Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/10/25
Ana Madariagaren esanetan “zentzugabea“ da “ez betetzeak ospatzea”
Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak Gernikako Estatutua gogoratzeko gaurko ospakizunaren inguruan aditzera eman duenez "ez da zentzuzkoa ez betetzeak ospatzea".
BERRIA
2010/10/23
Ortuzar: “Astelehenean López eta Basagoiti ospatzen egongo diren bitartean, gu lanean egongo gara Madrilen”
"Hitz gutxiago eta ekintza gehiago". "Mugimendua ibiliaz erakusten dela" da gaur goizean Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Bakion Mungialdeko alkate eta hautagai jeltzaleekin egin den topaketa parte hartzailearen markoan azpimarratu nahi izan duen gakoa. Berrikuntza eta esperientzia, horiek dira Ortuzarrek gaurko famili argazkiaz hitz egiterakoan erabili dituen hitzak. Halaber, jeltzale bizkaitarren buruak egunerokotasun politikoa deskribatzeko alderaketa hau erabili izan du: "Astelehenean López eta Basagoiti Ajuria-Enean ospatzen egongo diren bitartean, gu lanean egongo gara Madrilen".
BERRIA
2010/10/22
Helduak Elkarteak nagusientzako informazio, prestakuntza eta aisia eskaintzen du asteburuan BECen ospatuko den Nagusia XIV. Azokan
José Luis Bilbao Bizkaiko Foru ahaldun nagusia izan da gaur eguerdian BECen izan den Nagusi 2010 azokaren inaugurazio ekitaldian. Azoka honetan nagusiei zuzendutako prestakuntza, informazio eta aisia uztartzen da Barakaldoko Nazioarteko Azokaren 1. pabilioian. EAJ-PNVren Helduak Elkartea ere bertan dago famili, zaintzaile eta hirugarren adinaren sektoreko profesionalei luzatu dien eskaintzarekin. Biharkoan, Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakaria izango da eguerdiko 12:00etan azokako 14.edizioa bisitatuko duena.
BERRIA
2010/10/22
Izurtzako EAJ-PNVren udal taldeak auzokideentzako Babespeko Etxebizitza gehiago eskatu ditu
Izurtzako EAJ-PNVren udal taldeak udalerriaren etxebizitza publikoa eraikitzearen aldeko adierazpena egin du, batez ere auzokideek herrian egin diren parte hartze eztabaida guneetan adierazi dituzten eskariak kontuan hartu dituelarik. Eskari hau gauzatzeko, herrigunearen sendotzea eta etxebizitza gehiago garatzea eskatzen da.
BERRIA
2010/10/22
Santurtziko dendetan erosketak sustatzeko kanpaina berria
Bizkaiko Santurtzi herriak abian jarri du toki merkatalgoa sustatzeko kanpaina; informazioa datorren hilean egongo da ikusgai mila bat erakusleihotan, Bizkaibusen autobus geltokietan eta bestelako gune batzuetan.
BERRIA
2010/10/21
Sondikak enologia eguna ospatuko du igandean
Sondikak ardo kulturari eskeinitako eguna biziko du igandean, urriak 24. Ardo azokak goizeko 10:00etatik eguerdiko 15:00ak arte ospatuko da Txorierri Etorbidean, non erakusketaz, dastaketetaz eta ardo salmentaz gozatu ahal izango den. Jardunaldi hau ospatzen den bigarren urtea da, aurten 20 izango dira kokatuko diren postuak, horietatik 16 jatorrizko deiturarekin, Errioxa, Arabako Errioxa, Rueda, Toro, Cádiz, Somontano, Cigales..., besteen artean. Bizkaiko Txakolina ez da faltako ezta munduko edozein lekutatik heldutako ardoak ere ez. Gainera, stand bi kokatuko dira, non Idiazabal gazta dastetzeko aukera egongo den. Pintxo hauek 50 zentimotara salduko dira.
BERRIA
2010/10/21
Arrigorriagako udalak biztanleriaren aurrean zabaldu du HAPNren berrikustea
Arrigorriagako Udalak bere auzokideen lankidetza eskatu du Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren berrikusketarako prozesuan. Etxebizitza, komunikazioak ekipamenduak, berdeguneak edo industria guneak bilduko dituen agiri honen berri emateko, toki arduradunek karpa bat kokatu dute udaletxeko plazan eta bertan egongo da informazioa azaroaren 9ra arte.
BERRIA
2010/10/21
Basauriko EAJ-PNVk herriko biztanleak defendatzen ditu Ría 2000 egitasmoaren inguruko informazio ezaren aurrean
Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak salatu egin du auzokideek Ría 2000 erakundeak udalerrirako duen egitasmoaren inguruan dagoen informaziorik eza. Jeltzaleek ez dute onargarri jotzen biztanleek komunikabideen bidezko informazioa jasotzea eta PSEri galdetu diote gaiaren inguruko informazioa eman dezan.
BERRIA
2010/10/21
Fiskaltzak Lezamako alkatesaren kontrako salaketa artxibatu du: “Ez dago deliturik”
Bizkaiko Fiskaltzak Alaitz Etxeandia Lezamako alkatesaren kontra bere familiak Txupetxa aldean dituen lurzoruen inguruko ustezko prebarikaziozko delituagatik ezarri zen salaketa artxibatu egin du. Justizi erakundeak ez du delitu zantzurik antzeman Lezamako agintari nagusiaren jardueran.
BERRIA
2010/10/21
EAJ-PNVk Euskadin produzitzen den txakolinaren jatorri deituren babesa lortu du
Diputatuen Kongresuko Ingurumen, Nekazal eta Itsasoko gune Batzordeak aho batez onartu du Euzko Abertzaleak taldeak Euskadin produzitzen den txakolinaren jatorri deiturak babesteko aurkeztu duen Ez Legezko Proposamena.
BERRIA
2010/10/20
“Euskadiko lehiakortasunaren hobekuntzan Lanbide Heziketa estrategikoa izango da”
"Euskadiko lehiakortasunaren hobekuntzan Lanbide Heziketa berebiziko papera izango du eta giltza izango da behar dugun eredu emankor berriaren garapenean". Hau izan da Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk gaur arratsaldean, Sabin Etxean Euskadiko Lanbide Heziketaren etorkizunari buruz izan den mahai inguruan, egin duen hausnarketatiko bat.
BERRIA
2010/10/20
Sestaoko EAJ-PNVk bizilagunak inplikatzeko egitasmoa jarri du abian, auzokideak jeltzaleen hauteskunde programan parte har dezaten
2011ko maiatzeko udal hauteskundeetarako zazpi hilabete falta direla, Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak hiritarren parte hartzea bultzatzeko kanpaina jarri du abian. Honen bidez, hauteskunde programa egiteko orduan bizilagunen lankidetza eskatu eta proposatzen da "denon artean gure udalerrirako egitasmo ilusioduna eraikitzerik izan dezagun", azaldu du Josu Bergara alkatetzarako hautagai jeltzaleak.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












