Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/11/04

EAJk PSE-EEk ONA txartelaren aurrean erakusten duen “koherentziarik eta gaitasunik eza” salatu du

Alex Etxeberria Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak salatu egin du PSE-EE alderdiak ONA txartelaren aurrean erakutsi duen "koherentziarik eta gaitasunik eza". Tresna elektroniko hau martxan jarri zen duela hiru urte.

BERRIA

2010/11/03

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak tren geltokirako sarbidean dagoen argi faltagatiko auzokideen kexak jaso ditu

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak tren geltokirako sarbidean dagoen argi faltagatiko auzokideen kexak jaso ditu. Atzokoan Udalean aurkeztu zuen eskariaren bidez udal arduradunei eskatu zien arazo hau "berehala" konpontzea eta behar izan ezkero argi puntu berriak jar ditzatela.

BERRIA

2010/11/03

Barakaldoko EAJ-PNVk kritikatu duenez, PSE eguneko zentroen kudeatze lanean dituen arduren gaineko arreta desbideratzen dabil

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak iragan ostiralean salatu zuen Gobernu taldeak herriko eguneko zentroetan egiten ari den kudeatze lan eskasa. Oraingo honetan "Gizarte Ekintza arloko zinegotzi sozialistak egindako salaketa larrien aurrean irten behar dugu. EAJ-PNVk erabilitako argudioei kontra egitearren, adierazpen larriak egin zituen Bizkaiko Foru Aldundiari egotziz gure hiriko eguneko zentroetan dauden arazoen ardura".

BERRIA

2010/11/03

Amorebieta-Etxanoko Udalak Bizkaia Kirolak saria jasoko du

Bizkaiko Foru Aldundiak 2010 urteko Bizkaia Kirolak saria eman dio Amorebieta-Etxanoko Udalari. Honek udalerriak eragile ezberdinen laguntasunarekin antolatzen dituen kirol ekitaldien eskaintza, klubei eskaintzen dien babesa eta azpiegituretan egindako inbertsioen kalitatea saritzen ditu.

BERRIA

2010/11/02

EAJ-PNVk 500.000 euro lortu ditu Durangaldean berrikuntza egitasmoak garatzeko

Azterlan metalurgi ikerketarako zentroak 500.000 euro kudeatuko ditu Durangaldean berrikuntza egitasmoak garatzeko. Diru hau dator EAJ-PNVk Espainiar Gobernuarekin  Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko negoziaketaren markoan hitzartu duen inbertsio zientifiko eta teknologikoetarako 112 milioi euroko partidatik.

BERRIA

2010/11/02

EAJk neurri batzuk proposatu ditu euskal arrantzale sektoreari krisiari aurre egiten laguntzeko

Estibaliz Hernáez Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztu duen ekimenaren bidez, langileen lan gaitasuna hobetzeko prestakuntza ekimenak martxan jartzea, langileen eta sektorearen presentzia PYMARen indartzea, eta euskal atun eta bakailao ontzidiaren konponketak Euskadin bertan egiteko behar diren neurriak diseinatzea eskatzen zaio Eusko Jaurlaritzari.

BERRIA

2010/11/02

Muskiz eta Zierbenako EAJ-PNVren udal taldeek La Arena hondartzaren karrakatzea gelditzea eta hori arrazoitzen duen txostena argitaratzea eskatu dute

Marce Elorza Zierbenako alkatea eta Borja Liaño Muskizeko alkatetzarako hautagaiak La Arena hondartzaren karrakatzea geldiaraztea exijitu dute eta  Portuetako Agintaritzak area ateratzen jarraitzeko duen asmoa oinarritzen den txosten zientifikoa argitaratzea eskatu dute.

BERRIA

2010/11/02

Getxok Turismo Mahaia jarriko du martxan azaroaren amaieran

Getxoko Udalak azaroaren amaieran martxan jarriko du Turismo Mahaia. Aitor Soloeta Turismo eta Sustapen Ekonomiko zinegotziak adierazi duenez, Merkataritzaren Mahaiarekin moduan "lehendik ere Getxoko Udalaren eta udalerriko ordezkarien artean  zegoen sektore publiko eta pribatuaren lankidetza gauzatzea eta antolatzea da, bultzatzeko eta garatuko diren jarduerak sustatzeko".

BERRIA

2010/11/02

Bilboko Udalak Neguko Eskolarekin aurre egin nahi dio eskola porrotari

Bilboko Kultura eta Hezkuntza arloak azaroaren 3tik aurrera eta 2011ko ekainaren 9ra arte martxan jarriko ditu Neguko Eskola izenburupean egiten diren tailer sozio-hezkuntzazkoak. Ekimen honen bidez, zailtasunak gainditu eta eskola porrotarekin amaitu nahi da ikasteko motibazioak eskainiz.

BERRIA

2010/11/02

Ortuzarrek baieztatu duenez, transferentzia gaietan EAJk bazkaria egiten du eta PSEk “jantokian zerbitzatzea dagokio”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak aditzera eman duenez, transferentziei eta Estatutuaren garapenari dagokienez, EAJ da "bazkaria egiten duena", PSEri "jantokian zerbitzatzea dagokion bitartean". Ortuzarrek aipatu egin du enplegu politika aktiboen transferentzia eta honetaz esan duenez, "Euskadirentzako albiste bikaina da" "lehen mailako transferentzia" datorrelako, baina bereziki "krisialdi ekonomiko garai honetan, bere edukia kontuan hartuta".

BERRIA

2010/10/30

Ortuzarrek Patxi Lópezi “bakeagatik mugitzea” eskatu dio “lehendakaria dela uste badu”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Patxi López lehendakariak adierazi dio "bakearen alde mugi dadila, Euskadiko lehendakaria dela uste badu". Halaber, baieztatu egin du gizarteak "ETAren azken adierazpena" behar duela eta ezker abertzaleak bere diskurtsoa "ekimen egiaztagarriz" osatu behar duela.

BERRIA

2010/10/29

Barakaldoko jeltzaleek La Paz eguneko zentroaren atzerapenagatiko azalpenak eskatu dituzte

Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak "luze jo  gabe" Gizarte Ekintza batzordea deitzea eskatu dio gobernu batzordeari; bertan "azalpenak" eskatuko baitizkiote arloko arduradunari  La Paz eguneko zentroaren "azkeneko atzerapenaren inguruan". Horrekin batera, oposizioko alderdiekin eguneko zentroen kudeatzea argitzeko hartu ziren konpromisoen ez betetzeagatiko " erantzuna " ematea eskatu zaio.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!