Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/09/22

Santurtziko Udalak bigarren urtez mantenduko ditu zergak igo gabe

Ricardo Ituarte Santurtziko alkateak iragarri duenez, Bizkaiko udal honek bigarren urtez mantenduko ditu tasak, zergak eta prezio publikoak igo gabe. Alkate jeltzaleak azaldu duenez, toki Gobernuaren ustetan "ez da gehiago eskatzeko ordua" eta, baieztatu duenez, ez duela ekarriko zerbitzuen murrizketarik.

BERRIA

2010/09/22

Maruri-Jatabeko ikastaro egitasmoa adin eta sakela guztietara irekitzen da UBK Txartel berriaren bidez

Ikasturtearekin batera, eskolaz kanpoko ekintzekin osatzen den pareko bidea hasten da. Maruri-Jatabeko Udalak era guztietako jarduera kultural eta kirolekoak eta ikastaroak antolatu ditu eskola umeei eta bere gurasoei zuzenduak. Aukeratu duten goiburua erabilita "oso erraza" izango da  zerbitzu hauek jasotzea. UBK Txartela berriaren bidez, Uribe-Butroeko kirol ekipamenduak erabiltzeaz gain, udalek antolatutako jarduera kultural eta ikastaroetan parte hartzerik izango dute prezio bakarrean.

BERRIA

2010/09/22

XXXIV. Alderdi Eguna “Euskadi sasi guztien gainetik” goiburupean

Belén Greaves EAJ-PNVren EBBren Idazkariak gaur goizean aurkeztu du Sabin Etxean igandean, irailak 26, Gasteizko aireportu ondoko Foronda zelaietan ospatzekoa den XXXIV. Alderdi Eguna. Goiburu honek "hurrengo hilabeteotan gizarte gisa izango ditugun erronken aurrean dugun konpromisoa eta apustua adierazi nahi du", azaldu du Greavesek.

BERRIA

2010/09/21

Basauriko EAJ-PNV taldeak maiztasunak hobetzea eskatu dio Renferi 3 Linean

Basauriko EAJ-PNVren bozeramaileek Renfe erakundeari eskatu diote Urduña Bilboko Abando geltokiarekin lotzen duen linearen maiztasuna hobetzeari ekin diezaiola. Nerbioi eskualdeko hainbat udalek eta elkarteek lagunduta, jeltzaleek baieztatu dute Mikel Deuna auzoaren eta Bidebieta geltokitik hurbil dauden guneen iresgarritasuna hobetuko litzatekeela.

BERRIA

2010/09/21

Ortuzar: “Enplegu politika aktiboen transferentziaren inguruko akordioa ordu batzuetako kontua izan daiteke”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak baieztatu duenez, "oraindik zertxobait falta da" bere alderdiaren eta Rodríguez Zapateroren Gobernuaren artean Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko akordioa erdiesteko; gaineratu duenez, "hurbil egon badaude eta espero dut hurrengo orduotan gauzatzea enplegu politika aktiboen transferentziaren inguruko akordioa".

BERRIA

2010/09/21

J.M.Iruarrizaga: “Poztu egin gara Aldundiek udalen gain duten finantza tutoretza onartua izan delako”

José María Iruarrizaga Bizkaiko Ogasuneko foru diputatua pozik agertu da, Diputatuen Kongresuak baiezkoa eman diolako Parlamentuko Euskal Taldeak (EAJ-PNV) toki finantziazioaren arloan eginiko aldakizun proposamen bati: Parlamentuko Talde Katalanak mozio bat aurkeztu zuen Gobernuak toki finantziazioaren arloan duen politikari eta politika horrek toki erakundeek herritarren beharrei erantzuteko duten ahalmenean duen eraginari buruz, eta Kongresuak baiezkoa eman dio Euskal Taldeak mozio horri eginiko aldakizun proposamenari.

BERRIA

2010/09/03

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldea pozik dago El Regatoko autobusaren zerbitzuak hobekuntzak egin direlako

Barakaldoko EAJ-PNV pozik agertu da Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio sailak erantzun egin dituelako El Regato auzoko bizilagunen izenean EAJ-PNVk egin zituen eskariak. Auzokideek udal talde jeltzaleari bitartekaritza lana eskatu zioten autobus zerbitzuan hobekuntzak egin zitezen ordutegi eta geltokiei dagokienez.

BERRIA

2010/09/03

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldearen esanetan udal igeritokiak irekita egon beharko lirateke hilabete osoan

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak udal Gobernu taldeari berretsi dio (PSE eta EB) hilabete osoan manten dezala La Benedictako udal igeritokien bainu aldia. Arrazoitu dutenez, uztaileko eguraldi eskasagatik bizilagunek ez dituzte azpiegitura hauek osotasunez gozatu.

BERRIA

2010/09/03

Getxo, eredu kosmopolita

Josu Loroño Getxoko Udaleko Komunikazio zinegotzia, Getxophotoren  zuzendari eta komisario diren Jokin Aspuru eta Frank Kalerorekin batera, aurkeztu berri du Getxophotoren programazioa, Begihandi taldeak antolatzen duen Nazioarteko Argazki Lehiaketa. Gertakari hau Getxoko udalerrian ospatuko da irailaren 2tik urriaren 3ra arteko adian. "Aisiari Gorazarre" izenburupeko egitasmoaren barruan, nazioarte mailako argazkilariek (Martin Parr, Steve Schofield, Naomi Harris, Andreas Meichsner edo Mentalgassi, besteak beste) beren lana tamaina handian erakutsiko dute Getxoko hainbat tokitan, nagusiki Ereaga hondartzatik Portu Zaharrera doan ardatzean.

BERRIA

2010/09/02

Barakaldoko EAJ-PNVk udal taldea utzi duten zinegotzi biei eskatu die berehala beren zinegotzi aktak eman ditzatela

Komunikabideetan agertu da Barakaldoko EAJ-PNVren zinegotzi bik udal taldea utzi egin dutela eta atxiki gabekoen taldera igaro direla. "Barakaldoko EAJ-PNVk argi utzi nahi du transfugismo politiko kasu larri baten aurrean aurkitzen garela eta ondorioz, zinegotzi hauei eskatzen diegu beren zinegotzi aktak berehala eman ditzatela".

 

BERRIA

2010/09/02

Galdakaoko Udalak eusko Jaurlaritzari eskatu dio metroko lanzadera martxan jartzeko data zehaztea

Galdakaoko Udalak eusko Jaurlaritzari eskatu dio udalerri hau Etxebarriko metro geltokiarekin lotzeko lanzadera zerbitzua martxan jartzeko data zehatza eman dezan. Joseba Escribano alkateak kritikatu duenez, "lehenengo hitz handiz iragarri zuen lanzadera igaro den ekainean martxan egongo zela, hau da, aurreikuspenak baino hiru hilabete lehenago eta esan duten azkenaren arabera uztaila eta irailaren artean izango omen da". "Errore handia da bat-batekotasun maila hau mantentzea eta ziurgabetasuna handitzen du Galdakaoko bizilagunen artean", azpimarratu du.

BERRIA

2010/09/01

Basauriko EAJ-PNVren iritziz negargarria izan da Gobernuko taldeak Pozokoetxeko obrei dagokienez egin duen informazioaren kudeaketa

Basauriko EAJ-PNVko udal taldeak gaitzetsi egin du Bizkaiko herri horretan egiten ari diren obrei buruzko informazioari dagokionez udal gobernuko taldeak burutu duen "kudeaketa negargarria". Ildo horretatik, adierazi du itxaron egin beharko litzatekeela eta Pozokoetxeko kolektorearen birmoldaketaren emaitzako mozketak atzeratu harik-eta herritarrentzako  informazio kanpaina amaitu arte.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!