Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/11/05

El grupo municipal EAJ-PNV de Trapagaran solicita la reapertura del parking de Urbinaga

El grupo municipal EAJ-PNV de Trapagaran ha criticado el cierre del parking de Urbinaga, instalaciones con capacidad para cerca de medio centenar de vehículos de las que se exige su apertura, sobre todo, para dar servicio a Meatzaldea.

BERRIA

2010/11/05

EAJ-PNVren kudeatze lanek zuntz optikoa ekarri dute Gorlizera

Gorlizko EAJ-PNVren udal taldea ahaleginak egiten ari da komunikazio teknologia berriak udalerrira ekartzeko eta lan hauei esker etorriko da zuntz optikoa kosta aldeko udalerrira. Urte erditik ona, talde jeltzaleak Euskaltelekiko harremanak mantendu izan ditu komunikazio enpresak zuntz optikoa zabaltzeko dituen egitasmoak ezagutzeko. Zabaltze honen bidez udalerrian izango dute telefonia, telebista digitala eta banda zabaleko Interneterako sarbidea.

BERRIA

2010/11/04

Durangok ingurumen-irizpideen arabera eraikitzeko ordenantza izango du erakusgai CONAMAren X. Biltzarrean eta CONAMA Saria jasotzeko hautagaia izango da hiru iraunkortasun-proiekturi esker

"Durangon etxebizitzatarako eta bulegotarako eraikinen eraikuntzan ingurumen arloko hobekuntzak egiteko ordenantza" argitaratu du CONAMA erakundeak (Ingurumenaren Kongresu Nazionalak) Durangoko Udala iraunkortasunaren alde egiten ari den lanaren erakusgarri. Komunikazio Tekniko modura argitaratuko da ordenantza, eta Ingurumenaren X. Kongresu Nazionalaren barruan izango da ikusgai, Madrilen, azaroaren 22tik 26ra.

BERRIA

2010/11/04

BFAk Giza Eskubideen Foro berri bat egingo du

Bizkaiko Foru Aldundiak, Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako zuzendaritza nagusiaren bidez, Giza Eskubideen Foroa egingo du, azaroan. Ekimen honen hirugarren edizioa da, eta helburu hau dauka: gaur-gaurkotasuneko gaiei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko elkargune bat sortzea, hala gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzen laguntzeko.

BERRIA

2010/11/04

Bilbo eredugarria: Hamabi zentrotako ikasleak izango dira Berdintasunerako V. Edizioan

Bilboko hamabi eskola publiko zein pribatutako ikasleek parte hartuko dute Bilboko Udalak genero bortxakeria prebenitzeko eta berdintasunerako antolatu ohi dituen tailerretan. Hauek DBHko hirugarren eta laugarren kurtsoko eta Batxilergoko lehen eta bigarren kurtsoko ikasleei zuzenduta daude.

BERRIA

2010/11/04

EAJk PSE-EEk ONA txartelaren aurrean erakusten duen “koherentziarik eta gaitasunik eza” salatu du

Alex Etxeberria Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak salatu egin du PSE-EE alderdiak ONA txartelaren aurrean erakutsi duen "koherentziarik eta gaitasunik eza". Tresna elektroniko hau martxan jarri zen duela hiru urte.

BERRIA

2010/11/03

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak tren geltokirako sarbidean dagoen argi faltagatiko auzokideen kexak jaso ditu

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak tren geltokirako sarbidean dagoen argi faltagatiko auzokideen kexak jaso ditu. Atzokoan Udalean aurkeztu zuen eskariaren bidez udal arduradunei eskatu zien arazo hau "berehala" konpontzea eta behar izan ezkero argi puntu berriak jar ditzatela.

BERRIA

2010/11/03

Barakaldoko EAJ-PNVk kritikatu duenez, PSE eguneko zentroen kudeatze lanean dituen arduren gaineko arreta desbideratzen dabil

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak iragan ostiralean salatu zuen Gobernu taldeak herriko eguneko zentroetan egiten ari den kudeatze lan eskasa. Oraingo honetan "Gizarte Ekintza arloko zinegotzi sozialistak egindako salaketa larrien aurrean irten behar dugu. EAJ-PNVk erabilitako argudioei kontra egitearren, adierazpen larriak egin zituen Bizkaiko Foru Aldundiari egotziz gure hiriko eguneko zentroetan dauden arazoen ardura".

BERRIA

2010/11/03

Amorebieta-Etxanoko Udalak Bizkaia Kirolak saria jasoko du

Bizkaiko Foru Aldundiak 2010 urteko Bizkaia Kirolak saria eman dio Amorebieta-Etxanoko Udalari. Honek udalerriak eragile ezberdinen laguntasunarekin antolatzen dituen kirol ekitaldien eskaintza, klubei eskaintzen dien babesa eta azpiegituretan egindako inbertsioen kalitatea saritzen ditu.

BERRIA

2010/11/02

EAJ-PNVk 500.000 euro lortu ditu Durangaldean berrikuntza egitasmoak garatzeko

Azterlan metalurgi ikerketarako zentroak 500.000 euro kudeatuko ditu Durangaldean berrikuntza egitasmoak garatzeko. Diru hau dator EAJ-PNVk Espainiar Gobernuarekin  Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko negoziaketaren markoan hitzartu duen inbertsio zientifiko eta teknologikoetarako 112 milioi euroko partidatik.

BERRIA

2010/11/02

EAJk neurri batzuk proposatu ditu euskal arrantzale sektoreari krisiari aurre egiten laguntzeko

Estibaliz Hernáez Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztu duen ekimenaren bidez, langileen lan gaitasuna hobetzeko prestakuntza ekimenak martxan jartzea, langileen eta sektorearen presentzia PYMARen indartzea, eta euskal atun eta bakailao ontzidiaren konponketak Euskadin bertan egiteko behar diren neurriak diseinatzea eskatzen zaio Eusko Jaurlaritzari.

BERRIA

2010/11/02

Muskiz eta Zierbenako EAJ-PNVren udal taldeek La Arena hondartzaren karrakatzea gelditzea eta hori arrazoitzen duen txostena argitaratzea eskatu dute

Marce Elorza Zierbenako alkatea eta Borja Liaño Muskizeko alkatetzarako hautagaiak La Arena hondartzaren karrakatzea geldiaraztea exijitu dute eta  Portuetako Agintaritzak area ateratzen jarraitzeko duen asmoa oinarritzen den txosten zientifikoa argitaratzea eskatu dute.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!