Prentsa Aretoa
Berriak
BERRIA
2010/07/28
Arrigorriagako EAJ-PNVk Heldu zerbitzua ez kentzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Arrigorriagako EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio Heldu zerbitzua bertan behera uzteko hartu duen erabakiari atzera egin diezaiola. Erakunde hau, udal bakoitzeko gizarte zerbitzuekin batera, Euskadin etorkinak integratzeko lana egin izan du.
BERRIA
2010/07/27
Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak hondartzaren kudeatzea kritikatu du
Gorlizko EAJ-PNVk salatu egin du herriko hondartzaren kudeatzea eskasa dela. Udal taldeak salatu duenez, ez da bete alderdi honek estatuko parlamentuan lortu zuen akordioa, hau da, bi milioi euro lortu zirela sarbideak eta aparkalekuak hobetzeko. EAJ-PNVk salatu duenez, kreditu geldikinaren zati bat erakunde publiko eta enpresa pribatuetako gastuak ordaintzeko erabili dela Astondon segurtasun sarea eta harriak kentzea finantzatzeko.
BERRIA
2010/07/27
Bilbao: “Bizkaia hazkundera itzuliko da lanak egin ditugulako”
José Luis Bilbao Ignazio Deuna ospatzeko Foru Jauregian izan den ekitaldian adierazi duenez "azkenak izan gara krisialdira sartzeko orduan eta lehenak izan behar ginateke irteteko. Gaur, atzo baino baikorrago nago eta konbentzituta nago inguruko lehenak izango garela krisitik ateratzeko orduan".
BERRIA
2010/07/27
Santurtziko Udalak Mamariga Kultur Gunea egiteko lanak hasi ditu
Santurtziko Udalak hasi ditu jadanik Mamariga Kultur Gunea egitasmoa egiteko lanak, auzoko 9.000 biztanleei eta herri osoari zerbitzua emango dion kultur zentroa. Danel Bringas kultura zinegotziak azaldu duenez, "urteetan ahaztutako gabeziei erantzuna ematea da eta auzoari eman nahi dizkiogu Mamariga auzoa kultur erreferentea izateko azpiegiturak".
BERRIA
2010/07/26
BFAk doako autobusa jarriko du larunbatean Gorbeiara igo nahi duten pertsonentzat
Bizkaiko Foru Aldundiak doako autobusa jarriko du Ignazio Deuna ospatzen den uztailaren 31ri begira. Doako zerbitzua izango da eta ingurumena zaintzeaz gain, zirkulazio arazoak ekidingo ditu Gorbeiako pistetan.
BERRIA
2010/07/26
Erandioko Udalak lau pantaila ukigarri kokatu ditu, udalerriaren inguruko informazioa emateko
Erandioko Udalak lau pantaila ukigarri jarri berri ditu udalerriaren inguruko garrantzizko informazioa emateko. Internet bidez, auzokideek azken berriak ezagutu ahal izango dituzte.
BERRIA
2010/07/26
Azkuna: “Ikusi egingo da bat egiteak merezi ote duen eta zer baldintzatan egin behar den”
Iñaki Azkuna BIlboko alkateak gaur goizean azaldu duenez, ikusi egingo da "hiru kutxek bat egiteak merezi ote duen eta zein baldintzatan egin behar ote den". Gaineratu duenez, "oraindik unea heldu ez denez, albiste ona da hiru kutxak ondo irten direla Europa mailan egin den azterketati, eta egin behar dutena da dirua irabaztea eta gizarte zerbitzutan banatzea".
BERRIA
2010/07/26
Txorierriko EAJ-PNVko udal taldeek uholdeak ekiditeko eskaerea luzatzen deutsie Gobernuari
Txorierriko udaletako EAJ-PNV udal taldeek Eusko Jaurlaritzari uholdeak ekiditeko hartu beharreko neurriak hartzeko eskaerea aurkeztu dabe eztabaidatzeko osoko bilkuretan. Legebiltzarrean EAJ-PNVren taldeak oso antzeko proposamena egin ebanean sozialistek eta popularrek atzera bota eben.
BERRIA
2010/07/23
Atxondoko EAJ-PNVk ANV herrigunean egiten ari den zuhaitz mozketa salatu du
Atxondoko EAJ-PNVren udal taldeak ANVren Gobernu taldea herrigunean eta oraingoan Zearreta auzoan egiten ari den zuhaitz mozketa berria salatu du. Duela egun batzuk talde jeltzaleak eskutitza bidali zion udaleko alkateari, ulertzen ez duten jarduerari behin betiko amaiera ematea eskatzeko.
BERRIA
2010/07/23
“Ez da bat ere etikoa Gurutzetako ospitalearen 55. Urteurrenean hainbeste gastatzea eta langileei soldata txikitzea”
Fatima Ansotegi Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNVren legebiltzarkideak salatu duenez, "ez da etikoa" Eusko Jaurlaritzak diru publikoa "behar ez diren ospakizunetan" gastatzea, Gurutzetako (Bizkaia) ospitalearen 55. Urteurrena ospatzeko eginkizunean kasu, eta "aldi berean langileen soldata txikitzea".
BERRIA
2010/07/23
Durangoko alkateak alderdi sozialistako bozeramaleren ´jarrera doilorra´ eta ´moralgabea´ salatu du
Uztailaren 20ko osoko bilkuran, Durangoko PSE-ko bozeramaleak EAJko Gobernu taldea salatu du "terrorismo-kontuetan bestaldera begiratzeagatik eta anbiguotasunez eta sentiberatasun ezaz" jokatzeagatik. Aitziber Irigoras Durangoko alkateak alderdi sozialistako bozeramaleren "jarrera doilorra" eta "moralgabea" salatu du.
BERRIA
2010/07/23
Santurtzi haserre Mamarigari eragindako kalte berriagatik
Santurtziko Udalak errefusatu egin du Mamarigatik abiatzen den metrorako sarbidearen ordainketa partekatua. Jaso duten azken berrien bidez esan zaie inaugurazioa "airean" dagoela eta zerbitzua orain dela hamabost egun irekita egon behar litzateke. Santurtziko jeltzaleek oraindik ez dakite hitzarmena nola onartu, suposatuko zaien kostea oraindik ezagutzen ez dutelarik.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












