Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2011/07/28

Bizkaiak onartu egiten ditu EBren Epaimahaiak opor fiskalen inguruan emaniko ebazpenak

Gaurkoan ezagutu dira Europar Batasunak Luxenburgon egoitza duen Epaimahaiaren Hirugarren Salak emaniko ebazpenak, Bizkaiko Foru Aldundiak Lehen Auzialdiko Epaimahaiak (gaur egun Epaimahai Nagusia deitzen dena) 2009ko irailaren 9an 1996ko “opor fiskal txikien” kasuetarako eta inbertsio egitasmo handietarako %45eko mailegu fiskalaren inguruko auzietan emaniko ebazpenen kontra aurkeztu zituen kasazio errekurtsoa atzera botatzeko.

BERRIA

2011/07/28

Barakaldoko EAJ-PNVk salatu duenez, Udalak Kastrexana abandonatuta dauka

Barakaldoko EAJ-PNVk salatu egin du PSE-EE alderdiak gobernatzen duen Udalak Kastrexana auzoa abandonatuta duela. Argitara atera duten adierazpenean, udal talde jeltzaleak udal arduradunei eman dizkie ezagutzera “auzokideek duela hilabete batzuk adierazitako kexak”.

BERRIA

2011/07/28

Bilbaok Bilduri eskatu dio ETAri desagertzea “seriotasun eta irmotasunez” eska diezaiola

José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Bilduri eskatu dio ETAri “seriotasun eta irmotasun” banatzea eskatzeko. “Herri honek egunetik egunera erakusten du bortxakeria ororen biktima guztiekiko solidariotasuna, eta ETAren aldetik bere desagertzea iragartzeko adierazpena espero du, eta bien bitartean, politika demokratikoaren esparruan inoiz eskatu ez diotenek, seriotasun eta irmotasun osoz eska diezaiotela, benetan eta denon onerako”, adierazi zuen atzokoan Bizkaiko agintariei, elkarteetako ordezkariei eta eragile ekonomiko eta kulturalei eskaini zitzaien jai ofizialean.

BERRIA

2011/07/27

Balmasedak auzolagunen artean mesedeak elkar trukatzeko egitasmoa bultzatu du

Denbora bankua, Balmasedako udalak abian jarri duen egitasmoa da eta honen bidez erabiltzaileek zerbitzuak eman zein jaso ahal dituzte dirurik erabili gabe.

BERRIA

2011/07/27

Sestaok eskualdean enplegua suntsitzearen kontrako adierazpen instituzionala onartu du

Sestaoko udaleko Osoko Bilkurak Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresetan enplegua suntsitzearen kontrako adierazpen instituzionala onartu du, igaro den astean aldi baterako edo behin betiko enplegu erregulaziorako espedienteek eragindako Babcock, ABB, GAM-Gruak eta Nabaleko enpresa batzordeetako ordezkariekin bilera izan ondoren.

BERRIA

2011/07/26

EAJ-PNVren adierazpena PPk proposatutako akordio estrategikoen inguruan

EAJ-PNVren aburuz, Euskadiko PP alderdiak eginiko proposamena, beronen ustezko helburu objektiboa publikoki ezagutzera emana ezagutu ostean jaso dugularik, itxurakeria estrategia hutsa eta Alderdi Popularrak Euskobarometroan Lopez Lehendakariaren kide nagusi eta bakarra den aldetik jaso duen balorazio txarren ondorioa da. PP alderdiak estrategia honekin zalantzan jartzen du orain arte babestu duen Gobernuaren kudeatze lana eta buruzagitzarako gaitasuna.

BERRIA

2011/07/26

Barakaldoko EAJk kudeaketa eraginkorra bermatzeko ekimenak eta erabakiak hartzean auzokoen presentzia ziurtatzeko aurkezten ditu

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak deitoratu duenez, Barakaldoko PSE eta PP alderdiek beren botoak bateratu dituzte udal osoko bilkurak aurrerantzean 19:00etatik aurrera ospatzea ekiditeko. “Horrela egingo balira, gure auzokideak osoko bilkuretara joateko aukera izango lukete beren lan jardunak amaitu ostean”, adierazi du Amaia del Campo bozeramaile jeltzaleak.

BERRIA

2011/07/26

Josu Landaluze: “Bilduk hitz egin eta negoziatu beharko du gutxiengoan gobernatzen duelako”

Sopelanako alkate andreak (Bildu) ez ditu alkateorderik izendatu, ez du informazio batzordeen osaketa onartu eta ez ditu herri kargudunen diru sarien zenbaketa onartu. Hau guztia jazo da EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek Bilduren proposamenak osoko bilkuran eraitsi ondoren.

BERRIA

2011/07/24

Euzko Gaztedik atzo Norvegian izandako atentatuak salatzen ditu

Euzko Gaztedi Indarra (EGI), EAJ-PNVko gazteok, oso larrituta ikusi eta entzun ditugu atzokoan Norvegian gertaturiko bi atentatuen berriak. Oso larria deritzogu XXI. mendeko Europan ideia askatasunaren aurkako horrelako ekintzak egotea posible izatea. Zoritxarrez gainera, Euzkadin badakigu hori zer den.

BERRIA

2011/07/22

Euskal hiritarren % 56k eznahikoa eman diote Lópezi, eta % 78k ez du berarengan konfiantzarik

Euskal hiritarren % 56k eznahikoa eman dio Patxi López lehendakariaren kudeatze lanari eta % 78k konfiantza eskasa edo bat ere ez du Gobernu sozialista berriaren aurrean, gaur goizean argitara atera den azken Euskobarometroaren arabera.

BERRIA

2011/07/21

Bilbaok uko egiten die Lópezek proposatutako zergen igoerari eta gizarte prestazioak “murrizteari”

José Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak atzokoan Patxi López lehendakariak zergak igotzeko eta “gizarte prestazioak” murrizteko aurkeztu zizkion proposamenak errefusatu ditu. Bilbaok Autonomi Exekutiboaren eskumenekoak diren gizarte prestazioak murriztearen kontrako agertu da, eta adierazi duenez hori baldin bada Eusko Jaurlaritzaren asmoa, Eusko Legebiltzarrean bertan aurkeztu beharko duela.

BERRIA

2011/07/21

EAJk “kezka” agertu du osasun sistemaren beharrei ekiteko jaurlaritzaren gaitasunik eza dela eta

Urte politikoa amaitzear dela, Nerea Antia EAJko legebiltzarkideak kezka agertu du Rafael Bengoa Osasun sailburuak diskurtsoari berari eutsi diolako neurri zehatzak hartu gabe. “Kargua hartu zuenetik urte bi eta erdi pasa ostean, Osasun Sistema Publikoaren etorkizunari buruz teorizatzen ari da bere beharrei erantzun gabe, eta horren adibidea da erreferentziako eredu batek kalitatea nabarmen galdu duela”, esan du.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!