Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/10/01

Bizkaiko Foru Aldundiak Zahartze Aktiborako Plana aurkeztu du Bilboko Euskalduna Jauregian

Bizkaiko Foru Aldundiak, Zahartze Aktiborako Plana aurkeztu du Bilboko Euskalduna Jauregian urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Egunean. Ekitaldian Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbao aritu da Bizkaiko adineko pertsonen elkarteetako eta klubetako 700 ordezkarien aurrean.

BERRIA

2010/10/01

Euzko Abertzaleak taldeak bi ekimen erregistratuko ditu Indiako itsasoan ari diren atun-ontziak babesteko

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak bi ekimen erregistratuko ditu Diputatuen Kongresuan, Defentsa Nazionalerako Legeak aurreikus dezan marina infanteak  ur arriskutsuetan lan egiten duten atun-ontzietan itsasoratzeko aukera eta itsasontziek batasunetik kanpoko herrialdeetako banderarik har ez dezaten eta beraz, Europar Batasunaren legeria urratu ez dezaten.

BERRIA

2010/10/01

X. Itsaski Azoka asteburuan Zierbenan

Zierbenako Udalak urriaren 1etik  3ra bitartean ospatuko du Zierbenako X. Itsaski Azoka. Honetan, protagonistak izango dira itsasoa, mariskoa eta sukaldaritza eta itsasoko kirolak, jarduera kulturalak, jokoak eta lehiaketak ere izango dira, besteak beste argazkilaritza, kukaina, txalupa-osterak eta umeentzako tailerrak.

BERRIA

2010/10/01

Abantoko Udalak gazteentzako babestutako 24 alokairu-etxebizitzaren eraikuntza bultzatu du

Abantoko Udalak Gallartan babestutako alokairuko 24 etxebizitza egitea planifikatzen ari da. Etxebizitza hauek etxebizitzaren beharrean eta behar besteko baliabideak ez dituzten herriko gazteei zuzenduak izango dira. Udal bilkurak behin betiko onartu zuen eraikuntzarako behar den lurzoruaren modifikazioa. Eskuragarriak eta txandakakoak izango dira, Manu Tejada alkate jeltzaleak azaldu duenez.

BERRIA

2010/10/01

Eusko Jaurlaritzak ez dio erantzun Muskizen 37 lanpostu sortzeko eskariari

Muskizeko EAJ-PNVren udal taldea "kezkatuta" agertu da Eusko Jaurlaritzak oraindik ez diolako erantzun Euskadi 2009 egitasmoaren eskariari. Honen bidez 37 lanpostu sortzea eskatzen zen, hau da, 500.000 euroko aurrekontua suposatzen dutenak. Talde jeltzalearen aldetik azaldu dutenez, egitasmo honek aurreko urteetan Auzolan egitasmoaren bidez betetzen zuen eskariari erantzuten zaio, hau da, bazterketa egoeran dauden 16 pertsona inguru kontratatzen zirelarik.

BERRIA

2010/09/30

Eusko Legebiltzarrak Sestaoko behe aldea berreskuratzea onartu du EAJ-PNVren eskariz eta akordioa “historikotzat” jo du alderdi jeltzaleak

EAJ-PNvren legebiltzar taldeak aditzera eman duenez, bere ekimenez Eusko Legebiltzarrak "akordio historikoa" lortu du, Sestaoko behe aldearen birgaitze prozesua arintzea ahalbidetuko duena.

BERRIA

2010/09/30

Getxoko Udalak 124.770 euro emango ditu eskolako lehen gastuekin laguntzeko familiei

Getxoko Udalak 124.770 euro bideratuko ditu familia getxotarrentzat beren seme-alaba txikien eskolako gastuetan laguntzeko 2010-2011 ikasturtearen hasieran (10.000 bat ikasle dira, udal Hezkuntza arloaren arabera).

BERRIA

2010/09/30

Durangok eta CEAR erakundeak etorkinentzako doako antzerki tailerra eskaintzen dute

Durangoko Udalak eta Errefuxiatuei Laguntasuna emateko Euskadiko Batzordeak antzerki tailer soziala sustatu dute hiritargoa asilo eskubideaz eta errefuxiatutako pertsonen errealitateaz sentsibilizatze aldera.

BERRIA

2010/09/30

Galdakaoko EAJ-PNV: “Ez gara metroko bost geltokietaz fidatzen”

Galdakaoko EAJ-PNVren udal taldeak bere zalantzak azaldu ditu Garraioen partzuergoak  metroaren 5. Linea Usansoloko erietxera iritsiko delako egin duen iragarpenaren aurrean. Oraindik "ez gara fidatzen sozialistekin 2016 urtean metroa Usansolora iristeaz", arrazoitu du Justo Iraurgi Galdakaoko EAJ-PNV udal taldearen bozeramaileak. Hala adierazi dute aste honetan izan den osoko bilkuran. Bertan, mozioa onartu Eusko jaurlaritzari bost geltokiak  jartzeko eskaria egiteko.

BERRIA

2010/09/29

Barakaldoko EAJ-PNVk udal tasa eta zergak izoztea eskatu du

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak ekimen ekonomiko batzuk aurkeztu ditu une latz hauetan auzokideen egoera hobetzeko xedez. Taldeak udal arduradunei datorren urterako tasak eta zergak izoztea eskatu die, oraingo krisialdi garaian auzokideen zama arintzeko. Bigarren proposamen baten bidez, Gobernu taldeari eskatu diote OHZren Zergaren hobaria onartzea, diru sarrera baxuak dituzten herriko alargunei zuzendua.

BERRIA

2010/09/29

Garbigune mugikor berriak udalerriko auzo desberdinetara hurbilduko du birziklatzea eta hondakin toxikoak uztea ahalbidetuko

Getxoko Udalak datorren ostiralean, urriaren 1ean, abiatuko duen Garbigune mugikorraren zerbitzu berriak, udalerriko auzo guztietako bizilagunei etxean sortutako hondakin aleak asteburuetan tamaina handiko edukiontzi batean pilatzea ahalbidetuko die, ondoren birziklatuak izan ahal izateko.

BERRIA

2010/09/28

Bilbaok Lópezi eskatu dio euskal interesak defendatzeko duen derrigorra bete dezala eta ez dadila Zapaterorekin “otzana” izan

José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak gaur goizean baieztatu duenez, oraindik "krisialditik irten ez garen arren", "tunelaren amaiera" antzematen hasi daiteke. Halaber, López lehendakariari exijitu dio "Euskadiren interesak defendatzeko duen derrigorra bete dezala eta ez dadila Gobernu zentralak egiten duen guztiarekiko otzana izan".

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!