Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/07/02

Aurten hasiko dira Laidatxuren espaloia eta ingurua hobetzeko lanak

Mundakako Udalak onartu berri du Etxebarri gunetik Laidatxu hondartzarainoko espaloia eraikitzeko egitasmoa; halaber, egitasmo horren bidez ere Laidatxuren ingurua ere egokituko da bere iresgarritasuna hobetze aldera.

BERRIA

2010/07/01

Barakaldoko EAJ-PNVk alkateari eskatu dio hobeto pentsa dezala udal kontratazioko mahaietatik oposizioko alderdiak kanporatzeko hartu duen erabakia

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak gaur goizean aurkeztu duen eskariaren bidez alkateari eskatzen zaio hobeto pentsa dezala udal kontratazio mahaietatik oposizioko alderdiak kanporatzeko hartu duen erabakia. EAJ-PNVk eskari hau planteatu du gaur goizean Eretzaren Batzordea kontratazio arauak onartzeko bildu ostean. Arau hauen bidez, arautuko da Sozietate Publiko honetako mahaia, bertan direlarik alderdi guztiotako ordezkariak. 

BERRIA

2010/07/01

Futbola, oinarritik euskaraz

Koikili Lertxundik Sondikan, Txorierriko Mankomunitateko presidente den Gorka Carro alkatearekin batera, "Futbola oinarritik euskaraz" liburua aurkeztu dute . Bertan, Txorierriko futbol entrenatzaile euskaldunen eskolan landutako ikasketa teorikoen edukiak jasotzen dira. Egitasmo oso baten parte bat baino ez da liburua. "Plan pilotu baten zatia", jokalariak aitortutakoaren arabera. "Asmoa euskarari lekua ematea da".

BERRIA

2010/07/01

Trapagarango EAJ-PNVren udal taldeak balorazio txarra eman die 2010eko udal aurrekontuei

"Trapagarango auzokide guztiei azaldu diegun moduan, EAJ-PNVrentzat ezinbestekoa da 2010eko udal aurrekontua onartzea, bizi dugun krisialdi ekonomiko honetan, gure udalerria geldirik gera ez dadin". Sei hilabete igaro dira udal kontuak onartu zirenetik eta Trapagarango jeltzaleak ez daude bat ere pozik beren proposamenen betetze mailarekin.

BERRIA

2010/06/30

EAJ-PNVk salatu duenez, Gorliz eta Plentziako hondartzak egokitzeko lana “hauteskunde ekitaldi” bilakatu da

EAJ-PNVk salatu duenez, Gorliz eta Plentziako hondartzak egokitzeko lana "hauteskunde ekitaldi" bilakatu da eta ez da erakutsi izan suposatzen duen inbertsio publikoa. Gorlizko udal talde jeltzaleak bere haserrea adierazi du Gorlizko oraingo alkatesaren jardunaren aurrean "ez dio EAJ-PNVri jakinarazi gaurkoan egiteko zegoena. Aurreko Gobernu taldeak hasitako eta bideratutako lan guztiak bereganatzeko duen estrategia horrekin, jarrera ilun eta okerrekin jarraitzen du".

BERRIA

2010/06/30

Andoni Ortuzar: “Zapateroren errezeta zaharrek ez dute Europaren erronka berrietarako balio”

"Zarata asko baina emaitzarik ez". Hitz hauek erabili ditu Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak EBren Espainiar Presidentzia aldia izan den seihilekoa definitzeko. Ortuzarrek amaiera eman dio ALDE taldeak (liberalak eta demokratak) Euskadin egin duten urteroko bilerari. "Ez du gogoratzeko ezer utzi, Europarako aurrerapenik ez, Euskadiren presentziarik ez eta Zapaterok pisurik ez nazioarteko eszenatokian. Argi geratu da sozialisten errezeta zaharrek ez dutela Europaren erronka berrietarako balio".

BERRIA

2010/06/30

Santurtziko Udalak emakumeei aholkularitza psikologikoa emateko zerbitzua handituko du

Santurtziko udaleko Emakumearen Zerbitzuak bihartik aurrera handitu egingo du emakumeei aholkularitza psikologikoa emateko zerbitzua. Aintzane Cordon Gizarte Ekintza zinegotziak azaldu duenez, "aspaldi honetan handitu egin da  genero bortxakeria edo familia barruko bortxakeria kasuetako biktimak diren emakumeei ematen zaien aholkularitza psikologiko zerbitzuaren eskaria".

BERRIA

2010/06/30

Diru laguntasun gehiago Bizkaiko nekazal guneetarako

Bizkaiko Foru Aldundiak onartu duen foru dekretuaren bidez, 1.383.100 euroko kopurukoa izango da 2010 urtean Bizkaiko nekazal guneen garapenerako emango den diru laguntasuna.

BERRIA

2010/06/29

Azkunak Bilbao berriaren funtsezko esperientziak partekatuko ditu gaur Singapurren

Iñaki Azkuna Bilboko Alkatea datorren ostegunera arte, uztailak 1, luzatuko den Hirien Mundu Gailurrean (WCS) izango da. Bertan, gaur jasoko du lehen Lee Kuan Yew World City Prize, hirien "nobel saria" izenarekin ezagutzen dena.

BERRIA

2010/06/29

EAJ-PNVren legebiltzar taldeak Sestaoko 25 eraikin errehabilitatzeko aurrekontu partida eskatu dio Lópezi

EAJ-PNVren legebiltzar taldeak Euskal Ganberan eztabaidatzeko aurkeztu duen ez legezko proposamenaren bidez, Lópezen Gobernuari eskatzen zaio  Txabarri-El Sol guneko hirigintza birgaitze Egitasmoari ekiteko urteroko diru partida, bost urteko epean Sestaoko 25 eraikin errehabilitatzeko xedez.

BERRIA

2010/06/28

“PSE eta Eusko Jaurlaritzaren arteko iritzi zatiketa dago Guggenheim zabaltzeko egitasmoaren inguruan”

José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak adierazi duenez, "jakin badakit"  PSE-EE eta Patxi Lópezek zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzaren arteko "iritzi zatiketa" dagoela Guggenheim Urdaibai Museoa zabaltzeko egitasmoaren inguruan.

BERRIA

2010/06/28

Basauriko EAJ-PNVk salatu duenez, Gobernu taldeak 250.000 euro gastatuko ditu Erreginaren Kopa antolatzeko

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak salatu duenez, PP-PSOEren Gobernu taldeak 250.000 euro inguru gastatuko ditu Erreginaren Kopa antolatzeko "honek herriarentzako onurarik ez ekartzeaz gain, kalteak ere eragin ditu hainbat bizilagunek ezin izan dituztelako kiroldegiko instalazioak erabili".

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!