Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/07/08

Bilboko Udalak Derioko hilerria hobetzeko plana garatzen ari da amianto arriskua ekiditeko

Bilboko Udalak hurrengo hilabeteotan Derioko hilerria hobetzeko egitasmoa garatuko du,  hilobietako amianto arriskua kentzeko xedez. Egitasmo honek instalazioen heren bat hartuko du, 7000 hilobi inguru.

BERRIA

2010/07/07

Arratiako Mankomunitatea abangoardian jarri da on-line administrazioren arloan

 "Mankomunitatearen eta herritarren arteko harremanetarako modu berria da: kanal bizia, aitzindaria eta berritzailea, udalerrian gertatzen denari buruzko informazio eguneratua eskainiko duena, Arratiaren irudia ezagutarazteko balioko duena". Hitz horiekin aurkeztu du Aitor Sorriketa Mankomunitateko presidenteak Igorren, gaur, www.arratia.net web ataria, BiscayTIKek martxan jarri duen proiektu pilotuetako bat.

BERRIA

2010/07/07

Derioko Batzokiak 30 urte bete ditu

Derioko Batzokiak 30 urte bete ditu eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira. Ostiralean, uztailak 9, Iñaki Anasagastik eskainitako hitzaldi politikoa izango da batzokian bertan 19:30etik aurrera. Asteburuko ospakizunean bi bazkari egingo dira, uztailaren 10ean gazteentzako bazkaria egingo da eta uztailaren 11an hain gazte ez direnentzat. Derioko EAJ-PNVk alderdikide eta lagunak animatu nahi ditu ospakizunetan parte har dezaten.

BERRIA

2010/07/07

Ugao hiriaren fundazioaren inguruko antzezlana prestatzen ari da

Ugao-Miraballes herriak azaroaren amaiera emango die hiriaren 635. urteurrena ospatzeko ekitaldiei eta horretarako antzezlana prestatzen ari da 1375ko martxoaren 4an izandako gertakariak azaltzeko. 

BERRIA

2010/07/07

Durangok aparkaleku bat irekiko du Zeharmendietan

Fausto auzoan bidegorriaren azken tartea eraikitzeko lanak direla eta, Zeharmendieta kalean hainbat ilarako aparkamendu okupatuko ditu Durangoko Udaletxeak. Horrek ekarriko du, ondorioz, aparkatzeko toki gutxiago izatea auzoan. Centro Social San Fausto eta Gure San Fausto Berria elkarteekin batu dira udaletxekoak lanen eta euren eraginen berri emateko. Bada, elkarteok kezkatuta daude aparkaleku faltagatik eta obrek areagotu egingo dutelako arazoa.

BERRIA

2010/07/06

Arrigorriaga eta Bilbo Zaharrako batzokiak Ikurrina Eguna ospatzeko batuko dira uztailaren 10ean

EAJ-PNVren ehunka alderdikide eta lagun uztailaren 10 a den datorren larunbat honetan bilduko dira Arrigorriaga eta Bilbo Zaharra Batzokiek antolatu duten "Ikurrina Eguna" ospatzeko xedez. Aurreko urteotan egin izan den moduan, ospakizunari hasiera emateko hainbat Uri Erakundetik irtengo den martxa egingo da eta Arrigorriagan amaituko da. Bertan, Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak hitz egin ondoren, txakolin dastatzea eta herri bazkaria izango da.

BERRIA

2010/07/06

Bilboko Elkarrizketak Latinamerikara begira egongo dira irailea

Latinamerikako independentzien berrehun urteak ospatzeko urte honetan izango den Bilboko Elkarrizketen III. Edizioetan irailaren 27 eta 28an aztertuko dituzte Latinamerikako oraina eta etorkizuna. Europa eta Latinamerikako politikari eta akademikoen arteko topagunea hiru ardatzen inguruan garatuko da 2010eko edizio honetan: Latinamerika eta Europaren arteko integrazio erregionala; Latinamerikak Europari egiten dion begirada berria; eta Latinamerika XXI. Mendeko eszenatoki berrien aurrean. Irailaren 28an eskainiko da "Krisialdia Latinamerikako hiru ikuspuntu ezberdinetatik aztertuta: Txile, Brasil eta Mexiko" izenburuko hitzaldi irekia.

BERRIA

2010/07/06

Igandean “Busti zaitez” ekimenaren edizio berria Ereaga hondartzan

Ereaga hondartzak igandeko eguerditik aurrera hartuko du "Busti zaitez Esklerosi Anizkoitzaren alde" ekimenaren XIII. Edizioko ekitaldi nagusia. Euskadiko hondartza eta igeritoki gehienetan ospatuko da eta 2009ko 72.000 parte hartzaile kopurua gainditzeko helburua ezarri da.

BERRIA

2010/07/05

Barakaldoko EAJ-PNVk Tellaetxe parkean “berehala” esku hartzea eskatu dio Udalari

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Tealletxe parkean "berehala" esku hartzea eskatu dio Udaleko gobernu taldeari. Bizilagunek aurkeztu dituzten kexa ugarien arabera  "egoera tamalgarrian daude gune horretako hiri altzariak  eta umeentzako jolasak".

BERRIA

2010/07/05

Plentziako Ingurumen Ikasgelak bikaina jaso du eta udako eskaintza estreinatu du

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen sailak uda aldira egokitutako proposamen didaktikoa jarri dio. Udako programazioa antzerki, erakusketa eta dokumentalen emanaldiekin hasiko da eta irekita egongo da hurrengo hilabeteotan. Ingurumenaren inguruko ikasgela mugikorra Plentzian egongo da uztailaren 5etik 11ra bitartean, abuztuaren 2tik 8ra bitartean eta irailaren 6tik 12ra bitartean.

BERRIA

2010/07/05

Pedro Icaza bidearen lotunea egiteko lanak uda ostean hasiko dira

Santurtziko Udalak uda ostean hasiko dira Pedro Icaza bidea Zomillo galtzadarekin lotzeko lanak. Bertan, 670.000 euro baino gehiago inbertituko dira eta sei hilabetetan luzatuko dira. Lezo Urreiztieta Herrilan eta Zerbitzu arloko zinegotziak azaldu duenez, lan hauek "erdi gunetik irteteko irteera alternatiboa ahalbidetuko dute eta beste kaleetako trafikoa arinduko da".

BERRIA

2010/07/02

Argi berdea Gamiz-Fikan 24 etxebizitza tasatu egiteko

Hasi dira jadanik Gamiz-Fikan 24 etxebizitza tasatu egitea ahalbidetuko duten barne tramiteak. Udaletxean izena emateko -epea atzo ireki zen eta 15ean itxiko da- ezinbesteko baldintza da udalerrian erroldatuta egotea eta etenik gabe 5 urteko errolda izatea.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!