Prentsa Aretoa

Berriak

BERRIA

2010/06/15

Aldundiak URArekiko blokeoa askatu du eta Gobela ibaiko lanei ekin die

Bizkaiko Foru Aldundiak  Gobela ibaia  "uraren segurtasuna bermatzeko lanak berehala hastea" ahalbidetu du. Salsidui eta Jolaseta zubiak eraisteko lanek aurrera egin dezakete atzo arratsaldetik aurrera. Nekazaritza sailak Ura Uraren Euskal Erakundearen txostena aztertu du, honen arabera azaldu egiten da Gobelako zubiak botatzea arrazoituta dagoela, txosten hau atzo goizean URA erakundearen eta Nekazaritza sailaren teknikarien arteko bileraren ostean iritsi delarik. 

BERRIA

2010/06/15

Berriztatu egingo dute Erandiogoikoko udaletxe zaharra

Erandioko Udalak 170.000 euroko diru-izendapena egin du 1890an eraikitako Erandiogoikoko udaletxe zaharra berriztatzeko. Eraikinaren atzeko aldea eta estalkia berrituko dituzte orain, izan ere egoera txarrean daude eta alboan dagoen Goikolanda ikastetxeko patiora teila zatiak zein horma azalaren zatiak erori izan dira inoiz. Lehenengo egingo diren lan hauek gerora beste fase batzuetan egingo direnekin osatuko dira, erabat berriztatu arte.

 

BERRIA

2010/06/14

Galdakaok Berringurumena Egitasmorako Ideia Lehiaketa jarri du martxan

Udalsarea 21, Jasangarritasuna helburu duen Euskal Udalerrien Sareak Berringurumena 2010 Egitasmorako Ideia Lehiaketa jarri du abian; besteak beste, eguraldiaren aldaketa, airearen kalitatea eta bioaniztasunaren inguruko jarduera egitasmoak proposatzea bultzatu nahi da. 

BERRIA

2010/06/14

Abantoko Udalak 2010 urterako aurrekontuak onartu ditu

Abanto-Zierbenako Udalak onartu egin ditu 2010 urterako udal aurrekontuak, hau da, 13,6 milioi euroan ezarri direnak. Aurtengo kontuek %12ko beherakada izango dute aurreko urtearekin alderatuta, batez ere Bizkaiko Foru Aldundiko sarreretan beherakada eman delako eta beste administrazioetatik iristen diren diru laguntasunetan ere beherakada izan delako. 

BERRIA

2010/06/14

Barakaldoko jeltzaleek Udalari eskatu diote Inmaculada kaleko kexei erantzuna eman diezaiela

Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzaleak udal arduradunei azaldu dizkie Gurutzetako Inmaculada kaleko auzolagunek EAJ-PNVri adierazi dizkieten kexa batzuk. Besteak beste, eskailera mekanikoak oso labainkorrak dira euria egiten duenean eta garbiketarik eza dagoela ere esan dute.

BERRIA

2010/06/13

Urkulluren hitzetan EAJk estatuari beigratzen dio euskadirekiko duen konpromisotik abiatuta

Urkulluren hitzetan EAJk estatuari beigratzen dio euskadirekiko duenkon promisotik abiatuta. “Gobernuak urte betea darama.Eta errealitatea zein da? Langabezi gehiago, zor handiagoa, Lege egitasmorik ez. Eta honetan guztian okerrena, Lopezek egoera honi normaltasun izena ematen diola“.

BERRIA

2010/06/11

Trapagarango EAJ-PNVren udal taldeak PSEri egotzi dio ez duela lan politikarik egiten eta lana sortzeko aukerak galtzen dituela

Trapagarango EAJ-PNVren udal taldeak PSEri leporatu dio ez duela enplegu politikarik egiten eta ondorioz udalerriko auzokideentzako lanpostuak galtzen dituztela. Jeltzaleek  esan dutenez, urtean ehun bat lanpostu sortzeko aukera utzi du alde batera.

BERRIA

2010/06/11

EAJk Ikasleen Gurasoen Elkarteei zuzendutako Hezkuntza Jardunaldia egin du

Euzko Alderdi Jeltzaleak gaurko honetan Ikasleen Gurasoen Elkarteei zuzendutako hezkuntza sektoreko jardunaldia egin du. Honakoa, Euzko Alderdi Jeltzaleak hezkuntzaren inguruan egiten duen hirugarren jardunaldia izan da.

BERRIA

2010/06/11

Santurtzik 340 aparkaleku berri egingo ditu hirigunean

Santurtziko Udalak aparkatzeko 340 aparkaleku berri egingo ditu udalerrian, Joan Deuna, Mamariga, Oyancas eta portuan egingo diren lau doako aparkalekuetan banatuta.

BERRIA

2010/06/10

XIV. Udal ikastaro eta lantegien erakusketa, Sondikan

Datorren ekainaren 13an, igandea, Sondikako Goronda Beko udal polikiroldegiak XIV. Udal ikastaro eta lantegien erakusketa ospatuko du. Alde batetik ikastaro eta lantegietan burututako lanak, eta bestalde, ikasleen ardurak eta ikuspegi pertsonalak erakutsiko dira.

BERRIA

2010/06/10

Durango, Donostiako Natura eta Aisia Erakusketan

Hilaren 12 eta 13an, Donostiako Miramar jauregian ospatuko da iaz milaka bisitari hartu zituen Natura eta Aisia erakusketaren bigarren edizioa. Durangoko Turismo Bulegoak udalerriaren eskaintza turistikoa erakutsiko du eta stand propioa izango du.

BERRIA

2010/06/10

Erandioko Merkatal Txartelak opari katalogoa du jadanik

Erandioko Merkatal Txartelaren tituludunek metatutako puntuak opariekin trukatzeko aukera dute jadanik. 86 inguru dira Altzaga eta Astrabuduako merkatarien elkarteek Nafarroako Nekazal Kutxarekin izenpetutako hitzarmenetik sortu den ekimen honetan sartuta dauden merkatariak.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!