Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/11/22
Lekeitiok udalerriko umeen egoera ezagutzeko azterketa egingo du eta Unicef erakundearen “hiri laguna” izango da
Lekeitioko Udalak Bizkaiko herri honetako umeen egoera ezagutzeko azterketa egingo du, hau izango delarik Unicef erakundearen "Umeen hiri laguna" izateko aurreko urratsa.
BERRIA
2010/11/22
Ondarroako Udalak gizarte gasturako %62,5ko portzentajea aurreikusten duen 18,8 milioiko aurrekontua onartu du
Ondarroako Udaleko osoko bilkurak gaurkoan onartu du 2011 urterako udal aurrekontua, 18.833.640 eurokoa izango dena. Honetatik %62,5 erabiliko da gizarte arloko gasturako. 18,8 milioi hauen barruan 11.311.645 euro erabiliko dira Udalaren administrazio orokorrerako eta 7.906.895 Ondarroa Lantzen Udal Sozietaterako.
BERRIA
2010/11/22
Barakaldoko EAJ-PNVk euskararen presentzia udal seinaleetan eta Herriko Plazako kartel argitsuan bermatzea eskatu dio alkateari
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak udal arduradunei eskatu dio behar besteko jarduerak egin ditzala Herriko Plazako kartel argitsuan ematen den informazioa ele bitan eman dadin. Halaber, udal toki eta bulegoetan dauden kartelak erkidegoko hizkuntza ofizial bietan adieraztea eskatu da.
BERRIA
2010/11/22
Getxoko Udalak 116 ke detektagailu jarri ditu bakarrik bizi diren 89 urtetik gorako pertsona nagusien etxeetan
Getxoko Udalak 116 ke detektagailu jarri ditu bakarrik bizi diren 89 urtetik gorako pertsonen etxeetan. Hauxe egin da urrian suteak prebenitzeko xedez, abian jarri zen kanpainaren ekintzetako bat. Tresna hauek 100 etxebizitzetan jarri dira.
BERRIA
2010/11/22
Sabino Aranari omenaldia, datorren larunbatean Sukarrietan
Sabino Arana hil zanaren 107 urte betetzen direnean ekitaldi bat antolatu da, urtero legez, Sukarrietan datorren azaroaren 27an.10:30etan lore eskaintza izango da, jarraina 11:00etan mezea eta bukatzeko 12:00etan ekitaldi politikoa egongo dan EBBko lehendaka dan Iñigo Urkulluren bitartez.
BERRIA
2010/11/19
Getxon ospatuko da bihar Blogarien arteko II Topaketa Izaskun Bilbaorekin
Bizkaiko Getxo udalerriak biharkoan ospatuko du Blogarien II. Topaketa eta bertan bilduko dira Euskadiko emakume blogaririk eraginkorrena. Denen artean Internet bidezko komunikazioa aztertzeko mahai ingurua egingo dute.
BERRIA
2010/11/19
Durangoko Udalaren diru-laguntzak kanpoaldeko argiteria berritzeko
Durangoko Udalak diru-laguntzak emango dizkie jabekideen komunitateei erabilera publikoko gune pribatuetako kanpoaldeko argiteria berritzeko, beti ere, energiaren eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin egiten bada. Udalak 18.000 euroko partida onartu du dirulaguntza hauetarako. Eskatu gura duenak, Andra Maria kaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan egin dezake. Abenduaren 15a da azken eguna.
BERRIA
2010/11/19
Gorlizko EAJ-PNVk Udalari eta Itsasalde-Mugatze sailari harriz beteta dagoen hondartzaren garbitzeari ekin diezaiotela
Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak berretsi egin du ekainaren 30ean hondartza egokitzeko amaitu ziren lanen ondorio diren hondakinak kentzeko dagoen beharrizana, kontuan izanik Gorlizko hondartza dela uda aldian bisitari gehien hartzen ditueneko Bizkaiko hondartzetako bat dela.
BERRIA
2010/11/18
Santurtzik Genero Bortxakeria kasuetan jarduteko lehen Erakunde Protokoloa izenpetuko du
Datorren asteko ostegunean, azaroak 25, ospatuko da Emakumeenganako Bortxakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, genero bortxakeriaren inguruan hausnarketa egiteko eguna. Santurtziko Udalak helburu honen aldeko apustu sendoa egin nahi du. Horretarako, Santurtziko Udalak ekitaldi batzuk antolatu ditu arazo latz honi aurre egiteak duen garrantzia azpimarratzeko.
BERRIA
2010/11/18
EAJ-PNVk azaldu duenez, justiziak ez ditu Inmakuladako eskailera mekanikoak abalatu
Emilio Olabarria EAJ-PNVren diputatua aste honetan agertu da prentsa aurrean Amaia del Campo eta Sendoa Quijadaren senideekin batera, igaro den ostiralean Barakaldoko PSEren bozeramailea eta Azpiegitura gaietarako zinegotziak egin zituen adierazpenei erantzuteko. PSEren ordezkariak Inmakuladako eskaileren inguruko auziaren interpretazio partikularra egin zuenean, aukeraz baliatu zen EAJ-PNVren kontra egiteko.
BERRIA
2010/11/18
BFAk Artazako bidegorria bukatu du
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen sailak amaitu ditu Artatzako bidegorria eraikitzeko lanak. Proiektua egitean, ahalik eta gehien aprobetxatu dira Artatza parkeko bideen trazadura; 400.000 euroko inbertsioa egin da lanak egiteko. Proiektuaren bertute nagusia da 2 kilometroko bide bat eraikitzea bizikletaz ibiltzeko; izan ere, Leioako Eleixalde eta Pinosoloko bidegorriari jarraipena ematen zaio. Horrez gainera, aurrerapen bat da bizikleta-sarerako eta Leioako biztanleak kostaldera hurbiltzeko.
BERRIA
2010/11/07
“Pastorren “aldaketa lasaia” PPrekiko duen akordioa udal eta aldundietan zabaltzea da”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakaria Sopelanan izan da gaur eguerdian herriko batzokia inauguratzeko ekitaldian eta bertan, zalantzak ez izateko deia egin du. "Zenbakiak egoki geratzen zaizkien tokian, PP eta PSE alderdiak gobernatzen saiatuko dira. Hori da beren helburu nagusia: Gobernua kentzea. Baina gero, Gobernura iristen dira eta gobernatzen ez dakitela erakusten dute. PP eta PSE elkarrekin doaz eta helburu bakarra dute. Guk baino zenbaki handiagoa egitea. Berdin die gehiengo sozialak. Berdin die gehien bozkatutako zerrenda. Ideia bat baino ez dute, EAJri Gobernua kentzea. Horixe da beraien iparra. Hori da Espainiaren iparra PP eta PSOErentzat".


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












