Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2011/01/12
Urdulizek Arteta lorategi botaniko batekin osatuko du
40 zuhaitz espezie izango ditu eta aire libreko gimnasioa instalatuko da
Urdulizko udalak haurreskola ondoko orubean lorategi botanikoa eta pertsona nagusientzako aparailu eta makinez osatutako aire libreko gimnasioa ezartzea onartu du. Gauzak horrela, parkeak kultur etxea eta haurreskola lotuko ditu, hirigintza jasangarrirako urratsa emanez.
BERRIA
2011/01/04
Mungiak etxez etxeko janari zerbitzua estreinatu du
Udalak bakarrik edo mendeko pertsona batekin batera bizi diren eta familiaren laguntza urria duten adineko pertsonentzat zerbitzu berria abiaraziko du. Etxez etxeko janari zerbitzua da. Ekimen hau Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren osagarri gisa pentsatuta dago, eta hauei zuzenduta dago, eta udal iturrien iritziz, hiru herritarrek gutxienez bere etekinez gozatuko dute, lehenengo erabiltzaile gisa.
BERRIA
2010/12/22
Karrantzako EAJ-PNVk Bailarako mindategiaren eraikuntzan duen ardura onartzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Eusko Jaurlaritzak ordaindu gabe ditu 3,5 milioi euro, Karrantzako mindategiko lanak amaitzeko. Lopezen Gobernuak diru laguntasunak murriztu egin ditu.
BERRIA
2010/12/20
Ondarroako loteria
Ondarroako batzokiak atera ditu Gabonetako Loteriaren 09158 zenbakiaren partaidetzak. Idazki honen bidez jakinarazi nahi dugu 0751-0800 partaidetzak ostu dituztela, eta horregatik salaketa jarri dela eta partaidetza horiek indarrik gabe utzi direla.
BERRIA
2010/12/09
Izaskun Bilbaok Cristina Estébanez omentzen du emakumeen kontrako bortxakeriari aurre egiteko europar legerian hobekuntzak proposatzearen bidez
Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurolegebiltzarkideak zortzi zuzenketa aurkeztu ditu emakumeen kontrako bortxakeriaren aurkako europar politika berria arautzeko testua hobetzeko xedez. Azaldu duenez "ildo honetatik abiatzea da Cristina Estebanez, astelehenean Barakaldon hil zen emakume gazteari eskaini ahal diogun omenaldirik onena".
BERRIA
2010/12/09
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak euskara ikasteko laguntasunak emateko udal araudi berria egitea proposatu du
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak aurkeztu berri duen mozio berriaren bidez Barakaldoko Udalari eskatzen dio euskara ikasteko diru laguntasunak emateko araudi berria egitea, udaleko euskaltegi homologatuetan matrikulatutako ikasleei aplikatu ahal izateko, hau da, udal euskaltegian matrikulatuta daudenei (706 ikasle) eta AEK euskaltegian matrikulatuta daudenei (275).
BERRIA
2010/12/09
Anaiarteko meza, Zornotzan
Datorren igandean abenduaren 12an, goizeko 11:30etan, ohikoa dan hildako alderdikide eta alderdizale guztien aldeko meza izango da Larreako komentuan eta bereziki aurtengo hildakoen alde. Jarraian, eguerdiko 12:30etan batzokian elkartuko dira elkarrekin luntx txiki bat eukiteko.
BERRIA
2010/12/03
Zamudioko alkate andreak Auzitegi Konstituzionalaren aurreko babes errekurtsoa aurkeztea planteatzen ari da
Sorkunde Aiarza Zamudioko alkate andreak Auzitegi Konstituzionalaren aurreko babes errekurtsoa aurkeztea pentsatu du "bidegabe eta proportziorik gabeko" jo duelako Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren 6. sekzioak bederatzi urteko ezgaikuntza ezartzen duen ebazpenaren kontrako apelazio errekurtsoan, defentsak erabilitako argudioak ezezteko eman duen ebazpena.
BERRIA
2010/12/03
EAJk Aurrekontu Autonomikoetan abstentzioa eman lezake Eusko Jaurlaritza “apur bat mugitzekotan”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak iragarri duenez EAJ-PNVk abstentzioa bozka lezake datorren urterako Aurrekontu Autonomikoen bozketan, Eusko Jaurlaritza partida eta planteamendu batzuetan "apur bat mugitzen bada". Salatu duenez, Patxi Lopez Lehendakariak "eskuineko legeak ateratzearen edo ezer ez egitearen arteko erabakia hartu behar du" PPren legebiltzarreko babesaren beharra duelako.
BERRIA
2010/12/03
Basauriko EAJk gobernu taldeak aparkaleku gaietan darabiltzan “lardaskeria” eta “inprobisazioa” salatu ditu
Basauriko EAJ-PNVk PP-PSOE alderdiek osatutako gobernu taldeak aparkalekuarena moduko Basauriko arazo handiak konpontzeko orduan erakusten duen "ideia eta gaitasunik eza" eta darabiltzan "inprobisazio" eta "lardaskeria" salatu ditu.
BERRIA
2010/12/02
EAJ-PNVk Portu Egitasmo Sektoriala eta Portuen gaineko Legea “hainbat arinen” aurkeztea exijitu du
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Euskadiko Portu Egitasmo Sektoriala eta Portuen Gaineko Legea "hainbat arinen" aurkeztea exijitu dio Eusko Jaurlaritzari. Unai Rementeria EAJ-PNVren legebiltzarkideak azaldu duenez, "laketontzietarako lokailu falta ez da konponduko oraingo portuetako beste erabiltzaileak kaltetuta, oraingo eskariari erantzuna emateko eta ontziraleku izan daitezkeen portu eta gainerako kokapenak aztertuko duen egitasmo handia eginda baizik".
BERRIA
2010/12/02
EAJk Jaurlaritzari “ahalegin zorrotzagoak eskatu dizkio Bilboko espalazio iturriak euskal zientzia, teknologia eta berrikuntza sisteman sarrera zehatzagoa” izan dezan
Estíbaliz Hernáez, EAJ-PNVko legebiltzarkidearen iritziz, "Bilboko ESS proiektuak, egun dituen ezaugarri eta etorkizuneko proiekzioagatik, bai zientzialari, azpiegitura eta baita izan litekeen erabilerengatik, gure Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren barruan sarrera zehatzagoa behar eta merezi du".


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












