Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/10/15

Elorrioko EAJ-PNVren udal taldeak garraio publikoa eraman nahi du auzoetara

Elorrioko EAJ-PNVren udal taldeak garraio publikoa eraman nahi du auzoetara, ondoko udalerrietan halako herri garraio publikoak jarri direlarik. Tokiko jeltzaleek planteatu dute auzoak herrigunearekin lotzeko antzeko zerbitzua martxan jartzea.

BERRIA

2010/10/15

Bilbaok Lópezi esan dio Riverarekin ados badago Guggenheimen gobernu organoetatik irteteko edo bestela kargua kentzeko

José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak baieztatu duenez, Eusko Jaurlaritza Antonio Rivera Kultura sailburuordeak Guggenheim Museoari egindako kritikekin ados  balego, museoko gobernu organoetatik irten beharko litzateke, eta horrela ez balitz "kargua kendu" beharko liokete.

BERRIA

2010/10/15

Egoitza berria Mungian, garun-paralisia duten pertsonentzat

Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasuna dutenenentzako egoitza bat eraiki du, Mungian, garun-paralisia edo beste desgaitasun fisiko batzuk dituzten pertsonak hartuko dituena, datorren astetik aurrera. ASPACEk kudeatuko du zentro berri hori.

BERRIA

2010/10/15

Armintzan izango da bihar Bizkaiko Sukalki Lehiaketaren VII. Edizioa

Urrustiniena Kultur Elkarteak eta Lemoizko Udalak bihar larunbata ospatzekoa den Bizkaiko VIII. Sukalki Txapelketa antolatzen dute. Sukaldaritza lehiaketa honek urte gutxi daramatzan arren, sendotu egin da eta gaur egun Bizkaiko erreferentea da horrelako sukaldaritza lehiaketen artean.

 

BERRIA

2010/10/14

Mugikortasun lanek 110 aparkaleku berri sortuko dituzte Zamudion

Eginda dauden eta egiteko bidean dauden mugikortasun lanak bukatutakoan Zamudio herriak 110 aparkaleku berri gehiago izango ditu. Autoak aparkatzeko lekurik eza da herriko bizilagunen arazorik handienetakoa. Beharrizan honi aurre egiteko, Udalak hainbat kale erreformatuko ditu eta aparkaleku  eta zebrabide gehiago jarriko ditu, espaloiak zabalduko, trafikoa arautuko eta seinale berri gehiago jarriko ditu.

BERRIA

2010/10/14

Bilbok nazioarteko beste saria jaso du, bizitasunari ematen zaion Global City Report

Bizkaiko hiriburuak nazioarteko beste saria jaso berri du, Global City Report izenekoa, hiriaren bizitasunari eta eboluzionatzeko eta talentua erakartzeko gaitasunari ematen zaiona. 

BERRIA

2010/10/14

Sestaoko EAJ-PNVk Las Canteras gunean “eskonbrotegia” dagoela salatu du

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak salatu duenez, Las Canteras gunea "eskonbrotegi" bilakatu dela. Sestaoko jeltzaleek horren inguruan sortu diren kexak batu dituzte eta Udalari gune hau "berehala garbitzea" eskatu diote.

BERRIA

2010/10/14

Erandioko alkateak talde sozialistari Asua itsasadarra berreskuratzeko ahalegina egitea eskatu dio

Asuako itsasadarraren berreskuratze integralari eta Joseba Goikouria Erandioko alkate jeltzaleak berreskuratze lan horretan mantentzen duen zuzeneko inplikazioari dagokionez, Erandioko alkateak udal bozeramaile sozialistari gogoratu dionez "eskaerak eginda daude" eta Erandioko PSE alderdiak " ondo baino hobeto" daki.

BERRIA

2010/10/13

Zamudioko Udalak kudeatze jasangarriaz galdetuko die bihar biztanleei

Zamudioko Udalak ostegunean bertan egingo du kudeatze jasangarriaren inguruko galdeketa eta  hiritarren ideia eta proposamenak jasoko ditu, Udal Toki Agenda 21 berrirako Jarduera Egitasmo berrian sartzeko. Bi karpa ezarriko dira Arbolantxa kalean 10:00etatik 14:00etara. Arratsaldean, kontsulta 16:30etatik 19:00etara  egingo da.

BERRIA

2010/10/13

Barakaldoko EAJ-PNVk Gurutzetako Enparantzan urez betetzen diren dendentzako konponbideak eskatu dizkiete Udalari eta Eusko Jaurlaritzari

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Udalari eta Eusko Legebiltzarrari zuzendutako ekimenak aurkeztu ditu "Gurutzetako Enparantzan dauden  eta euria egiten duenean urez betetzen diren dendentzako behin betiko konponbidea egon dadin".

BERRIA

2010/10/13

Prestakuntza eta enplegu egitasmoaren edizio berria, Urdulizko langabeen aukerak hobetzeko

Urdulizko Udalak martxan jarri berri du langabeen lanpostu aukerak hobetzeko xedea duen prestakuntza eta enplegu egitasmoaren edizio berria, eta horretarako ezarri da 150.253 euroko aurrekontua. Egitasmo hau bigarren urtez garatuko da eta langabezi tasak "maila historikoetara" iritsi diren "krisialdi orokorra" nagusi den unean.

BERRIA

2010/10/13

Ondarroako Udalak ingurumenaren jasangarritasuna bermatuko duen ordenantza onartu du

Ondarroako Udalak onartu berri duen ordenantzaren bidez, udalerriaren ingurumenaren jasangarritasuna bermatuko da Udalaren kudeaketarako Batzordeko ordezkariek aditzera eman bezala. Arau berri hau esku hartze administratiboa arautzeko tresna izango da "ingurumena den moduko gai konplexu eta anitzaren  kasuan".

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!