailak onarturik dauden parametroen barruan daudenentz jakite aldera, soinu-neurketak egiteko eskatu die Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko Udalaren arduradunei; izan ere, auzotar batzuek salatu dutenez, joan den asteburuan zarata-maila handia izan da alde horretan.

BERRIA

2011/08/01

Dimako zinegotzia den Josune Gorospe legebiltzarkidea Arratiako Mankomunitatearen presidente berria izango da

Josune Gorospe Euzko Alderdi Jeltzaleak Dimako Udalean duen zinegotzia izango da Arratiako Mankomunitatearen presidente berria, joan den ostegunean Mankomunitatea eratzeko Igorren egin den aparteko osoko bilkuran botorik gehien jaso duen hautagaia izan ondoren

BERRIA

2011/07/31

Urkullu: “Euskadi da gure aberria. Eta guk geuk erabakiko dugu gure etorkizuna”

Gaur Sabin Etxean ospatu den EAJ-PNVren sorreraren 116. urteurrenean EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azpimarratu du “Euzkotarren aberria Euzkadi” dela. “Gaurko honetan, elkarrekin ospatzen dugu Euzko Alderdi Jeltzalearen sorrera. 1895eko uztailaren 31an izan zen. Hementxe bertan, aitaren etxean. Eusko Aberriaren alderdiaren sorrera ospatzen dugu. Euskal Herria protagonista eta subjektu politikotzat duen alderdia. Euskadi da gure aberria. Eta guk geuk erabakiko dugu gure etorkizuna”.

BERRIA

2011/07/29

Erkoreka: “Legealdi honetan urteetan zintzilik izan diren transferentziak lortu ditugu”

Diputatuen Kongresuko Euskal taldearen bozeramaile den Josu Erkorekak gaur premiaz Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, “ez da harrigarria izan Rodriguez Zapaterok hauteskundeak aurreratu izana. Zalantzak zeuden urrian edo azaroan izango ziren baina jakin bagenekien aurten izango zirela. Gainera lau hilabete aurreratzea ezin daiteke esan benetako hauteskunde aurrerakuntza denik, izan ere, lau hilabete baino ez dira eta”.

BERRIA

2011/07/29

Igandean EAJk bere sorreraren 116. urteurrena ospatuko du

Euzko Alderdi Jeltzaleak igande honetan, uztailaren 31an, San Inazio egunean, alderdiaren sorreraren 116. urteurrena ospatuko du Sabin Etxean. Bertan, EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk Albia Lorategian dagoen Sabino Aranaren estatuari lore eskaintza egin eta ondoren, hitzaldi bat irakurriko du.

BERRIA

2011/07/28

EAJ-PNVk Norvegiarekiko solidariotasuna adierazi du Bilbon

EAJ-PNV gaurkoan izan da eguerdian Bizkaiko hiriburuko Udalerako eskaileretan Norvegiarekiko elkartasunez egin den elkarretaratze solidarioan. EAJ-PNVren ordezkari diren Iñigo Urkullu, EAJ-PNVren EBBren lehendakaria; José Luis Bilbao, Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusia; Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea; eta Juan María Aburto eta José María Iruarrizaga diputatuak, besteak beste, hiru minutuko isilunea gorde dute txelo jole batek musika pieza solemnea jo, Norvegiako bandera dolu-xingola beltzarekin altxatu eta dolua adierazteko kandela piztu den bitartean.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!