Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/09/28

Sestaoko EAJ-PNVren esanetan, Txabarri birgaitzeko egitasmoa ez da nahikoa

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak "eznahiko" jo du Txabarri birgaitzeko egitasmo berria eta "osoko jarduera"  martxan jartzea exijitu du konponketaren beharra duten 25 etxebizitza blokeei erantzuna emateko. Salatu duenez, Sestao Berriren Administrazio Kontseiluak "ez du oraindik hirigintza ekimen hau onartu". 

BERRIA

2010/09/28

Iñigo Urkullu: “PEACE Euskadi egitasmo berria ahalbidetzea bilatzen dugu”

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak gaur goizean ireki du "Bilboko Elkarrizketak: eEraldatze bidean dagoen mundua" izenburuarekin antolatu den  III. Edizioaren bigarren eta azken jardunaldia. "Amerikako berrehun urteak etorkizunerako ikuspuntuarekin" aztertu diren honetan, Urkulluk bost atalen inguruan errotu du bere hitz egitea: Testuinguru sozio-ekonomikoa; Partekatutako Baloreak. Denon arteko kosmo-ikuskera; Kanpo politika eta garrantzi geoestrategikoa; Partekatutako baloreak. Denon arteko kosmo-ikuskera; eta Gaiztotutako bortxakeria arrastoak (Latinamerika-Euskadi). ETAz jardun izan duen azken atal honetan ezarri duenez, "ADOSen bidez PEACE Euskadi egitasmo berria ahalbidetzea bilatzen dugu".

 

BERRIA

2010/09/27

Bilbao bakerako jauzia “arinerako” bultzada ematearen aldeko agertu da

José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak "norabide egokian bultzatzeko beharra" defendatu du bakerako jauzi arina eman dadin. Halaber, krisialdi ekonomikoa "argitzen hasia dela" esan du, "gauzak konponduta daudela esateko goizegi den arren". Hausnarketa hau Herrialdeko politika orokorraren inguruko azken eztabaidaren markoan egingo da bihar. Bizkaiko Batzar Nagusietako bilkura goizeko bederatzi eta erdiak inguruan hasiko da Gernikako Batzar Etxean.

BERRIA

2010/09/27

Durangoko Udalak Landako Guneko Elkartegian ospatuko den herritar foroan parte-hartzera gonbidatzen zaitu

Durangoko Udalak, Tokiko Agenda 21aren bidea jarraituz, irailaren 30ean arratsaldeko 19:00etan Landako Guneko Elkartegian ospatuko den herritar foroan parte-hartzera gonbidatzen zaitu. Herritar foroan, telefonia mugikorren antenak sorturiko kutsadura elektromagnetikoaren inguruko arazoak eta eraginen gaia landuko da.

BERRIA

2010/09/27

EAJ-PNVk asteazkenean egingo du Guraso Elkarteei zuzenduriko bigarren hausnarketa jardunaldia

Eusko Alderdi Jeltzaleak asteazkenean, irailak 29, egingo du Ikasleen Gurasoen Elkarteei zuzendutako bigarren hausnarketa jardunaldia. Bilera Sabin Etxean ospatuko da 18:00etatik aurrera.  

BERRIA

2010/09/27

Ortuzarren ustetan “ulertezina da” lehendakariak urte betean ahaldunekin hitz egiteari uko egin izana

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak "ulertezin" jo su Patxi López lehendakariak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Ahaldun Nagusiekin  "ia urte betean" hitz egiteari uko egin izana. Onda Cero irratiari igaro den ostiralean eskainitako elkarrizketan zehaztu zuenez, berak ez zuen ondo ulertu ostegunean Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean esan zuena, hau da,  aldundiak ez dituela euskal zerga sistemaren inguruan hitz egiteko deituko,  2011ko maiatzeko hauteskundeen ostean osatuta geratu arte.

BERRIA

2010/09/27

III. Bilboko elkarrizketak: gure munduraren eraldaketa

Irailaren 27an eta 28an egingo dira Euskalduna jauregian. Hilaren 27an, ateak itxita. Hilaren 28ko mahaingurua, Iñigo Urkulluk parte hartuko duelarik, hedabideentzat irekia.

BERRIA

2010/09/27

Bizkaiko hirurogei udal, museo eta kultur erakundek baino gehiagok hartu dute parte Europako Jardunaldien hamargarren edizioa

Bisita gidatuak, mendiko ibilbideak, hitzaldiak, erakusketak, kaleko antzerkia, kontzertuak eta jarduera didaktikoak... Asko dira herritarrak Bizkaiko kultur ondarera hurbiltzeko proprosamenak. Aurtengo programan, jarduera ugari egingo dira Lurralde Historikoko eskualde guztietan, eta, Bizkaiko hirurogei udal, museo eta kultur erakundek baino gehiagok hartu dute parte programa prestatzen.

BERRIA

2010/09/27

Urkullu: “EAJk sasi guztien gainetik aurrera egin du eta egingo du”

EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkulluk, aurtengo Alderdi Egunean ozen eta gogor milaka alderdikide eta alderdizaleen aurrean adierazi duenez, "sasi guztien gainetik Euskadik aurerra egiten du, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan eta Iparraldean ere". "Sasi batzuk bidea ezkutatu nahi dute eta beste batzuk bidea ukatu. Baina... bidea egon badago, eta aste honetan bertan erakutsi dugu. Bidean dabilenak daki bidearen berri, eta Euskadik aste honetan aurrera-urrats haundi bat eman du burujabetasunaren bidean".

BERRIA

2010/09/23

Andoni Ortuzarrek bihar inauguratuko du Erandio Bekoako Batzokia

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakaria bihar, irailaren 24, 19:30etan, inauguratuko du Erandio Bekoako Batzoki berria. Burukide jeltzalearekin batera, ekitaldian izango dira Joseba Goikouria, Erandioko alkatea, eta Txorierriko alkateak, inauguratzeko ekitaldira gonbidatuak izan direlarik.

BERRIA

2010/09/23

“Luis Arana Goiri. 1862-1951” liburuak euskal abertzaletasunaren erreferentea gogoratzen du

Euskal abertzaletasunaren erreferentea eta aldi berean ezezaguna, Euzko Alderdi Jeltzalearen barruan eta Euskadiren historiaren barruan ere. Jean-Claude Larronde idazleak Luis Arana Goiriren figura gogoratu du Sabino Arana Fundazioak argitaratu duen "Luis Arana Goiri. 1862-1951" izenburuko liburuaren bidez. Sabin Etxea EAJ-PNVren egoitza nagusiko sarrera izan da agiri historiko hau aurkezteko tokia. Bertan, izan dira Iñigo Urkulu, EAJ-PNVren EBBren lehendakaria; Juan María Atutxa, SAFren lehendakaria; Iñaki Arana, Luis Arana Goiriren iloba;  eta  Jean-Claude Larronde idazlea, liburuaren gakoak eman dituelarik.

BERRIA

2010/09/23

Santurtzik El Bullón aldean mila bat etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko duen Plan Nagusiaren modifikazioa onartuko du

Santurtziko osoko Bilkuran gaurko honetan "behin betiko" onartuko du1998 urtean aurreikusi ziren ildoak ebaztea ahalbidetuko duen Plan Nagusiaren modifikazioa. 55.470  metro karratutik igaro da  87.508 metro karratura, eta horren bidez etxebizitza babestuak, tasatuak eta askeak eraiki ahal izango dira, bertan bizi diren pertsonentzat eta El Bullón auzoan etxebizitza nahi duten pertsonentzat. 

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!