Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/08/19
Ortuzar beldur da enplegu-transferentzia ez ote den “bigarren mailakoa” izango eta ez ote den “ahulduta” egongo “espirituari” eta zenbateko ekonomikoari dagokienez
EAJko BBBko buruak, Andoni Ortuzar-ek, adierazi du beldur dela Euskadira egin beharreko enplegu-politika aktiboen transferentzia ez ote den "bigarren mailakoa" izango eta ez ote den "oso ahulduta" iritsiko "espirituari" eta zenbateko ekonomikoari dagokienez.
BERRIA
2010/08/18
Francesco Cossiga, agur
EAJk atsekabe sakonena adierazten du Francesco Cossiga Italiako Errepublikako presidente ohiaren heriotza dela eta, hain zuzen ere gaur gertatu dena. Aldi berean, doluminak adierazi nahi dizkio senitarteko eta lagunei, pertsonalki adieraziko dizkienak, eta baita Italiako herritar eta erakunde multzoari ere.
BERRIA
2010/08/18
Aldundiak txakolinaren sektorea bultzatu du upategiak arte-erakustoki bihurtuz
Aldundiak txakolinaren sektorea bultzatu du upategiak arte-erakustoki bihurtuz. UBE eskultorearen erakusketa ibiltaria Doniene Gorrondona Upategian dago ikusgai.
BERRIA
2010/08/17
Gueñesek, aurrefabrikatu gehiagoren aurkako, Enkarterrietako Irakaskuntza Kooperatiba alokatu beharra azpimarratzen du Eretzako institutua masifikaziotik ateratzeko
Gueñeseko Udalak berriro ere eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Enkarterrietako Irakaskuntza Kooperatiba aloka dezala, Eretza institutuak jasaten duen "masifikazio" arazoa konpontze aldera. Aitzitik, euskal Gobernuak berean mantentzen du modulu aurrefabrikatu gehiago instalatzeko aukera, bertan ikasleak hartzeko. Modulu horiek egun jada badaudenekin bat egingo lukete "behin-behineko konponbide" gisa eta 2013rako aurreikusi den DBHko institutuaren zabalkundea eraikitzen den arte.
BERRIA
2010/08/17
Barakaldoko EAJk zoritxarrekotzat jo du PSEk abuztua aprobetxatzea langileen eskubideen aurkako neurriak martxan jartzeko
Barakaldoko EAJren udal taldeak zoritxarrekotzat jo du Gobernu taldea "ezkutuan" ibili izana eta abuztua aprobetxatu izatea udal langileen eskubideei eragiten dieten neurri batzuk onesteko, adibidez erretiro aurreratuen gaia edo Udaltzaingoaren antolamenduaren egutegia.
BERRIA
2010/08/17
Loiuko eraikin publikoak teknologia berriei egokitzen zaizkie
Loiuko Udalak hiru sistema berri sartu ditu, horien bitartez irisgarritasun hobea ahalbidetzeko telefoniara, lokal publikoetara, bileretara eta udal konferentzietara. Garrantzitsuena udaletxe barruan telefono sareak banatzeko lan egiten duen telefonogune bat da. Erabiltzaileek aldea igarriko dute, izan ere, udaletxeko telefonora deitzen dutenean, telefonogune horrek esan egingo dizkie zeintzuk diren erabilgarri dauden konexio aukerak.
BERRIA
2010/07/30
Hamazazpi urteren buruan onartua izan den Abantoko HAPNk etxebizitza eta berdeguneak ezartzen ditu helburu gisa
Hamazazpi urteren buruan, Abanto-Zierbenako Udalak Hiri Antolamendurako Plan Nagusia onartzea lortu du, honen bidez etxebizitza eta berdeguneen alde egingo da. Zehatzago esanda, 2000 etxebizitza gehiago eta 63 hektarea gehiago hurrenez hurren.
BERRIA
2010/07/30
Portugaleteko EAJ-PNVk igeritokien segurtasuna aztertzea eskatu du
Portugaleteko EAJ-PNVren udal taldeak herriko Gobernu taldeari eskatu dio igeritokien segurtasun neurriak berrazter ditzala. Asier Basagoiti zinegotzi jeltzaleak onartu egin du kirol instalazioak legezko araudia betetzen duela , baina azaldu duenez " istripuak ezin dira aurreikusi baina ondorioak prebenitu behar ditugu ".
BERRIA
2010/07/29
Zallak gazteen arteko irakur zaletasuna bultzatu nahi du
Zallak gazteen arteko irakur zaletasuna bultzatu nahi du. Udalak eta ikastetxeek Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean irakur zaletasuna bultzatzeko lehiaketa antolatu dute.
BERRIA
2010/07/29
Urdulizko Udalak argi berdea eman dio 28 etxebizitzako bigarren promozio publikoari
Urdulizko Udaleko Osoko Bilkurak argi berdea eman dio 28 etxebizitza egiteko promozio publikoari eta horrekin batera berresten da toki administrazioak etxebizitza publikoarekin duen konpromisoa. Etxebizitza berriak Kareabi kalean egongo dira, futbol zelaiaren ostean dagoen orubean.
BERRIA
2010/07/28
Erandioko Udalak ETAk udalerrian eragindako biktima biak omenduko ditu
Erandioko Udala ostegunean Oroimenaren Mapan sartuko da ETAk udalerrian eragin dituen bi biktimei eskainiko zaien omenaldiaren bidez. Udaleko ordezkariek aditzera eman dutenez omenduak 1982ko irailaren 22an hil zen Emilio Fernández Arias Marina brigada eta 1991ko azaroaren 7an atentatuan hil zen urte biko Fabio Moreno umea izango dira, biak ETAk eragindako erasoetan hilak.
BERRIA
2010/07/28
Patxo Igartua: “Udalak hondartzarako sarbideen eta aparkalekuen gainetik egon beharko luke”
Gorlizko udalean EAJ-PNVren bozeramailea den Patxo Igartuak Onda Cerori eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, "Udalak hondartzetarako sarbideen eta aparkalekuen gainetik egon beharko luke". Hondartza zabaltzeko lan handia egin den arren "ez dago jarduera eta zerbitzurik", salatu du talde jeltzaleak.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












